KLIMATEK. Klima-aldaketaren bereizmen handiko agertokiak Euskal Autonomia Erkidegorako
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Euskadin, klima aldaketaren agertoki erregionalizatuak egiteko hainbat proiektu gauzatu dira, eta, horiei esker, hainbat agertokitarako espazio eta denbora bereizmen handiko datuak lortu ahal izan ditugu. Hauek izan dira dokumentu hau lantzearen aurrekariak:
- Klimatek 2016 deialdian, bereizmen espazial handiko proiekzio erregionalizatuak egin ziren (1km x 1km), “delta” metodoaren bidez, Eurocordes agertokietatik abiatuta (12km x 12km). Proiektu horrek aukera eman zuen 2100. urtera arteko adierazle anitzeko urteko datuak edukitzeko, BEG kontzentrazioko bi RCP (Representative Concentration Pathway) agertokitarako, bata RCP 4,5 moderatua eta bestea RCP 8,5 ezkorra.
- Klimatek 2017 deialdian, espazio bereizmen handiko eta denbora bereizmen handiko agertokiak landuz egin zen aurrera, eguneroko datuekin, alborapenak zuzentzeko metodologiaren bidez. Kasu horretan, beharrezkoa izan zen 1970-2016 aldiko datu klimatiko historikoen datu base bat egitea. Hala ere, analisia RCP 8,5 agertokira egokitu zen.
- Aurrerago, Life IP Urban Klima 2050 proiektuaren esparruan, espazio eta denbora bereizmen handiko agertokiak egin ziren, osatzeke geratzen zen agertokirako, hau da, RCP 4,5 agertokirako.
Dokumentu hau espazio eta denbora bereizmen handiko agertokiak lantzeko bi proiektuen laburpena da, RCP 8,5 eta RCP 4,5 agertokietarako alborapenak zuzentzeko metodologien bidez. Horretarako, erabilitako metodologia, ondorio nagusiak eta klima informazioa behar bezala erabiltzeko gomendioak deskribatzen dira.
Era berean, joera historikoak deskribatzen dira, 1971-2016 aldirako sortutako atlas termoplubiometrikoa eta hezetasun erlatiboari, eguzki erradiazioari eta haizearen abiadurari buruzko proiekzioak ikusita.
Sortutako informazio guztia Ihoberen agertoki bisorean dago eskuragarri (http://escenariosklima.ihobe.eus/ ) eta Geoeuskadi bisorean hautatutako 13 aldagairen batez besteko balioak ere kontsulta daitezke, geruza kartografikoen bidez (https://www.geo.euskadi.eus/geobisorea ).