Euskara eta euskal kulturako irakurlearen hautaketa: Habanako Unibertsitatea (2025)

Deskribapena


Xedea

Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea Kubako Habanako Unibertsitaterako.

Aurrekontuko zuzkidura

10.800

Prestazio ekonomikoa

Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehen joan-etorriaren gastuak. Edozein salbuespen Etxepare Euskal Institutuarekin adostu beharko da. Hasierako joan-etorria Etxeparek ordainduko du eta beharrezkoa izanez gero, hiru-hilabetetako bidaia-asegurua kontratuko du. Etxeparek kudeatuko ditu bidaia eta asegurua eta gastu hauen kargu egin.

Tokian tokiko, irakurleak baloratu beharko du ea aseguru pribatu bat kontratatu nahi duen ala ez. Aseguru honen kudeaketa eta gastuak irakurlearen kargu izango dira.

Habanaren kasuan Institutuak 500 eurorainoko diru-laguntza emango du, bisa jaulkitzearen ondoriozko gastuei aurre egiteko.

Ordainketa-modua:

Salbuespenez, Etxepare Euskal Institutuak zuzenean egingo dio ordainketa Habanako Unibertsitateko irakurleari eta Txileko Santiagoko Unibertsitateko irakurleari, unibertsitatearen izenean. Irakurleari hemengo araudia aplikatuko zaio ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez eta horren arabera dagozkion atxikipenak ezarriko zaizkio.

Habanako Unibertsitateari dagokio irakurletzako programa normaltasunez aurrera doala ziurtatzea Etxepare Euskal Institutuari.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo baliokidea izatea. Gainera, bereziki baloratuko da euskara eta euskal kulturarekin lortutako argitalpen, jarduera-antolaketa edo gisakoetan eskarmentua izatea, eta irakurletza kokatua egongo den gizarte eta kulturaren ezagutza.
  • Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazioko (A Hizkuntza: euskara) gradu edo lizentziaturak dituztenak eta euskararen arloko masterrak lehenetsiko dira; baita euskararen C2 (4. HE) maila egiaztatuta izatea ere.
  • Unibertsitatean egonaldiaren baldintzak

  • Irakurlearen konpromiso eta betebeharrak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Eneko Agirre Maiora / Amaia Goikoetxea Azpeitia

943023407

irakurletzak@etxepare.eus

Jendaurreko arreta:

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA

Andre Zigarrogileen plaza, 1,

Tabakalera eraikina, 3. solairua,

Donostia (20012)

Ordutegia:8:30etik 14:00etara.

Telefono bidezko arreta:

  • Ordutegia: 10:00-14:00
  • Telefonoa: 943023407

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1042336

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Jarraibideak:

Eskatzailea:

  • Eskatzailea atalean, markatu Titularra aukera.
  • Datu pertsonalak atalean, titularrari dagozkion datuak bete.
  • Eskabidea titular gisa sinatzea.

Jakinarazpen- eta komunikazio-kanala:

Jakinarazpenak eta komunikazioak jasotzeko kanala hauta dezakezu.

  • Postaz: posta-atalean adierazten duzun posta-helbidera bidaltzen dira.
  • Bide elektronikoz: nire karpeta jakinarazpen eta komunikazioen erretilura bidaltzen da. Sartzeko, identifikazio elektronikorako bitarteko bat eduki behar da.

Oharra: hamar egun igarotzen badira jakinarazpenik jaso gabe, atzera botako da, izapidea gauzatutzat joko da eta prozedurak aurrera jarraituko du.

Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. Eskabidea bete.
  2. Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
  3. Eskabidea sinatu.
  4. Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

 

Aurrez aurreko tramitazioa eginez gero:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete.
  2. Datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde.
  3. Inprimakia inprimatu.
  4. Eskuz bete eta sinatu.
  5. Prozeduran ezarritako lekuetako batean entregatu.
    • Eskabidea eta, hala badagokio, erantsitako dokumentuak unitate izapidegilera iristen direnean, unitate horrek bere datuak izango ditu, eta espedientearen izapidetzea erraztuko du.

    • Kontuan izan Administrazioak hamabost egun naturaleko epean gordeko duela inprimakia, eta epe horretan formularioa sinatuta aurkeztu beharko duzula prozeduran ezarritako lekuetan.

    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak

    Beste tramite batzuk