INTERREG VI-A ESPAINIA-FRANTZIA-ANDORRA (POCTEFA 2021-2027) proiektuaren 2. deialdi klasikoa, 2025.01.21etik (14.00) 2025.04.22ra (14.00) irekia

[250122poctefaklasikoa]

Deskribapena


Xedea

 

POCTEFA 2021-2027 programako proiektuen bigarren deialdi klasikoa 2025eko urtarrilaren 21etik 14:00etara dago zabalik, eta 2025eko apirilaren 22an itxiko da, 14:00etan.

 

POCTEFA https://www.poctefa.eu/mugaz gaindiko lankidetza-programa europar bat da, Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzeko sortua. POCTEFA 2021-2027 INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren akronimoa da. POCTEFA 2021-2027 Europar Bastasuneko finantza-laguntzaren seigarren belaunaldia da, zonalde horren integrazio ekonomikoa eta soziala indartzeko.

POCTEFAk Pirinioetako bi aldeetako eta itsasertze-eremuetako eragileek, Programan parte hartzen dutenek, diseinatutako eta kudeatutako mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak finantzatzen ditu, lurraldearen garapen adimenduna, jasangarria eta integratzailea zainduz.

Programak Espainia, Frantzia eta Andorrako mugako lurraldearen garapen iraunkorra sustatzen du, mugaz gaindiko lankidetzaren bidez. Lurraldearen garapenean dauden aldeak murrizten eta indarrak batzen laguntzen du, eskualdearen garapen iraunkorra eta osatzen duten eskualdeen kohesioa lortzeko. Azken batean, programak, Europako funtsei esker, inguruko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen du.

 

https://www.poctefa.eu/deialdiak/deialdiak-irekiak/bigarrena-proiektuak-poctefa/

 

Lotura horretan dago proiektu klasikoen deialdi honi buruzko beharrezko informazio guztia, programaren eskuliburua, deialdiaren testu ofiziala, oinarriak, epeak, ezaugarriak, espezifikotasunak, araudia, ereduak eta 2. deialdi klasiko honi erantsi beharreko dokumentu ofizialen zerrendak.

 

Kontaktu-informazioa


Kodea

250122poctefaklasikoa

Ebazpena eta errekurtsoak


Beste tramite batzuk