Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Erakunde laguntzaileentzako diru-laguntza. Lehen Aukera 2024.

[LAKOF 2024]

Deskribapena


Xedea

Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortuta eta haien laneratzea sendotuta.

Informazio gehiago (PDF, 2 MB)

Aurrekontuko zuzkidura

200.000 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta


Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren entitateak, lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko, deialdi honi berariaz lotutakoak.

Fitxa honetan bertan egin daiteke erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea, "Tramitazioa" atalean dagokion izapidean.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Aginduaren 4. artikuluetan xedatutakoaren arabera (2023ko otsailaren 17ko EHAA)

  • Ez edukitzea ez zigor-zehapenik ez administrazio-zehapenik ezarrita, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera kentzen diona arrazoi hauengatik: - Norbait sexuarengatik diskriminatu izateagatik edo diskriminazio anitza eragiteagatik. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusita daude. ? Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak (Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak) 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezarri izana, ebazpen irmo bidez

  • Legez ezarritako kausaren bat ez izatea, laguntzak edo dirulaguntzak jasotzea eragozten diona, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoak barne: ? Ez edukitzea berdintasun-planik indarrean, nahiz eta enpresa Estatuaren araudiaren arabera horretara behartuta egon. - 50 langile baino gehiago dituzten enpresen kasuan, ez edukitzea ezarrita sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena eta biolentzia sexualak prebenitu eta eragozteko neurririk, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan Estatuak ezarrita dituen legeen arabera.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetan, eta eskatzailea zuzenbide publikoko erakundea ez denean eta irabazi-asmoa duenean, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 3 bis apartatuan aurreikusitako baldintzetan, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak betetzea/Para subvenciones de importe superior a 30.000 euros y cuando el solicitante no sea una entidad de derecho público y tenga ánimo de lucro, cumplir, en los términos previstos en el apartado 3 bis del artículo 13 de la Ley 38/2003, de 17 de noviembre, General de Subvenciones, los plazos de pago establecidos en la Ley 3/2004, de 29 de diciembre, por la que se establecen medidas de lucha contra la morosidad en las operaciones comerciales.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945160601

Posta elektonikoalehenaukera@lanbide.eus

Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338

Kodea

1015915

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Hasiera-data: 2024ko azaroaren 1a

Amaiera-data: 2024ko azaroaren 15a

Erakunde laguntzaileei diru-laguntza eskatu ahal izateko, beharrezkoa da halakotzat onartua izatea. Erakunde laguntzaile izaera aitortzeko eskaerak aurkezpen-data propioak ditu, eta "Tramitazioa" atalean dagokion izapidean egiten da (ezkerreko alboko menuan).

Lehen Aukera enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta/edo kudeatzeko laguntzak, baita trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere.

Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete eskaera egin denetik

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea


Hasiera-data: 2023o abenduaren 29a

Amaiera-data: 2024ko uztailaren 31.

Erankunde Kolaboratzailearen Baimena.

Eskaera jaitsi, bete eta igo Egoitza Elektronikoaren bidez.

Trantsizio-prozesuaren kudeaketarako eta jarraipenerako soilik erakunde laguntzailea izatea eskatuz gero, erantsi "Datuak babesteko konpromisoa" sinatuta.

Aplikazioetara sartzeko baimena duten pertsonak aldatu behar izanez gero:

Lanbideren aplikazioetara sartzeko baimendutako pertsonak ordezkatu behar badira, erakunde laguntzaileak "LEHEN AUKERA programarako Lanbideko eskaintza kudeatzeko aplikatiborako sarbide-baimena eskakizuna" edo "LEHEN AUKERA: Gazteentzako arreta (hezkuntza-mundutik lan mundurako trantsizioa) programarako Lanbideko aplikatiborako sarbide-baimena eskakizuna." bete beharko da, ordezkatu beharreko kargu-motaren arabera.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk