Euskal Autonomia Erkidegoan egon eta 2024-2025ko ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasuneko programak dituzten unibertsitateetarako, unibertsitate mailako ikastetxeetarako eta goi-mailako arte eta kirol irakaskuntzen ikastetxeetarako dirulaguntzen deialdia.

[Uni Mugi]

Deskribapena


Xedea

2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarte mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei, unibertsitate mailako ikastetxeei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeei dirulaguntzak ematea.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Deialdiaren aurrekontu-zuzkidura, guztira, 2.200.000 eurokoa da, honela banatuta:

a) 1.036.160 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuak (SEPIE) emandako laguntzak osatzeko.

b) 1.163.840 euroko aurrekontua ezartzen da Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzuaren (SEPIE) laguntzarik ez duten egonaldietarako.

Ordainketa-modua:

Laguntzak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, laguntzak ordainketa bakarrean ordainduko dira, hilabeteko epean.

Dirulaguntzak emateko prozedura lehiazko konkurrentzia izango da, hainbanatuta.

Nori dago zuzenduta


Euskal Herriko Erkidegoko Unibertsitateei eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak

2024-2025 ikasturtean ikasleen nazioarte-mailako mugikortasun-programak dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate, unibertsitate-zentro eta goi-mailako arte- eta kirol-irakaskuntzen ikastetxeak.

Betekizunak

  • Erakunde onuradunek honako hauetan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte: Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluak. Bereziki, honako hauek:

  • Erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera eragozten dion zehapen penalik edo administratiborik, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren araberako sexuaren ziozko bereizkeria barne dela.

  • Ezin izango dira dirulaguntzen onuradun izan abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako gorabeheraren batean aurkitzen diren zentroak:

  • Ez da dirulaguntzaren onuradun izango LGTBI-fobia (bihurketa-terapiak sustatzea edo egitea barne) egin, bultzatu edo sustatu duen edozein pertsona fisiko edo juridiko (otsailaren 28ko 4/2023 Legearen 82. artikulua).
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

 

Kodea

1017810

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordetza ebatziko du laguntza-deialdia, gehienez ere sei hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


2025eko azaroaren 14ra arte, 14a barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk