"Deskarbonizazio Industrialeko Programarako" aurreeskaerak, 2025ko deialdia.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2025ko ekitaldirako industria-enpresei eta industria-produktuarekin/-prozesuarekin lotutako zerbitzuei zuzendutako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, baldin eta, deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetu dezaten beren ekoizpen-prozesu industrialetan, eta, hala, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu ditzaten. Deialdiaren baldintzak hurrengo artikuluetan daude jasota.

Laguntza mota

Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira.

Nori dago zuzenduta


Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE)

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna > Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Trantsizio Energetikoko Sailburuordetza > Deskarbonizazio Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila.

Deskarbonizazio Zuzendaritza.

Donostia-San Sebastián kalea, 1

01010 Vitoria-Gasteiz

e-mail:  Descar-indu@euskadi.eus

Kodea

1236404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2025eko otsailaren 7an hasiko da, eta Agindua EHAAn argitaratzen den egunean amaituko da (2025eko apirila-maiatza, gutxi gorabehera).

Aurre-eskabide telematikoa

Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzen programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak. "DESKARBONIZAZIO INDUSTRIALEKO PROGRAMA" bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe