Indartu 2025 Programaren aurretiko eskabidea : Inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako laguntza-programa, lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetzea dakarrena, ezkerralde zabaldua eta langabezia-tasa euskal autonomia erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorakoa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko, indartu programa.

[Indartu 2025 Programaren aurretiko eskabidea]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.

Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira enpresentzat (handiak eta ETEak), Ezkerralde Zabalduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan aktiboetan inbertsioak egiteagatik.

Deialdiaren Arauak: 

  • 2025eko apirila-maiatza (gutxi gorabehera)

Aurrekontuko zuzkidura

20.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.

DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).

ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.

ENPRESA: Kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta hainbat produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan soilik.

Laguntza-mota

Agindu honen esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:

  •  Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a.
  •  Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a.

Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako edo empresa-taldeko.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63 - 945 01 82 35 – 945 01 82 46 – 945 01 98 16 – 945 01 82 14

e-mail: d-industria@euskadi.eusc-amezaga@euskadi.eusjorge-garcialopez@euskadi.eusj-echezortu@euskadi.eus.

Kodea

1027911

Aurreeskabideak


Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 2an hasiko da, eta Agindua EHAAn argitaratzen den egunean amaituko da.

Aurre-eskaera telematikoa

Laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, Ezkerralde Zabaldua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei laguntzak emateko Indartu programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, Bitarteko Elektronikoen bidez egingo dira, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe