Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KARBONO-HUSTUTEGIAK

Xehetasunak

Landareek CO2aren hustutegi gisa jarduten dute, fotosintesiaren bidez, gas hori atmosferatik xurgatu eta finkatutako karbonoa euren ehunetan pilatzean. Landare-biomasan dagoen karbonoaren zati bat atmosferara askatzen da arnasketa- (landarearen bizi-zikloan) eta deskonposizio-prozesuetan (landare-ehunak beren zikloaren amaierara iristen direnean); gainerako karbono guztia egurrean (aldi baterako hustutegia) eta lurzoruaren materia organikoan (hustutegi nahiko iraunkorra) pilatzen da. Ekosistema lehortar naturaletan, karbonoaren pilaketa-prozesu horrek karbono organiko egonkorraren edo orekatuaren stock-balio bat hartzen du denbora igaro ahala; hori hainbat faktoreren araberakoa da, hala nola, landare-espeziearen, klimaren, topografiaren, litologiaren eta lurzoru-motaren araberakoa. Lurzoruan sortzen diren nahasmenduek ?laborantza, mozketa masiboak, suteak, higadura eta abar? ekosistema lehortarretako karbonoaren dinamikan eragiten dute, eta askotan, horiek karbono-iturri gisa jardun izan dute.