Sindikatuentzako diru-laguntzak 2024 ordezkaritzarengatik
[Sindikatuentzako diru-laguntzak 2024 ordezkaritzarengatik]
- Erakundea:
- Ekonomia, Lana eta Enplegua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Urtero egiten da deialdia, Ekonomia, Lan eta Emplegu Sailaren titularraren Agindu baten bidez.
Aginduan, EAEn ordezkaritza duten sindikatuei diru-laguntzak emateko oinarri erregulatzaileak ezartzen dira, eta laguntza horiek jasotzeko deialdia egiten da. Diru-laguntza
horiek dira, batetik, sindikatu-jarduerak eragiten dituen gastu arruntak ordaintzeko, eta, bestetik, sindikatu horien bulegoen antolaketak eta funtzionamenduak sortzen ituen gastuak ordaintzeko.
Diru-laguntzen onuradun izango dira: deialdiaren aurreko urteko abenduaren 31n Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza sindikala izanik deialdia argitaratzen den urtean jarduera sindikalak egiteko asmoa dutenak.
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa egingo da laguntzaren onarpena egiaztatzen denean eta laguntza-eskaeraren agiria aurkezten denean —ezarritako data baino lehen—, eta eskatutako dokumentazioa onartu ondoren.
Ordaintzeko modua
Ordainketa zatika egingo da, era honetan:
Lehenengo ordainketa, diru-laguntzaren % 80, memoria eta egiaztagiriak aurkeztu ondoren.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu eta gero egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoari dagokiona, deialdiaren hurrengo urteko konpromiso-kredituren kontura.
Aurrekontuko zuzkidura
1.098.328,00Nori dago zuzenduta
Erakunde sindikalak
Betekizunak
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Pertsona fisikoaren nortasuna
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Memoria bat aurkeztu behar da, azaltzen duena zer jarduera egingo diren eta zer gastu egingo diren urtean zehar.
Urtean zehar egingo diren jarduera eta gastuen aurreikuspena azaltzen duen memoria aurkeztu beharko da, memoria horretan
deskribatutako jardueren kostuaren aurrekontu xehatua barne. Jarduerak finantzatzeko beste baliabide batzuk daudela adieraziko da, halakorik egonez gero. -
Erantzukizunpeko adierazpena, itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerarena
Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer egoeratan dauden izapidetze-prozesuan dauden itzultze- edo zehapen-prozedurak, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitakoak.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela diru-laguntza jasotzeko zehapen administratibo edo penalik
Erantzukizunpeko adierazpena, laguntza eskatzen duen erakunde eskatzailearena, adierazten duena ez duela diru-laguntza edo
laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta horretarako gatasuna kentzen dion lege-debekurik
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskatzaileak pertsona juridikoak izanik, laguntza-prozedura elektronikoki izapidetuko da, hala ezartzen baita 39/2015 Legearen 14. artikuluan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena).
Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdiaren Agindua EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera zenbaturik.
Helbide elektronikoa:
Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan, “Nire karpeta” apartatuan (https://www.euskadi.eus/nirekarpeta)
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da..
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu dokumenturik erantsi beharrik.
-
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-aktaren eta estatutuen kopia eskaneatua(k) (PDF formatuan).
Zure elkartea, federazioa edo konfederazioa EAEko Erregistro Ofizialean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu datuak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzarik ez duzula jaso adierazten baduzu, ez daukazu agiririk aurkeztu beharrik.
- Minimis erregimenari atxikitako laguntzaren bat jaso baduzu edo eskatu baduzu, "Beste finantzaketa iturri batzuk eta minimis diru-laguntzak" inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Bete “Amaierako ebaluazio-memoria” inprimakia eta erantsi eskabideari.
- Erantzukizunpeko adierazpena, itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerarena
-
Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer egoeratan dauden izapidetze-prozesuan dauden itzultze- edo zehapen-prozedurak, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitakoak.
- Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela diru-laguntza jasotzeko zehapen administratibo edo penalik
-
Erantzukizunpeko adierazpena, laguntza eskatzen duen erakunde eskatzailearena, adierazten duena ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion lege-debekurik
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
- Pertsona fisikoaren nortasuna
-
Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela
Elkarteek, federazioek eta konfederazioak hau egin behar dute:
- legez eratuta daudela egiaztatu
- ordezkariaren nortasuna egiaztatu
- ordezkariak behar adina ordezkaritza-eskumen duela frogatu
- hala badagokio, Elkarteen Erregistroan inskribatuta egon
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Nola egiaztatu ordezkariak legezko ordezkaritza-eskumen nahikoa duela”.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Beste finantziazio-iturriren bat badagoen, edo ez, bateragarriak diren kasuetan.
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
-
Memoria bat aurkeztu behar da, azaltzen duena zer jarduera egingo diren eta zer gastu egingo diren urtean zehar.
Urtean zehar egingo diren jarduera eta gastuen aurreikuspena azaltzen duen memoria aurkeztu beharko da, memoria horretan
deskribatutako jardueren kostuaren aurrekontu xehatua barne. Jarduerak finantzatzeko beste baliabide batzuk daudela adieraziko da, halakorik egonez gero. -
Erantzukizunpeko adierazpena, itzultze- edo zehapen-prozeduren egoerarena
Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zer egoeratan dauden izapidetze-prozesuan dauden itzultze- edo zehapen-prozedurak, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren organismo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitakoak.
-
Erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena ez duela diru-laguntza jasotzeko zehapen administratibo edo penalik
Erantzukizunpeko adierazpena, laguntza eskatzen duen erakunde eskatzailearena, adierazten duena ez duela diru-laguntza edo
laguntza publikoak jasotzeko zehapen administratibo edo penalik, ez eta horretarako gatasuna kentzen dion lege-debekurik
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Lan eta Enplegu Saileko Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendaritza da diru-laguntzak kudeatzeko organo eskuduna. Lan eta Gizarte Segurantzako Zuzendariaren ebazpen bidez erabakiko da diru-laguntzak ematea eta ukatzea. Ebazpen horrek administrazioarekiko bidea agortzen ez duenez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuordeari, hilabeteko epean, hala ezartzen baita 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena). Epea eta isiltasuna Agindua eman zenetik lau hilabetera ez bada ebazpen espresurik eman eta jakinarazi, eskabideak ezetsi direla ulertuko da, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondoreetarako, hargatik eragotzi gabe Administrazioak espresuki ebazteko duen betebeharra (39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio publikoen Administrazio-prozedura Erkidearena). Publizitatearen printzipioa betetzeko, Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariak Ebazpen bat emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dena, honako hau jakinarazteko: batetik, Agindu honen babesean diru-laguntza zein erakunde sindikalek jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein erakunderi emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, diru-laguntzak emateko Ebazpenak espresuki eta banaka ere jakinarazi ahal izango dira.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.