2025. urtean gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko dirulaguntzak.
[Gazteria arloan egitarauak (25)]
- Erakundea:
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Gazteriaren esparruan, 2025. urtean egiten diren urteko egitarauak eta jarduera zehatzak burutzeko diru-laguntzak ematea.
Aurrekontuko zuzkidura
800.000Prestazio ekonomikoa
Xede horretarako 800.000 euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-partiden kontura horietatik, 400.000 euro 2025ko ekitaldiko ordainketa-kredituarekin ordainduko dira, eta 400.000 euro 2026ko ekitaldiko konpromiso-kredituarekin.
Onartutako aurrekontuan diruz lagun daitekeen gastuaren % 80era artekoak izan ahalko dira deialdi honen babespean ematen diren dirulaguntzak, baina inola ere ezingo dute ehuneko hori gainditu.
Aurreko paragrafoan adierazitakoa gorabehera, deialdi honen babesean entitate eskatzaile bakoitzari emandako dirulaguntzen guztizkoa ezingo da izan 50.000 eurotik gorakoa.
Ordainketa-modua:
Deialdi honen babesean emandako dirulaguntzak honela ordainduko dira:
a) Lehenengo zatia, hau da, emandako dirulaguntzaren ehuneko berrogeita hamar, Hogeigarren oinarriko a) atalean ezarritako epea igaro ostean, baldin eta onuradunak dirulaguntzari berariaz uko egiten ez badio epe horretan.
b) Bigarren ordainketa, likidazioaren ondorio den zenbatekoa, 2026an, emandako dirulaguntzaren erabilera gazteria-arloan eskumena duen Zuzendaritzaren aurrean justifikatu ostean.

Nori dago zuzenduta
Irabazi-asmorik gabeko pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Erakunde eskatzailea legez eratuta eta dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egon beharko da.
- Erakunde eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean izan behar ditu. Halaber, Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izan behar ditu.
- Ezingo dira dirulaguntza hauen onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13.artikuluan ezarritako egoeraren batean dauden pertsona juridikoak.
- Ez da dirulaguntzarik, ezta inolako baliabiderik ez funts publikorik emango, zuzenean zein zeharka, LGTBIfobia gauzatzen, bultzatzen edo sustatzen duen inongo pertsona juridikori, leheneratzeko terapiak sustatu edo egitea barne, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerako eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeko otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82.artikuluak xedatutakoaren arabera.
Betekizunak
-
Memoria eta aurrekontua | Eskaerarekin batera, "Jardueraren memoria eta aurrekontua" inprimakia beteta aurkeztu behar da
Proiektuari buruzko memoria zehatza, programa edo jardueraren diru-sarreren eta gastuen aurrekontua barne.
- Dokumentazio osagarria | Eskatzaileak proiektua hobeto baloratzeko egokitzat jotzen duen beste edozein dokumentu ere aurkeztu ahalko du.
- Eskaerarekin bateria, Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren fotokopia aurkeztu behar da. Erakundearen inskripzioari buruzko ziurtagiri eguneratua, eta, izaera juridikoaren arabera, dagokion erregistroan inskribatutako azken estatutuen kopia. Entitate eskatzaileak dokumentu horiek aurretik aurkeztu baditu Administrazio honetan, eta indarrean egonez gero, ez da beharrezkoa izango berriz ere aurkeztea. Kasu horretan, Administrazioak ofizioz berretsiko ditu. Horretarako nahikoa izango da dokumentu horiek zein Zuzendaritza edo Sailetan aurkeztu ziren adieraztea.
- Ordezkariaren nortasunari dagozkion datuak eskuratu edo egiaztatzeko baimena organo kudeatzaileari espresuki emateko aukera izango dute diru-laguntza eskatzen duten entitateek eskabidean.
-
Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datubasean jasota egon beharko da.
Horretarako "Eskaera eta beste izapide batzuk" atalean dagoen "Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan" berariazko izapidea bete behar da.
- Diruz lagunduko diren gastuak izango dira dirulaguntzaren xede den jardueraren edo proiektuaren izaerarekin, zalantzarik gabe, bat datozenak eta Agindu honetan edo emakida ebazpenean, zein izan litezkeen aldaketetan zehaztutako epe barruan egiten direnak eta behar-beharrezkoak direnak. Diruz lagun daitezkeen gastuen erosketa-kostua ezingo da, inolaz ere, merkatuko balioa baino handiagoa izan.
- Diruz lagundutako gastu zuzenak. Diruz lagundutako gastu zuzenak izango dira lagundutako jardueraren edo programaren exekuzioari lotutako berariazko kostuak eta, ondorioz, haiei zuzenean egotz dakizkiokeenak. Dirulaguntzaren xede diren jardueraren edo programaren publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastu zuzenek ezingo dute jardueraren edo programaren aurrekontuaren %20 gainditu.
- Diruz lagundutako zeharkako gastuak. Aurkeztutako programa edo jardueraren aurrekontuaren %20 arterainoko kopurua sartu ahal izango da zeharkako gastu bezala, beti ere onuradunaren kostu administratibo orokorren zati bat programari edo jarduerari eslei dakiokeenean. Inguruabar hori behar bezala justifikatu beharko da.
- Inbertsio-gastuak ez dira, inolaz ere, diruz lagunduko. Tributuak dirulaguntza jaso dezaketen gastuak izango dira baldin eta dirulaguntzaren onuradunak benetan ordaintzen baditu eta diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia badute. Zeharkako zergak ez dira dirulaguntza jasotzeko gastutzat hartuko berreskuratu edo konpentsatu baldin badaitezke. Norberaren errentaren gaineko zergak ezta ere.
- Erakunde onuradunak diruz lagundutako jardueraren %50 azpikontratatuko ahal izango du gehienez. Azpikontratazioa abenduaren 21eko Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko 20/2023 Legearen 31. artikuluan xedatutako baldintzetan egingo da.
- Erakunde onuradunak dirulaguntzaren xede den jarduera garatzeko hirugarren batekin kontratatzen badu eta diruz lagun daitekeen zenbatekoak sektore publikoko kontratazio araudian kontratu txikietarako ezarritako kopuruak gainditzen baditu, erakunde onuradunak hornitzaile desberdinekin hiru eskaintza eskatu beharko ditu, gutxienez, obra egiteko, zerbitzua emateko edo ondasuna entregatzeko konpromisoa kontratatu aurretik, salbu eta obra, zerbitzu edo ondasun horien ezaugarri bereziengatik merkatuan ez badago halakorik egin, eman eta hornitzeko erakunde nahikorik edota dirulaguntza eman aurretik egiten bada gastua.
- Erakunde eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan oinarri honen arabera diruz lagundu ezin diren gastuak badaude, edota diruz lagun badaitezke ere ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio-Batzordeak gastu horiek ezabatuko ditu dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarritzat hartuko den gastu-aurrekontua zehazteko.
-
Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo geldituko dira jarduera hauek:
a) Osasun-arrazoiengatik edo beste egoera sozial batzuengatik behar espezifikoak dituzten kolektiboei zuzendutako jarduerak, kalteberatasun-egoeran edo bazterketa-arriskuan daudenak eta horiei arreta ematea Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuei edo beste administrazio batzuei dagozkienean.
b) Ikastetxeetako curriculuma garatzeko programak eta jarduerak, ikasturte-amaierako bidaiak edo eskolaz kanpoko antzeko beste jarduera batzuk, zuzenean edo zeharka ikasleentzat antolatuak, bai eta ikastetxeetako ikasleen familia-elkarteek (gurasoek) antolatutako jarduerak ere.
c) Inauteriak, dantzak, kontzertuak, herriko jaiak, kabalgatak eta gainerako jai-emanaldiak.
d) Udalekuak, kanpamentuak, ibilaldi ibiltariak edo auzolandegiak edo gazte-boluntariotzakoak.
e) Kirol-klub edo -federazioen berezko jarduerak eta, oro har, lehiaketako kirol-jarduerak.
f) Jarduera fisikoa indartzera bideratutako jarduerak edo osasunerako hezkuntza eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzera bideratutakoak.
g) Zeharkako kostuen eta azpikontratatutako zerbitzuen kostuen batura jardueraren gastu-aurrekontuaren %80 baino gehiago diren jarduerak.
h) Deialdi honetatik kanpo geratzen dira publizitate-kanpainak, dokumentalak, argitalpenak eta gidak egitea xede duten proiektuak.
i) Autofinantzaketa-maila %20tik beherakoa duten jarduerak edo programak. Hau da, erakunde eskatzaileak diruz lagunduko den jarduera edo programara bideratuko dituen diru-sarrera propioen eta jardueraren guztizko aurrekontuaren arteko proportzioa %20 edo gehiagokoa ez izatea.
Diru-sarrera propiotzat hartuko dira kapitalean administrazio publikoen partaidetza ez duten erakunde pribatuetatik datozen ekarpen ekonomikoak.
j) Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako Indarkeria Matxistarik Gabeko Bizitzarako Legearen Testu Bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3.1 artikuluan jasotako sexuagatiko edo askotariko diskriminazioko faktoreengatiko diskriminatzaileak diren jarduerak.
-
Erakunde onuradunen betebeharrak:
Dirulaguntzak jasotzen dituzten erakundeek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42.artikuluetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte eta, bereziki, honako hauek:
a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman dela adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean erakunde onuradunak ez badio berariaz uko egiten, dirulaguntza onartutzat joko da.
b) Dirulaguntza jaso dutela jakinarazten dien ebazpena jasotzen dutenetik aurrera erakunde onuradunek diruz lagundutako jarduerek edo programek Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzaren dirulaguntza jaso dutela iragarriko dute, berariaz, diruz lagundutako jarduerarekin edo programarekin zerikusia duten programetan, iragarki-karteletan, argazkietan eta argitaratzen den bestelako material grafiko zein soinudunean.
Betebehar horrek ez die eragingo amaituta dagoen proiektu edo jarduera bat aurkeztuta dirulaguntzaren onuradun (gertatzen) diren erakundeei.
c) Herritarren hizkuntza-eskubideak eta, bereziki, euskararen erabilera bermatuko da diruz lagundutako jarduerarekin zerikusia duten argitalpenetan, iragarkietan eta publizitatean
Guzti horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratuko dira. Halaber, euskara toki nabarmenean jarriko da Euskararen erabilera normalizatzeko 1982ko azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legearen 26. artikuluan hizkuntza sustatzeko ezarritako neurriak betetzeko.
d) Halaber, ikuspegi intersekzionala eta, bereziki, sexuari eta generoari dagokion alderdia errespetatzen dituen hizkera eta irudiak erabiliko dira dirulaguntza jaso duen jarduera edo proiektuaren ondorioz sortzen diren agiri eta material guztietan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa
Ebazten duen erakundea
- Ongizatea, Gazteria eta Erronka Demografikoa > Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Herritarrek, herri-administrazioekiko harremanetan, eskubidea dute ez aurkezteko kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez den agiririk, ezta horretan diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea). Eskubide hori baliatu ahal izateko, aldez aurretik zer dokumentu entregatu zituen adierazi beharko du eskabidean, dagokion atalean.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Diru-laguntzak esleitzeko ebazpena entitate interesdun guztiei jakinaraziko zaie sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta biharamunetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Ekonomia Saileko erregistroan.
Erakunde eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean jasota egon beharko da, Administrazioak diru-laguntza ordaindu ahal izateko.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa
Behin diruz lagundutako jarduerak bukatu eta gero, eta betiere 2026ko martxoaren 3a baino lehen, dirulaguntzen entitate onuradunek deialdian ezarritako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren babesletzaren aipamena berariaz jasoko duten egitarau, iragarpen-kartel, argazki eta gainontzeko material grafiko edo soinuzkoaren hizkuntz bertsio desberdinen aleak edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan
-
Diruz lagundutako proiektua egin izana egiaztatzeko | Justifikazio-kontu erraztua, honako informazioa jasoko duena: buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza, diru-sarreren eta gastuen gauzatutako aurrekontua eta diruz lagundutako jarduerari dagokion gastuen zerrenda sailkatua.
Dirulaguntzen entitate onuradunek buruturiko jarduera edo egitarauari buruzko txosten zehatza aurkeztu beharko dute, diru-sarreren eta gastuen gauzatutako aurrekontua barne.
Informazio gehiago ikusteko ireki "Ikusi izapideari buruzko informazio osoa" atala.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua