MAE Inbertsioa 2026 - mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak - Aurretiazko komunikazioa

[MAE Inbertsioa 2026 aurretiazko komunikazioa]

Deskribapena


Xedea

OHARRA: Aldez aurreko jakinarazpenaren prozedura eskatzaileak premiaz hasi beharreko inbertsioetarako bakarrik egin beharko da.

Eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko laguntzak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (ISV INBERTSIOA).

ISV INBERTSIOA laguntzen eragin pizgarria bermatzeko eta 2026ko mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko, oinarrizko jakinarazpen-formulario bat prestatu da dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai hori egiteko modua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programaren inbertsiorako laguntzen deialdia egingo da 2026ko ekitaldirako.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)

Kontaktu-informazioa


Cristina Ortega Álvarez

Telefonoa: 945 01 99 88

E-maila: mc-ortegaalvarez@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1222907

AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA


Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.

Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, eta baita hori egiteko modua ere, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko 2026ko laguntzen deialdia egingo da.