Lana eta familia bateragarri egiteko laguntzak, seme alaba adingabeak zaintzeko. Lanaldi-murrizketa eta/edo lan-eszedentzia

Deskribapena


Xedea

Laguntzaren helburua da lana eta familia bateragarri egiten laguntzea, eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna sustatzea, bai lana aurkitu eta lanean irauteari dagokionez bai seme-alaben zaintzan bete-betean aritzeko aukerei dagokienez, seme-alabek gurasoen behar handiena duten garaiak irauten duen bitartean. Eta, zehazki: adingabeko seme-alabak zaintzeko eszedentzia hartzean edo lanaldia laburtzean izandako diru-sarreren galera konpentsatzea, zati batean behintzat.

Honakoetarako izango dira laguntzak:

  1. Hiru urtetik beherako seme edo alaba bakoitza zaintzeko eszedentzia. Adopzioaren, familia-harreraren (iraunkorra nahiz adopzio-aurrekoa) edo tutoretzaren kasuetan, eszedentziaz baliatzeko hiru urteko aldia epaileak edo administrazioak ebazpena ematen duenean hasiko da zenbatzen.
  2. Hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldia gutxienez heren bat murriztea.

Salbuespen gisa, seme-alabak % 33ko edo gehiagoko aintzat hartutako urritasuna badu, lanaldia murrizteagatiko diru-laguntza seme-alabak 18 urte bete arte baliatu ahal izango da, eta eszedentziagatiko diru-laguntza seme-alabak 3 urte bete arte baliatu ahal izango da.

Seme-alaba kontzeptuaren barruan sartzen dira seme-alabatasun naturala edo adopziozkoa, eta tutoretza eta familia-harrera iraunkor edo adopzio aurrekoa.

Aurrekontuko zuzkidura

30.464.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Dotazioa:

LAGUNTZEN ZENBATEKOA, familia eta lana bateragarri egiteari buruzko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuko II, III. eta V. kapituluetan aurreikusitako laguntzen familia-errentaren mailaren mugak, zenbatekoak, portzentajeak eta eskaerak egiteko eskabide normalizatuak onartzen dituen 164/2019 Dekretua, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, urriaren 22koa, familia eta lana bateragarri egiteko laguntzei buruzkoa, 17. artikuluan oinarrituz.

Laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuaren arabera zehaztuko da; hori kalkulatzeko, berriz, aintzat hartuko dira familia-unitatearen osaera, familia-errentaren maila eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea, uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak, familia-politiken eremuan familia-errenta estandarizatzeko sistemari buruzkoak, haiei esleitzen dien irismenarekin.

Bestalde, adierazten diren zenbatekoak aplikatu ahal izango zaizkie eszedentzia edo lanaldi-murrizketa dagokion sektore-eremuko lanaldi osoari dagokiona bada. Eszedentzia edo lanaldi-murrizketa eskatu duenak iraupen laburragoko lanaldiko kontratua badu, edo diruz laguntzeko moduko jarduna egutegiko 365 eguneko epe desberdinetan gauzatzen badu, laguntzen zenbatekoa modu proportzionalean ezarriko da.

Kontzeptua< 20.000  euroko FEE

> 20.000  euroko FEE

ESZEDENTZIARAKO urte osoko laguntza3.500,00-4.550,00*2.942,00-3.824,60*
>= %45 MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza2.800,00-3.640,00*2.354,00-3.060,00*
 %40-%44,9ko  MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza2.500,00-3.250,00*2.140,00-2.782,00*
% 33-%39,9ko MURRIZKETARAKO urte osoko laguntza2.200,00-2.860,00*1.819,00-2.364,70*


Oharra:

Asterizkoz dauden kopuruak %30 igo dira eta familia mota hauei aplikatuko zaizkie:

  • Guraso bakarreko familiak
  • Familia ugariak
  • Mendekotasun-egoera larrian dagoen, mendekotasun handia duen edo %50eko edo gehiagoko desgaitasuna duen pertsonaren bat duten familia-unitateak
  • Genero-indarkeriaren biktima den pertsonaren bat duten familia-unitateak

Muga:

  1. Bai aitek bai amek elkarren segidan baliatu ahal izango dituzte eszedentziak eta lanaldi-murrizketak, betiere bakoitzak gutxienez egutegiko segidako 59 eguneko aldiak hartzen baliatzen baditu.
  2. Bi gurasoek laguntzak aldi berean baliatu ahal izateko kasu bakarra dago: lanaldi-murrizketa.
  3. Diruz lagundutako eszedentzia edo lanaldi-murrizketa baliatzeko gehienezko epe batzuk ezarri dira, bai bikote bakoitzeko, bai eskatzaile bakoitzeko, baita familia-bizitza osorako ere, eta garai bakoitzeko; horri dagokionez, seme-alaba bat jaiotzeak esan nahi du garai bat itxi egiten dela eta beste berri bat irekitzen dela. Hona hemen epe horiek:

 

Eskatzailea EMAKUMEA badaEszedentziaMurrizketa
Eskatzaile eta seme/alabakoa548 egutegiko egun (1,5 urte)1.350 egutegiko egun (3,5 urte baino gehiago)
Bikote eta seme/alabako900  egutegiko egun (2,5 urte)2.700 egutegiko egun (7 urte baino gehiago)
Eskatzaileko / seme-alaba guztiak1.460 egutegiko egun (4 urte)3.900 egutegiko egun (10,5 urte baino gehiago)
Bikoteko / seme-alaba-guztiak2.190 egutegiko egun (6 urte)7.800 egutegiko egun (21 urte baino gehiago)

 

Eskatzailea GIZONA badaEszedentziaMurrizketa
Eskatzaile eta seme/alabakoa

900 egutegiko egun (2,5 urte)

548 egunetik aurrera, amak diruz lagundu daitezkeen egunak hartu ez baditu bakarrik izango du kreditua

2.700 egutegiko egun (7 urte baino gehiago)

1350 egunetik aurrera, amak diruz lagundu daitezkeen egunak hartu ez baditu bakarrik izango du kreditua

Bikote eta seme/alabako900  egutegiko egun (2,5 urte)2.700 egutegiko egun (7 urte baino gehiago)
Eskatzaileko / seme-alaba guztiak2.190 egutegiko egun (6 urte)7.800 egutegiko egun (21  urte baino gehiago)
Bikoteko / seme-alaba-guztiak2.190 egutegiko egun (6 urte)7.800 egutegiko egun (21 urte baino gehiago)

 

Oharra: 

Ebazpen judizial bidez zaintza eta jagoletza partekatuaren kasuetan, guraso bakoitzak gehienez ere 548 egun natural (urte eta erdi) hartzeko eskubidea izango du eszedentzian, eta 1.350 egun natural (3 urte eta 8 hilabete) lanaldi-murrizketan, eskatzailea gizonezkoa edo emakumezkoa den alde batera utzita, eta ez dira aplikatuko bikoteari dagozkion denbora-mugak.

Guraso bakarreko familien kasuan eta% 33ko edo gehiagoko desgaitasuna duen semea edo alaba duten familien kasuan, diruz lagundu ahal izango da semearen edo alabaren adin-mugen barruan hartzen den lan-eszedentziako edo lanaldi-murrizketako aldi osoa (12 urte lanaldi-murrizketaren kasuan eta 3 urte
eszedentziaren kasuan).

Adibideak, mugek honela jarduten dute:

  1. Amak lanaldi-murrizketarako laguntza eskatzen badu bere gehieneko mugarekin: 1350 egun; aitari 2.700 egunera arteko aldea geratuko zaio, hau da: 1.350 egun.
  2. Amak 1.000 egunez lanaldia murrizteko laguntza eskatzen badu, aitak 2.700 egunekiko aldea hartu ahal izango du, hau da: 1.700 egun.
  3. Aitak 2.700 eguneko lanaldi-murrizketarako laguntza eskatzen badu, amari ez zaizkio diruz laguntzeko moduko egunak geratuko gabe. 

Ordainketa-modua:


Emandako laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Semearen edo alabaren zaintza eta babespea izatea ?betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia? diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean.
  • Semearekin edo alabarekin batera erroldatuta egotea ?betiere seme edo alaba hori zaintzeko hartu bada eszedentzia edo murriztu bada lanaldia? diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean. Batera erroldatuta egoteko betekizun hori betetzeaz salbuetsita egongo da banantzea, dibortzioa edo deuseztasuna gertatu bada, zaintza eta babespea konpartitua izanik; kasu horretan, adingabeak zaintza eta babespea esleituta duen edonorekin erroldatuta egon beharko du.
  • Eskaera aurkezteko garaian eta diruz laguntzeko moduko jardunak irauten duen bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan bizitzea eta erroldatuta egotea. Horretaz gain, eskaera aurkeztu aurreko urtean etenik gabe bizi behar izango du, edo gutxieneko epe hori betetzen ez bada, aurreko hamar urteetatik segidako bost urtean.
  • Gutxienez egutegiko 59 eguneko segidako aldia baliatu izana eszedentzialdian edo lanaldi-murrizketan.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Baztertuta geratuko dira estatu-mailako laguntza-erregimenen barruan legez kontrako edo bateraezintzat jo diren laguntza hauetako bat jaso duten erakundeak, laguntza bera eta dagozkion interesak kontu blokeatu batera bueltatu edo sartu ez badituzte: Araba I, Araba II eta Araba III (CR 48/99, CR 49/99 eta CR 58/99), Gipuzkoa I, Gipuzkoa II eta Gipuzkoa III (CR 50/99, CR 53/99 eta CR 59/00), Bizkaia I, Bizkaia II, Bizkaia III (CR 52/99, CR 54/99 eta CR 60/00).

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa / Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza > Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0078902

Hasierako eskabidea


Hasierako eskaera aurkezteko epea hasten da eskatzaileak gutxienez 59 eguneko epea bete duenean jarraian, eta gehienez 365, lanaldi-murrizketan eta/edo lan-eszedentzian.

Urtero hasierako eskaera bat aurkeztu daiteke, edo hasierako eskaera bat eta jarraitzeko eskaera batzuk, betiere aurreko baldintzak betetzen baldin badira.

Eskabidea eskatzeko epearen amaiera: Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Isiltasunaren esanahia negatiboa da Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 51.9 artikuluaren arabera (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartu zen testu bategin hori), 2021eko otsailaren 16tik aurrera sartu diren espedienteei aplikatzen zaie. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 24. artikuluaren arabera, honela interpretatu behar da: ? Hilabete igaro eta berariazko ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdunak edo interesdunek dirulaguntza eskaria administrazio-isiltasunez ezetsi dela ulertu ahalko du/dute. ? Hala ere, epe hori igaro bada ere, Administrazioak ebazteko betebeharra du, eta baldintzak betetzen baditu, ebazpena baiezkoa izango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Jarraipenerako eskabidea


Hurrengo eskabideak —laguntzaren jarraipenerako eskaerak— aurkezteko, emandako aurreko diru-laguntzaren eskaera egin zenetik gutxienez lau hilabete igaro beharko dira. Diru-laguntza jasotzeko egoeran egoten den egun bakoitza 365 egun igaro baino lehen eskatu beharko da. Gutxieneko aldi hori ez da bete beharko diruz laguntzeko moduko jarduna amaitu den kasuetan.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Jarraipeneko eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Dirulaguntza kobratzeko ezinbestekoak diren banku-datuak


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk