Eguneroko informazioa ematen duten hedabide profesionalek edukiak sortzean, lantzean eta argitaratzean adimen artifizial generatiboak (AAGen) duen eragin negatiboa minimizatzeko 2024ko dirulaguntzak
Xedea
Xedea da eguneroko informazioaren sorreran, lanketan eta argitalpenean adimen artifizial generatiboak duen eragin negatiboa minimizatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta deialdia egitea.
Denbora-muga
Diruz lagundu daitekeen proiektua edo jarduera 2024. urtean garatu beharko da, urte horretako abenduaren 15era arte.
Betekizunak
Eskatzaileek honako betekizun hauek bete behar dituzte:
- Eguneroko informazioa ematen duten komunikabide pribatu jeneralistak izatea, honako mota hauetakoak:
- Prentsa idatzia
- Hedabide natibo digitalak
- Irratiak
- Telebistak
- EAEn egoitza edo lurralde-ordezkaritza izatea.
- EAEko biztanle guztientzat eguneroko gaurkotasuneko gertakariei buruzko informazioa eta interes orokorreko edukiak eskaintzea, edo bere eremuko biztanleentzat interes orokorreko tokiko edo eskualdeko edukiak eskaintzea. (Gutxienez %15 ekoizpen propioko edukiak EAEn)
- Gutxienez 5 langile izatea plantillan 2023ko abenduaren 31n, eta gutxienez plantilla-maila horri eustea diruz lagundu daitekeen proiektuak edo jarduerak irauten duen hilabeteetan.
Lerro eta azpilerro bakoitzaren berariazko betekizunak
Lerroaren berariazko betekizunak |
||||||
Dirulaguntza lerroa |
Zuzkidura |
Eremua |
Audientzia |
|
||
1. Lerroa |
6.000.000 € |
EAE |
CIES ≥ 25.000 |
|||
Irratiak euskara hutsean CIES ≥ 5.000 |
|
|||||
2. Lerroa |
1.000.000 € |
Tokiko edo eskualdeko |
2.1 Azpilerroa |
CIES ≥ 4.000 |
700.000 € |
|
2.2 Azpilerroa |
CIES < 4.000 |
300.000 € |
||||
Google Analyitics |
Ebaluazio-irizpideak
Ebaluazio irizpideak |
Puntuak (gehienez) |
|
Audientzia potentziala |
50 |
|
Unibertsaltasuna sarbidean |
5 |
|
Proiektuaren kalitatea |
Adimen artifizial generatiboaren eragin negatiboa minimizatzea |
15 |
Desinformazioaren aurkako borroka |
5 |
|
Emakumeen eta gizonen berdintasunaren, emakumeen aurkako indarkeriaren eta LGTBI pertsonen eskubideen arloko desinformazioaren aurkako borroka |
5 |
|
Alfabetatze mediatikoa sustatzeko ekimenak eta/edo tresnak |
10 |
|
Aurrekontua |
10 |
|
Guztira |
100 |
Deialdia eta eskaerak aurkezteko epea
Dirulaguntzen deialdiaren behin betiko Agindua 2024/07/29ko EHHAn argitaratuko da eta eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da.