Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Emakumeak euskal landa eremuan 2012

Xehetasunak

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun saileko Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordetza Estatistika Organuak 4 urtero Landa Eremuko Emakumeen ikerketa kuantitatiboa egiten du. Euskal Estatistika Planak ikerketa hau barne hartzen du.

2012ko inkestan gai batzuetarako landa eremuko gizonak ere kontutan hartu dira, landa eremuko emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak egiazko datuekin jakinarazteko.

Eragiketa estatistika honen helburua euskal landa eremuko emakumeen bizimodua aztertzea da, emakume nekazarien behaketa berezi jartzen; nahiz eta landa eremuko emakume askok ez du nekazaritzarekin zerikusirik izaten.