MAE Inbertsioa 2026 - mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko laguntzak - Aurretiazko komunikazioa
[MAE Inbertsioa 2026 aurretiazko komunikazioa]
- Erakundea:
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
OHARRA: Aldez aurreko jakinarazpenaren prozedura eskatzaileak premiaz hasi beharreko inbertsioetarako bakarrik egin beharko da.
Eraldaketa-instalazioetan eta mahastizaintzako eta ardogintzako azpiegituretan eta Mahastizaintzako eta Ardogintzako Esku-hartze Sektorialaren barruan merkaturatzeko egituretan eta tresnetan inbertsio materialak eta ez-materialak egiteko laguntzak, Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren esparruan (ISV INBERTSIOA).
ISV INBERTSIOA laguntzen eragin pizgarria bermatzeko eta 2026ko mahastizaintza eta ardogintza sektoreari laguntzeko inbertsio-proiekturen bat duten sustatzaileen exekuzio-aurreikuspenak ez eteteko, oinarrizko jakinarazpen-formulario bat prestatu da dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.
Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, bai hori egiteko modua, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreari laguntzeko programaren inbertsiorako laguntzen deialdia egingo da 2026ko ekitaldirako.
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Elikadurako eta Landa Garapeneko Sailburuordetza > Elikagaien Politika eta Industriako Zuzendaritza
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsa (NBEUF)
AURRETIAZKO KOMUNIKAZIOA
Komunikaziorako oinarrizko formulario bat gaitu da, dagokion deialdia argitaratu aurretik. Aurretiazko jakinarazpena onartzeko, inbertsioen egoera egiaztatzen duen akta egin beharko da.
Aurretiazko jakinarazpena ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza egiaztatu beharko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5. eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Hala ere, kontuan hartu behar da bai eskabidearen azken epea, bai deialdiaren gainerako xehetasunak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera ofizialaren datuak barne, eta baita hori egiteko modua ere, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduan ezarritakoak izango direla. Agindu horren bidez, mahastizaintzako eta ardogintzako eraldaketa-instalazioetan eta azpiegituretan eta merkaturatze-egituretan eta -tresnetan inbertsio material eta immaterialak egiteko 2026ko laguntzen deialdia egingo da.
- Eskaeraren ondorengo izapideak NIRE KARPETAren bidez egingo dira.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
- Jarduera bakarra merkaturatzea duten enpresak badira, itxitako azken ekitaldiko fakturazioaren % 80, gutxienez, produktu hauek merkaturatzetik atera beharko da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1308/2013 (EB) Erregelamenduaren VII. eranskineko II. zatian zehaztutako produktuak. Betekizun hori ez zaie aplikatuko beraiek edo haien kideek egiten dituzten ardoak merkaturatzen dituzten kooperatibei.
- Ezingo dira dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden pertsonak edo erakundeak, ez eta krisi-egoeran daudenak ere, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauetan definitutakoaren arabera (Batzordearen 2014/C 249/01 Komunikazioa, 2014ko uztailaren 31koa).
- Ardogintzako industrien kasuan, dagokion erregistroan izena emanda egon beharko dute, eta datuak eguneratuta izan beharko dituzte. Eskatzailea esportatzaileen elkartea bada edo esportazio partzuergoa bada, horiek osatzen dituzten enpresen 2/3, gutxienez, erregistro horretan inskribatuta egotea.
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
* Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. - Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.