Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Helsinkiko Unibertsitatea (2025)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Finlandiako Helsinkiko Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

12.100

Prestazio ekonomikoa

Zenbatekoa emango diren irakasgaien kopuruaren arabera doituko da.

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehen joan-etorriaren gastuak. Edozein salbuespen Etxepare Euskal Institutuarekin adostu beharko da. Hasierako joan-etorria Etxeparek ordainduko du eta beharrezkoa izanez gero, hiru-hilabetetako bidaia-asegurua kontratuko du. Etxeparek kudeatuko ditu bidaia eta asegurua eta gastu hauen kargu egin.

Tokian tokiko, irakurleak baloratu beharko du ea aseguru pribatu bat kontratatu nahi duen ala ez. Aseguru honen kudeaketa eta gastuak irakurlearen kargu izango dira.

–Helsinkiko Unibertsitatetik bideratutako ekarpenak.

Sinatutako hitzarmenaren arabera Helsinkiko Unibertsitateak hogei mila (20.000€) euroko ekarpena egingo duela ikasturteko irakurlearen soldata osatzeko. Kontuan izan, irakurlearen soldata, emandako ikasgai kopuruaren eta unibertsitateko titulazio mailaren arabera doituko dela.

Ordainketa-modua:

Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio tokian tokiko unibertsitateari irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantzaketarako zenbatekoen ordainketak.

Tokian tokiko unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea. 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta euskarako C1 (3. HE) maila edo baliokidea izatea eta ingeleseko C1 maila egiaztatua izatea. Bereziki baloratuko den meritua: soziolinguistikan ezagutza izatea.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu edo lizentziaturak dituztenak eta euskararen arloko masterrak lehenetsiko dira; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere.
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurlearen konpromisoak eta betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Amaia Goikoetxea Azpeitia

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042337

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk