Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Nekazaritza-azpisektorea dibertsifikatzeko laguntzak, ekoizpenaren eraldaketari edo kalitateari lotutako berrikuntzaren eremuan 2024

[Nekazaritza-azpisektorearen dibertsifikazioa]

Deskribapena


Xedea

Berrikuntzarekin eta kalitatearekin lotutako nekazaritza-nitxo berriak abian jar daitezen sustatzea, euskal nekazaritza-sektorea eraldatzeko eta gaztetzeko prozesuak errazte aldera.

Bi laguntza-lerro ezarri dira:

1. Laguntzak ematea deialdi-aginduaren 5. oinarrian deskribatutako azpisektoreren batean edo ekoizpen-nitxoren batean ekoizpena edo ustiategiaren zati bat inskribatuta duten ustiategien titularrei, beren produkzio-jarduera garatzea erraztuko duten inbertsioei ekiteko.

2. Ustiategien titularrentzako hasierako laguntzak, nekazaritza-jarduerak abian jartzeko ustiategi osoan edo zati batean, deialdi-aginduaren 5. oinarrian deskribatutako azpisektore edo ekoizpen-nitxoen barruan.

Aurrekontuko zuzkidura

900.000 €

2024an, 900.000 euro erabiliko dira agindu honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura finantzatuko dira.

Lehen lerrorako 600.000 euro bideratuko dira, eta bigarren lerrorako, berriz, gainerako 300.000 euro. Behar izanez gero, soberako funtsak linea batetik bestera aldatu ahal izango dira.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisiko edo juridikoak eskabidea egiteko unean Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko eginbeharrak eta honako eginbehar orokor hauek betetzen dituztenak:

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiategi baten titularra edo titularkidea izatea, edo sektorean sartzeko prozesuan egotea Gaztenek programaren barruan (onetsitako proiektua) NPEPEan gazteak sektorean sartzeko xedatutakoaren arabera.
  • Ustiategia Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza Ustiategien Erregistro Orokorrean behar bezala inskribatuta egotea.
  • Abereen osasunari, higieneari, ongizateari eta trazabilitateari buruzko indarreko arauak betetzea, eta zigorrik jaso ez izana arlo horietan berorietan deialdi honen aurretiko azken hiru urteetan.
  • Ustiategi osoa edo zati bat nekazaritza-ekoizpenerako erabiltzea, azpisektore produktibo hauetakoren batean, 5. oinarrian ezarritako baldintzetan: lupulua, barietate jakin batzuetako ogitarako zerealak, fruitu lehorretarako zuhaitz-sailak (intxaurrondoa eta hurritza), ahuntz-esnea, boilurra edo trufa, gizakiak edo animaliak elikatzeko hotzeko prentsaketako oleaginosoak, olibadia, mahairako sagarra eta fruitu gorriak.
  • ETE bat izatea Europako Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko 2022/2472 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako definizioaren arabera; erregelamendu horren bidez, nekazaritza- eta basogintza-sektoreetako eta landa-eremuetako laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarriak direla deklaratzen da, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.
  • Lupulua hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Ogitarako zerealak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Fruitu lehorreko zuhaitzen (intxaurrondoak eta hurritzak) ustiategien titularrei dagokienez:

  • Ahuntz-esnearen ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Boilurra edo trufa hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Gizakiak edo animaliak elikatzeko oleaginosoak hazten dituzten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Boilurra edo trufa hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Mahairako sagarra hazten duten ustiategien titularrei edo titularkideei dagokienez:

  • Fruitu gorriak (marrubiak, ahabiak, andere-mahatsak, mugurdiak eta masustak) landatzen dituzten ustiategietako titularrei edo titularkideei dagokienez:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1206804

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk