Euskal Autonomia Erkidegoan hezkuntza-konplexutasun handiena duten itunpeko ikastetxe pribatuentzako dirulaguntzak, 2024-2025 ikasturtean, salbuespen gisa,

[Complejidad_educativa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-konplexutasun handieneko itunpeko ikastetxe pribatuei (I. eranskinean zerrendatuta daude) dirulaguntzak ematea 2024-2025 ikasturtean, salbuespen gisa, eta erabaki honetan ezarritako xedapenen arabera.

Dirulaguntzaren helburua da hezkuntza-konplexutasun berezia duten itunpeko ikastetxe pribatuak indartzea, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hezkuntza-lerro bakoitzeko errefortzuko irakasle bat izan dezaten, hezkuntza-euskarriko behar espezifikoak dituzten ikasleen arreta hobetzeko eta, azken batean, hezkuntza-aukerak eskkuratzeko ekitatean laguntzeko.

Emandako dirulaguntzaren xede den gastua irakasle berriak kontratatzearen ondoriozkoa izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

2.796.955,44 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi alditan ordainduko da:

- Lehenengo zatia emandako guztizkoaren % 50 izango da, eta Gobernu Kontseiluak erabaki hau onartu ondoren ordainduko da.

- Bigarren zatia, gainerako % 50a, egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da. Justifikazio hori 2025eko urriaren 15a baino lehen egin behar da

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta baimenduta egotea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • 1. mailako hezkuntza-konplexutasunaren indizea (20 puntu baino gehiago 2022ko eskalan) duten Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuak (Agindu honetako I. eranskinean daude zerrendatuta).

  • Kontratazio horretan bermatu beharko da kontratatutako langileak ez direla epai irmoz kondenatu sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik. Ondorio horietarako, ikastetxeak bermatu egingo du Adingabearen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13. artikuluaren 5. paragrafoan ezarritakoa betetzen dela.
  • Bermatu egin beharko da kontratatutako irakasleek honako hauek dituztela:

  • Ezin da diruz lagundutako jarduera azpikontratatu, irakaskuntza emateari dagokionez.

  • Diruz lagundutako gastuak 2024ko irailaren 1etik 2025ko abuztuaren 31ra bitartean egin beharko dira. Alde horretatik, diruz lagundutako gastutzat hartuko da benetan ordaindu dena, gastu mota bakoitzerako emandako zenbatekoaren mugarekin. Epez kanpo egindako gastuak ez dira diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1230803

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Justifikazioa


Erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean aurkeztuko da hasierako dokumentazioa.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk