Euskal Autonomia Erkidegoko Enplegu Zentro Berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateak finantzatzeko laguntzak 2025ko ekitaldian

[UAAP 2025]

Deskribapena


Xedea

2025ko ekitaldian aldi baterako edo epe mugagaberako kontratatutako enplegu-zentro berezietako Lanbide Jarduerari Laguntzeko Unitateetako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

5.500.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Aldi baterako edo denbora mugagaberako kontratatutako lanbide-jarduerari laguntzeko unitateetako langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak finantzatzea, enplegu-zentro berezietan egokitze pertsonal eta sozialeko eginkizunak betetzeko, laneratzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonei dagokienez, 2025ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.)

1.300 euro kontratu mugagbe bakoitzetik edo 650 euro alde baterako kontratuen gatik, beti ere 6 hilabeteko gutxieneko iraupena izanez.

Programa hau finantzatzeko esleitutako baliabide ekonomikoak ez badira nahikoak onartu beharreko eskabide guztiak betetzeko, funtsak guztien artean banatuko dira, bakoitzari legokiokeen laguntzaren proportzioan, baliabide ekonomikoen muga kontuan hartu gabe.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzaren %100 baiezko ebazpenarekin batera.

Nori dago zuzenduta


Enplegu Zentro Berezietako erakunde titularrak

Enplegu-zentro berezien Euskal Erregistroan halakotzat kalifikatu eta inskribatutako enplegu-zentro bereziak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokiei lotutako diruz laguntzeko moduko jarduerei dagokienez.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea,

  • Ez da kondenatua izan prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe erabiltzeagatik, legearen aurkako ordainarazpenengatik, edo hirigintza-delituengatik.

  • Epai edo administrazio-ebazpen irmo baten bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galdu duen zigorrik jaso ez du, edo jaso badu, kondena- edo zehapen-aldia igaro da.

  • Ez du borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskaerarik egin, ez dute kaudimengabetzat jo edozein prozeduratan, ez dute konkurtsoan deklaratu edo, hala izan arren, hitzarmen baten eraginkortasuna hartu du, ez dago esku-hartze judizialaren mende, ez dute desgaitu deklaratu konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, edo hala izan bada, konkurtsoa kalifikatzeko epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu da.

  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen ebazpen irmoren suntsiarazpenik eragin ez du, kausaren batean erruduntzat jo izan balitz.

  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude Administrazio Publikoen zerbitzupeko langileen bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legearen Kargu Publikoen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasunen araubide kasu batean, eta ez dira Hauteskunde Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan bertan edo gai horiek arautzen dituen autonomi-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.

  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez du zerga-egoitzarik.

  • Ez du dirulaguntzen ordaindu gabeko itzulketa-betebeharrik, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA) eta konpromisoa hartzen du emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte honen inguruan gerta daitekeen edozein aldaketa jakinarazteko.

  • Sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik ez dute zigor administratibo edo zehapena ezarri, edo epea igaro da (zehazki, martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzetarako Legearen testu bategina edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa).

  • Laguntzak edo dirulaguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean sartuta ez egotea, honako hauek barne:
    -Berdintasun-planik indarrean ez izatea, Estatuko araudiaren arabera horretarako behartuta egonda.
    -Sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta sexu-indarkeriak prebenitzeko eta horiei aurre egiteko neurririk ezarri ez izana, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan ezarritako baldintzetan, 50 langile baino gehiagoko enpresen kasuan.
    -LGTBIfobia egitea, bultzatzea edo sustatzea, konbetsio-terapiak sustatzea edo egitea barne.

  • Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste larri edo oso larriagatik zehapenik jaso ez izana, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, edo, zehapenik jaso badu, dagozkion neurri zuzentzaileak gauzatu eta zehapen bete izana.

  • Bete Elkarteen kasuan:
    -Ez dago Elkarte Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluaren 5. eta 6. paragrafoetan aurreikusitako debeku-kausetan sartuta.
    -Ez da inskribatzeko administrazio-prozedura eten zaion elkartea, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak daudelako, Elkarte Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, edo eten egin dela dagokon erregistroan ebazpen judizial irmoa.

  • -Ez du dirulaguntzarik jasotzen xede eta helburu bererako beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen batek emandakoak.
    -..............(k)..............................Euroko dirulaguntza eman dio.
    -..........................(eri) dirulaguntza eskatu diot eta ebazteke dago.

  • - Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozedurarik ez du.
    -Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak emandako dirulaguntza itzultzeko prozeduran sartuta dago:
    • Programa edo deialdia:......................................................
    • Espediente zenbakia:........................................................

  • Konpromisoa hartzen du enpresa-deslokalizaziorik ez egiteko, Dirulaguntzaren Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 49. artikuluak ezartzen duen bezala.

  • Europar Batasunak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren, laguntza hori berreskuratzeko agindu baten mende ez egotea.

  • 651/2014 (EB) Erreglamenduaren 2.18 artikuluan jasotako definizioaren arabera krisian dauden enpresatzat ez hartzea.

  • Deialdiak eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eta eskabide honetan jasotako datu guztiak egiazkoak dira.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)

Kodea

1035411

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Diru-laguntzaren justifikazioa


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk