Gauzatu Industria 2025 aurre-eskabidea: Laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko

[Gauzatu Industria 2025 aurre-eskabidea]

Deskribapena


Xedea

Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea, enplegua sortzen duen inbertsioa babestuz eta enpresen hazkundea bultzatuz.

Laguntzak aurrerakin itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)-, baldin eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.

Deialdiaren araua:

  • 2025eko apirila-maiatza (gutxi gorabehera)

Aurrekontuko zuzkidura

28.000.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

AURRERAKIN Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.

ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioak ezin izango dira hasi eskaera aurkezteko data baino lehen, eta inola ere ez dira kontuan hartuko 2023ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitakoak.

DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera aurkezteko datatik egin behar da 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak egiten hasten direnetik eta betiere 2023ko deialdi honen urtean hasiak badira.

GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea.

Laguntza mota

Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35 erainoko dirulaguntza itzulgarriak.

Gehieneko mugak:

- sortutako enplegu bakoitzeko: 200.000 euro

- enplegua mantentzeko: 150.000 euro

- Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago

Laguntzen zenbatekoak.

Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:

Enpresa kategoria

Teknologikoa

Berritzailea

Txikia

35%

30%

Ertaina

30%

25%

Nori dago zuzenduta


Oinarri teknologikokotzat eta/edo berritzailetzat jotzen diren eta onuradun izaera betetzen duten ETEak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Industria Sustatzeko Sailburuordetza > Garapenaren eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Donostia kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: Info-direccionindustria@euskadi.eus

Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus

ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944 037 040

Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus

Kodea

0091214

Aurreeskabideak


Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urtarrilaren 2an hasiko da, eta Agindua EHAAn argitaratzen den egunean amaituko da.

Eskabideak, erantzukizunpeko adierazpenak eta gainerako dokumentuak SPRIren helbide berean aurkeztu beharko dira, bai eta eskabidearen osteko izapideak egin ere (jakinarazpenak barne).

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa