Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-lan egiteko dirulaguntzak 2024-2025 epealdian
[KOI Kultura-ondarearen ikerketa]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diruz lagun daitezkeen proiektuak:
Iragarritako laguntzen xedea da ikerketa-proiektuak egitea, euskal kultura-ondare materialaren –higiezinaren nahiz higigarriaren– babesa hobetuko duen ezagutza berria sortzeko. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.
Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak –ondare immaterialari buruzkoak salbu–, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.
Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek:
- Laborategi edo profesional espezializatuek analitikak egiteko xede bakarra duten proiektuak; adibidez eta zerrenda osoa emateko asmorik gabe: datazio absolutuak, dendrokronologia, DNA analitikak edo biologia molekularra, isotopo egonkorrak, etab. Halere, kultura-ondarea –higigarria edo higiezina– ikertzeko proiektuek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta analitikak egin behar badituzte proiektuaren xede den ondarea ikertzeko erabilitako informazioa hobetu eta zehazteko laguntza gisa. Betiere proiektuan esplizituki justifikatu beharko da analitika horiek osagarriak direla, eta ez funtsezkoak.
- Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak.
- Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia) eginak, foru-aldundiek abiarazitako beste dirulaguntza-lerro batzuen xede badira, lan horiek ikerketaren xede nagusia direnean.
- Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legea aplikatuta nahitaezkoak diren lan arkeologikoak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun deklaratutako eremu arkeologikoei eta ustezko zona arkeologikoei eragiten dieten obren ondoriozkoak.
- Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak
Ikerketa-lanak gauzatzeko eta jusfikatzeko epeak:
Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2024ko urriaren 25a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.
Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 6 da, egun hori barnean dela.
Aurrekontuko zuzkidura
190.000Prestazio ekonomikoa
Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 190.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 95.000 euro 2023ko aurrekontuari dagozkio, eta 95.000 euro 2024rako konpromiso-kredituetarako dira.
Dirulaguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 15.000 (hamahiru mila eta bostehun) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.
Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.
Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu direnak, baldin eta agindu honen 21. artikuluan lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia– 83. artikulua.
Zehazki, honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
- Langileen gastuak, hau da, pertsona edo erakunde onuradunak kontratatutako langileen gastuak, hirugarrenen zerbitzu profesionalak,
- Joan-etorrien gastuak, kontsumigarrien erosketa, baita tresnak eta erremintak ere, NBE (norbera babesteko ekipamendua) landa-lanerako, erreprografia-zerbitzuak,
- Landa-lana egiteko ibilgailu motordunak alokatzea, eta lurrak mugitzeko makinak alokatzea.
- Diruz lagundutako programari egotz dakizkiokeen zuzeneko kostu guztien % 10eko mugaraino lagundu ahal izango dira diruz berariazko administrazio-gastuak ere, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira, eta betiere horiek berariaz aurreikusita eta kuantifikatuta badaude proiektuaren aurrekontuan.
Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako km bakoitzeko 0,29 €-ko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.
Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskabidean adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:
a) Lehenbizi, dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza esleitzen den unean.
b) Ondoren, gainerako % 50, emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz, gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna
Eskatzailearen nortasuna automatikoki egiaztatuko da. Soilik pertsona edo erakunde eskatzaileak prozeduran uko egin badio identifikazio-datuak automatikoki egiaztatzeari, agiri hauek aurkeztu behar dira: pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia eta, hala badagokio, ordezkariarena (pertsona fisikoa baldin bada).
- Jarduteko gaitasun osoa izatea
-
Lana banaka egiten duen eta/edo haren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko du, eta titulu horren ikasketa-programa honako ikasketa-arlo hauetakoren batean oinarrituko da: arkeologia, historia, artearen historia edota kultura ondarea. Halakorik ezean, era berean baliozkoa izango da graduondoko edozein titulazio ofizial - DEA, master edo doktoretza -, baldin eta titulu horiek lortzeko ikerketa-lan bat egin bada, eta haren xedeak lotura zuzena badu ikasketa-arlo horiekin.
Organo kudeatzaileak egiaztatuko du pertsonak eskabidean alegatutako titulu akademikoa duela, Unibertsitate Titulu Ofizialen Erregistro Nazionalean kontsulta eginda. Salbuespen gisa, 1992. urtea baino lehen lortutako tituluak egiaztatzeko, tituluaren kopia bat aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.
Eskaera-inprimakian alegatutako titulu akademikoa zuzenean egiaztatzeari aurka egiteko aukera markatu bada soilik, edo titulua 1992a baino lehen lortu bada edo atzerriko unibertsitateetan lortu bada, lizentzia edo gradu, master, IAD edo doktoregoko tituluaren kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena, agindu honen 7. artikuluan eskatzen den bezala.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak ez badu aginduaren 7. artikuluan adierazitako jakintza-arloetan zentratutako graduko edo lizentziaturako titulurik, egiaztatu beharko du graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat duela (masterra, KDA edo doktoregoa), eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin duela arlo horiekin zuzenean lotuta. Gainera, sarbide libreko eta doako biltegi baten helbide elektronikoa adierazi beharko du, non ikerketa-lanaren kopia bat (TFM, doktorego-tesia) edo emaitzak laburbiltzen dituzten artikulu zientifiko bat dagoen, organo kudeatzaileak kontsultatu ahal izan ditzan.
Ikerketa-lana ez badago ostatatuta erabilera publikoko eta doako gordailu batean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da baldintza hori egiaztatzeko:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren edo argitalpenaren kopia, emaitzak jasotzen dituena, eta gorabehera hori edukian zehaztuta.
- Alegatutako titulua doktoregokoa bada, unibertsitateak emandako ziurtagiria aurkeztuko da, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duena, egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adierazita. Gainera, laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak uste badu tesiaren izenburuak ez duela behar adina adierazten egindako ikerketaren xedea betekizuna betetzen dela ziurtatzeko, informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango dio, doktorego-tesiaren edukiaren lagin baten bidez, edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia baten bidez.
Gogoan izan eskubidea duzula aurreko prozedura batzuetan administrazioari aurkeztu diozun dokumentazioa berriz ez aurkezteko; adibidez, dirulaguntza hauen aurreko deialdietan aurkeztu duzuna. Beraz, alegatutako titulu akademikoa eta hura lortzeko egin zuen ikerketa-lanaren egiaztagiriak aurkeztu bazenituen, ez duzu zertan berriro aurkeztu. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko du zein organori (saila, sailburuordetza, zuzendaritza) eta noiz aurkeztu zuen. -
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea
Dagokion erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da eskabidean
Pertsona juridiko pribatua
Eskakizunak:
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Ordezkari baten bidez ere aurkez daiteke eskaera. Horretarako, oraindik ez bada ordezkaritza-egilespenik erregistratu Ahalordeen Erregistro Elektronikoan, ordezkaritza-egilespenaren inprimakia aurkeztu beharko da behar bezala beteta eta sinatuta, edo, bestela, notario-ahalorde bat. Pertsona juridiko bat ordezkatzen duten pertsona fisikoek derrigorrean aurkeztu behar dute eskaera bide elektronikotik. Ordezkaritza-ahalordea dagoeneko erregistratuta badago Ahalordeen Erregistro Elektronikoan, ez da aurkeztu behar ordezkaritza-egilespenaren inprimakirik. Ordezkaritza inskribatzeko izapideen gaineko informazio zehatza lortzeko eta ereduak zein inprimakiak jaisteko, sartu esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
-
Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da
Erakundea Eusko Jaurlaritzaren mendeko erregistro ofizial batean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu inskripzioa eta estatutuak. Erakunde eskatzaileak, banaka nahiz talde bateko kide gisa jarduten badu, eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko erregistro ofizialetan inskribatuta ez badago, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
- Sortze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Nolanahi ere, lana banaka egiten duen edo, hala badagokio, talde baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo gradu titulua izan beharko du, eta horren ikasketa-plana honako ikasketa-arlo hauetan oinarrituko da: Historia, Artearen Historia, Arkeologia edo Kultura Ondarea. Bestela, graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) ere baliozkoa izango da, baldin eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin.
Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, 7. artikuluan proiektua zuzentzeko eskatzen den titulazioa badutela egiaztatzeko, tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztuko da. Eskaera-inprimakian alegatutako titulu akademikoa zuzenean egiaztatzeari aurka egiteko aukera markatu bada soilik, edo titulua 1992a baino lehen lortu bada edo atzerriko unibertsitateetan lortu bada, lizentzia edo gradu, master, IAD edo doktoregoko tituluaren kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena, agindu honen 7. artikuluan eskatzen den bezala.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak 7. artikulu horretan adierazitako jakintza-arloetan oinarritutako graduko edo lizentziaturako titulaziorik ez badu, eta, beraz, graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat –masterra, ikasketa aurreratuen diploma edo doktoretza– duela egiaztatu behar badu, eta titulu hori lortzeko arlo horiekin zuzenean lotutako ikerketa-lan bat egin badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren kopia (ikerketa-nahikotasunaren ziurtagiria edo ikasketa aurreratuen diploma), edo master amaierako lanarena, master-titulua bada, edo emaitzak jasotzen dituen argitaratutako artikulu zientifiko batena.
- Doktorego-titulua izanez gero, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko da, unibertsitateak emana, non egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adieraziko baitira.
Laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango du. Horretarako, doktorego-tesiaren edukiaren lagin bat edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia bat aurkeztu beharko du, baldin eta tesiaren tituluak ez badu behar bezala adierazten egin den ikerketaren xedea, betekizuna betetzen duela egiaztatzeko.
-
Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.
Adierazpen hori eskaera egiteko inprikakian barne sartuta dago. Ez da beste inolako dokumentaziorik aurkeztu behar
- Kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea helburu edo xede sozial gisa izatea.
Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek
Nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek.
Eskakizunak:
-
Eskaera bat aurkezteko elkarte bat eratzeko erabakia.
Eskatzailea pertsona fisiko edo juridikoen talde bat bada, dirulaguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 3. artikuluaren arabera, eskabidearekin batera, taldeko kideek edo, pertsona juridikoen kasuan, haien legezko ordezkariek sinatutako dokumentu bat aurkeztu beharko da. Dokumentu horretan, eskaera elkarte gisa aurkezteko erabakia egiaztatu beharko da, bai eta ordezkari edo ahaldun bakar gisa jardungo duen pertsona izendatzeko erabakia ere, zeinak nahikoa ahalmen izango baitu taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko.
Kideen identifikazio-datuak (izena, abizenak edo sozietatearen izena), IFZ edo IFK, kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa berariazko atal batean sartuko dira, eskabide-inprimakian.
Betekizunak
-
Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria
Egingo den ikerketa-proiektuaren memoria. Memoriak 15 orri izango ditu gehienez, eta epigrafe hauetan egituratuta egongo da:
- Izenburua.
- Proiektuaren aurkezpena.
- Proiektuaren helburu zehatzak (dirulaguntzaren iraupena kontuan hartuta).
- Gaiaren interesa eta ikerketen egungo egoera
- Hipotesia, metodologia eta lan-plana, dagokion kronogramarekin.
- Iturri eta bibliografia espezifikoak.
- Hala badagokio, proiektua gauzatzen lagunduko duen gizataldearen osaera, bere gain hartuko dituen edo lagunduko dituen lanak adierazita.
- Ikerlanaren testuan erabiliko diren hizkuntza koofizialak: euskara, gaztelania edo elebiduna (testu osoa bi hizkuntzetan).
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
-
Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena. Hala badagokio, eskatzailea txostena aurkeztetik salbuesten duen kasuan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Erakunde zientifiko batekin estatutu- edo lan-lotura iraunkorra duen unibertsitateko irakasle edo ikertzaile doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena, agindu honen 10. artikuluan adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen inprimaki-ereduaren arabera.
Abal-txostenetik salbuesteko 7.5 artikuluan aurreikusitako kasuan, eskatzaileak salbueste horretarako eskatzen den baldintza betetzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria, unibertsitateak edo ikerketa-erakundeak egina.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Urte honetan eskabidean bertan beteko da.
- Taldea osatzen duten pertsonen prestakuntza akademikoa eta profesionala
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, baimena eskatu beharrik gabe, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua aplikatuz.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek berariaz adierazi ahal izango dute uko egiten diotela zuzeneko egiaztapen horri, baina, kasu horretan, eskabidearekin batera, baldintza hori betetzen dutela egiaztatzeko behar diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala ere, pertsona fisikoek egiaztapen sinplifikatua egin ahal izango dute, erantzukizunpeko adierazpen bidez, agindu honen 10. artikuluan adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Ordainketak egunean izatea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea eskatzen diren baldintzak dira, bai onuradun izateko, bai onuradun izaten jarraitzeko.
-
Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.
Alta edota Aldaketa inprimakiak eta tramitea egiteko berariazko argibideak helbide honetan eskuragarri dituzu: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak (Ogasun eta Ekonomia Sailaren erregistroa)
-
Pertsona edo erakunde eskatzailea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako kasuren batean ez egotea.
Hona hemen kasu horiek:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideren batean sartuta egotea, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.
h) Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea ebazpen irmo baten bidez, lege honen edo hori ezartzen duten beste batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Euskal Kultura Ondarearen Zentroa: 945 01 94 90
Posta elektronikoa: mt-izquierdo@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1030009Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, bai pertsona fisikoen kasuan, bai juridikoen eta elkarteen kasuan.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da.
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
- Ikerketa-proiektuaren memoria
-
Egin beharreko ikerketa-proiektuaren memoria. Memoria horrek 40.000 karaktere izango ditu gehienez, zuriuneak zenbatu gabe, eta epigrafe hauetan egituratuta egon beharko du:
- Izenburua.
- Proiektuaren aurkezpena.
- Proiektuaren helburu zehatzak (dirulaguntzaren iraupena kontuan hartuta).
- Gaiaren interesa eta ikerketen egungo egoera.- Hipotesiak, metodologia eta lan-plana, dagokion kronogramarekin.
- Hala badagokio, proiektua gauzatzen lagunduko duen gizataldearen osaera, bere gain hartuko dituen edo lagunduko dituen lanak adierazita.
- Iturri eta bibliografia espezifikoak.
- Ikerlanaren testuan erabiliko diren hizkuntza koofizialak: euskara, gaztelania edo elebiduna (testu osoa bi hizkuntzetan).
-
“Gastuen aurrekontua” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
-
Inprimakia beteta eta sinatuta erabil dezakezu, edo eredu gisa erabili. Nolanahi ere, txostenak proiektua abalatzen duen pertsonaren datu pertsonalak eta profesionalak jaso behar ditu, eta sinadura eraman beharko du. Bete eta sinatu ondoren, eskabideari erantsi beharko diozu.
- Proiektuaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonaren curriculum vitaea eta, hala badagokio, proiektua egingo duen taldea osatzen duten gainerako pertsonena
-
Bete “Curriculum vitae" deritzon inprimakia eta erantsi eskabideari.
Horrez gain, alegatutako merituak egiaztatzen dituzten dokumentuak aurkeztu behar dituzu.
- Zerga-betebeharrak egunean izatearen ziurtagiria
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez. Egiaztatze horren aurka daudela adieraziz gero, zerga-administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, Nafarroako Foru Ogasunak egindako ziurtagiria
Zerga-araubide komuneko lurraldeetan egoitza baduzu, Estatuko Zerga Agentziaren ziurtagiria
Zerga-egoitza atzerrian baduzu, dagokion herrialdeko zerga-administrazioaren ziurtagiria aurkeztu beharko duzu.
-
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
-
Zure burua identifikatzeko ziurtagiri elektroniko bat erabili baldin baduzu (NANa edo herritarren ziurtagiria), ez daukazu dokumenturik erantsi beharrik.
-
Tituluaren edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiriaren kopia eta espediente akademikoaren ziurtagiria, non adieraziko baita zein diren proiektuaren zuzendaritzaren ardura hartzen duenak eskatzen den titulua lortzeko egin eta gainditu dituen irakasgaiak edo gaiak.
Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, 7. artikuluan proiektua zuzentzeko eskatzen den titulazioa badutela egiaztatzeko, tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztuko da.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak 7. artikulu horretan adierazitako jakintza-arloetan oinarritutako graduko edo lizentziaturako titulaziorik ez badu, eta, beraz, graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat –masterra, ikasketa aurreratuen diploma edo doktoretza– duela egiaztatu behar badu, eta titulu hori lortzeko arlo horiekin zuzenean lotutako ikerketa-lan bat egin badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren kopia (ikerketa-nahikotasunaren ziurtagiria edo ikasketa aurreratuen diploma), edo master amaierako lanarena, master-titulua bada, edo emaitzak jasotzen dituen argitaratutako artikulu zientifiko batena.
- Doktorego-titulua izanez gero, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko da, unibertsitateak emana, non egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adieraziko baitira.
Laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango du. Horretarako, doktorego-tesiaren edukiaren lagin bat edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia bat aurkeztu beharko du, baldin eta tesiaren tituluak ez badu behar bezala adierazten egin den ikerketaren xedea, betekizuna betetzen duela egiaztatzeko.
-
Ordezkaritza-ahalordea
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Sortze-eskritura eta estatutuak, edo, hala badagokio, erregistro ofizialaren ziurtagiria
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, 7. artikuluan proiektua zuzentzeko eskatzen den titulazioa badutela egiaztatzeko, tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztuko da.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak 7. artikulu horretan adierazitako jakintza-arloetan oinarritutako graduko edo lizentziaturako titulaziorik ez badu, eta, beraz, graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat –masterra, ikasketa aurreratuen diploma edo doktoretza– duela egiaztatu behar badu, eta titulu hori lortzeko arlo horiekin zuzenean lotutako ikerketa-lan bat egin badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren kopia (ikerketa-nahikotasunaren ziurtagiria edo ikasketa aurreratuen diploma), edo master amaierako lanarena, master-titulua bada, edo emaitzak jasotzen dituen argitaratutako artikulu zientifiko batena.
- Doktorego-titulua izanez gero, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko da, unibertsitateak emana, non egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adieraziko baitira.
Laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango du. Horretarako, doktorego-tesiaren edukiaren lagin bat edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia bat aurkeztu beharko du, baldin eta tesiaren tituluak ez badu behar bezala adierazten egin den ikerketaren xedea, betekizuna betetzen duela egiaztatzeko.
-
Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria
Egingo den ikerketa-proiektuaren memoria. Memoriak 15 orri izango ditu gehienez, eta epigrafe hauetan egituratuta egongo da:
- Izenburua.
- Proiektuaren aurkezpena.
- Proiektuaren helburu zehatzak (dirulaguntzaren iraupena kontuan hartuta).
- Gaiaren interesa eta ikerketen egungo egoera
- Hipotesia, metodologia eta lan-plana, dagokion kronogramarekin.
- Iturri eta bibliografia espezifikoak.
- Hala badagokio, proiektua gauzatzen lagunduko duen gizataldearen osaera, bere gain hartuko dituen edo lagunduko dituen lanak adierazita.
- Ikerlanaren testuan erabiliko diren hizkuntza koofizialak: euskara, gaztelania edo elebiduna (testu osoa bi hizkuntzetan).
-
Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.
Proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua, «Gastuen aurrekontua» izeneko ereduaren araberakoa.
-
Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena. Hala badagokio, eskatzailea txostena aurkeztetik salbuesten duen kasuan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.
Erakunde zientifiko batekin estatutu- edo lan-lotura iraunkorra duen unibertsitateko irakasle edo ikertzaile doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena, agindu honen 10. artikuluan adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen inprimaki-ereduaren arabera.
Abal-txostenetik salbuesteko 7.5 artikuluan aurreikusitako kasuan, eskatzaileak salbueste horretarako eskatzen den baldintza betetzen duela egiaztatzen duen ziurtagiria, unibertsitateak edo ikerketa-erakundeak egina.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Urte honetan eskabidean bertan beteko da.
- Taldea osatzen duten pertsonen prestakuntza akademikoa eta profesionala
-
Zerga betebeharrak betetzen direla
Laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, baimena eskatu beharrik gabe, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea eta Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2023ko otsailaren 13ko Agindua aplikatuz.
Pertsona eta erakunde eskatzaileek berariaz adierazi ahal izango dute uko egiten diotela zuzeneko egiaztapen horri, baina, kasu horretan, eskabidearekin batera, baldintza hori betetzen dutela egiaztatzeko behar diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte. Hala ere, pertsona fisikoek egiaztapen sinplifikatua egin ahal izango dute, erantzukizunpeko adierazpen bidez, agindu honen 10. artikuluan adierazitako lekuetan eskuragarri dagoen ereduaren arabera. Ordainketak egunean izatea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea eskatzen diren baldintzak dira, bai onuradun izateko, bai onuradun izaten jarraitzeko.
-
Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.
Alta edota Aldaketa inprimakiak eta tramitea egiteko berariazko argibideak helbide honetan eskuragarri dituzu: https://www.euskadi.eus/hirugarrenak (Ogasun eta Ekonomia Sailaren erregistroa)
-
Pertsona edo erakunde eskatzailea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako kasuren batean ez egotea.
Hona hemen kasu horiek:
a) Laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izatea, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
b) Borondatezko konkurtsoa deklaratzeko eskatu izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo izana, konkurtsoan deklaratuta egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
c) Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmoa eragin izana, kausaren batean errudun deklaratua izateagatik.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean aurreikusitako bateraezintasun-araubideren batean sartuta egotea, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
f) Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean izatea zerga-egoitza.
g) Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea, erregelamenduz zehazten denarekin bat etorriz.
h) Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea ebazpen irmo baten bidez, lege honen edo hori ezartzen duten beste batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo erakunde laguntzaile izan sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapena jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako aldian. Era berean, ezingo dute laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresek, ez eta 50 langiletik gorako enpresek ere, baldin eta egiaztatzen ez badute sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri dituztela, Estatuko legeriak emakumeen eta gizonen berdintasunari buruz ezarritakoaren arabera.
i) Pertsona fisikoa edo juridikoa, publikoa edo pribatua, zehatuta egotea arau-hauste astun edo oso astun batengatik, Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, harik eta neurri zuzentzaile egokiak egikaritu eta zehapena bete arte.
j) Desgaitasuna duten pertsonen alde lanpostuak erreserbatzeko legez ezarritako kuota ez betetzea, hura betetzeko neurri alternatiboak abian jarri izana egiaztatu gabe.
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna
Eskatzailearen nortasuna automatikoki egiaztatuko da. Soilik pertsona edo erakunde eskatzaileak prozeduran uko egin badio identifikazio-datuak automatikoki egiaztatzeari, agiri hauek aurkeztu behar dira: pertsona eskatzailearen NANaren fotokopia eta, hala badagokio, ordezkariarena (pertsona fisikoa baldin bada).
- Jarduteko gaitasun osoa izatea
-
Lana banaka egiten duen eta/edo haren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko du, eta titulu horren ikasketa-programa honako ikasketa-arlo hauetakoren batean oinarrituko da: arkeologia, historia, artearen historia edota kultura ondarea. Halakorik ezean, era berean baliozkoa izango da graduondoko edozein titulazio ofizial - DEA, master edo doktoretza -, baldin eta titulu horiek lortzeko ikerketa-lan bat egin bada, eta haren xedeak lotura zuzena badu ikasketa-arlo horiekin.
Organo kudeatzaileak egiaztatuko du pertsonak eskabidean alegatutako titulu akademikoa duela, Unibertsitate Titulu Ofizialen Erregistro Nazionalean kontsulta eginda. Salbuespen gisa, 1992. urtea baino lehen lortutako tituluak egiaztatzeko, tituluaren kopia bat aurkeztu beharko da eskabidearekin batera.
Eskaera-inprimakian alegatutako titulu akademikoa zuzenean egiaztatzeari aurka egiteko aukera markatu bada soilik, edo titulua 1992a baino lehen lortu bada edo atzerriko unibertsitateetan lortu bada, lizentzia edo gradu, master, IAD edo doktoregoko tituluaren kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena, agindu honen 7. artikuluan eskatzen den bezala.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak ez badu aginduaren 7. artikuluan adierazitako jakintza-arloetan zentratutako graduko edo lizentziaturako titulurik, egiaztatu beharko du graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat duela (masterra, KDA edo doktoregoa), eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin duela arlo horiekin zuzenean lotuta. Gainera, sarbide libreko eta doako biltegi baten helbide elektronikoa adierazi beharko du, non ikerketa-lanaren kopia bat (TFM, doktorego-tesia) edo emaitzak laburbiltzen dituzten artikulu zientifiko bat dagoen, organo kudeatzaileak kontsultatu ahal izan ditzan.
Ikerketa-lana ez badago ostatatuta erabilera publikoko eta doako gordailu batean, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da baldintza hori egiaztatzeko:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren edo argitalpenaren kopia, emaitzak jasotzen dituena, eta gorabehera hori edukian zehaztuta.
- Alegatutako titulua doktoregokoa bada, unibertsitateak emandako ziurtagiria aurkeztuko da, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duena, egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adierazita. Gainera, laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak uste badu tesiaren izenburuak ez duela behar adina adierazten egindako ikerketaren xedea betekizuna betetzen dela ziurtatzeko, informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango dio, doktorego-tesiaren edukiaren lagin baten bidez, edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia baten bidez.
Gogoan izan eskubidea duzula aurreko prozedura batzuetan administrazioari aurkeztu diozun dokumentazioa berriz ez aurkezteko; adibidez, dirulaguntza hauen aurreko deialdietan aurkeztu duzuna. Beraz, alegatutako titulu akademikoa eta hura lortzeko egin zuen ikerketa-lanaren egiaztagiriak aurkeztu bazenituen, ez duzu zertan berriro aurkeztu. Kasu horretan, eskabidean adierazi beharko du zein organori (saila, sailburuordetza, zuzendaritza) eta noiz aurkeztu zuen. -
Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea
Dagokion erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da eskabidean
-
Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Ordezkari baten bidez ere aurkez daiteke eskaera. Horretarako, oraindik ez bada ordezkaritza-egilespenik erregistratu Ahalordeen Erregistro Elektronikoan, ordezkaritza-egilespenaren inprimakia aurkeztu beharko da behar bezala beteta eta sinatuta, edo, bestela, notario-ahalorde bat. Pertsona juridiko bat ordezkatzen duten pertsona fisikoek derrigorrean aurkeztu behar dute eskaera bide elektronikotik. Ordezkaritza-ahalordea dagoeneko erregistratuta badago Ahalordeen Erregistro Elektronikoan, ez da aurkeztu behar ordezkaritza-egilespenaren inprimakirik. Ordezkaritza inskribatzeko izapideen gaineko informazio zehatza lortzeko eta ereduak zein inprimakiak jaisteko, sartu esteka honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak.
-
Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da
Erakundea Eusko Jaurlaritzaren mendeko erregistro ofizial batean inskribatuta badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu inskripzioa eta estatutuak. Erakunde eskatzaileak, banaka nahiz talde bateko kide gisa jarduten badu, eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko erregistro ofizialetan inskribatuta ez badago, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
- Sortze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Nolanahi ere, lana banaka egiten duen edo, hala badagokio, talde baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo gradu titulua izan beharko du, eta horren ikasketa-plana honako ikasketa-arlo hauetan oinarrituko da: Historia, Artearen Historia, Arkeologia edo Kultura Ondarea. Bestela, graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) ere baliozkoa izango da, baldin eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin.
Pertsona fisikoen zein juridikoen kasuan, 7. artikuluan proiektua zuzentzeko eskatzen den titulazioa badutela egiaztatzeko, tituluaren kopia edo titulua lortzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriaren kopia aurkeztuko da. Eskaera-inprimakian alegatutako titulu akademikoa zuzenean egiaztatzeari aurka egiteko aukera markatu bada soilik, edo titulua 1992a baino lehen lortu bada edo atzerriko unibertsitateetan lortu bada, lizentzia edo gradu, master, IAD edo doktoregoko tituluaren kopia, edo titulu hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiriarena, agindu honen 7. artikuluan eskatzen den bezala.
Lanaren zuzendaritza bere gain hartzen duen pertsonak 7. artikulu horretan adierazitako jakintza-arloetan oinarritutako graduko edo lizentziaturako titulaziorik ez badu, eta, beraz, graduondoko goi-mailako titulu ofizial bat –masterra, ikasketa aurreratuen diploma edo doktoretza– duela egiaztatu behar badu, eta titulu hori lortzeko arlo horiekin zuzenean lotutako ikerketa-lan bat egin badu, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du:
- Graduondoko titulua lortzeko aurkeztutako ikerketa-lanaren kopia (ikerketa-nahikotasunaren ziurtagiria edo ikasketa aurreratuen diploma), edo master amaierako lanarena, master-titulua bada, edo emaitzak jasotzen dituen argitaratutako artikulu zientifiko batena.
- Doktorego-titulua izanez gero, doktorego-tesiaren defentsa egiaztatzen duen ziurtagiri bat aurkeztuko da, unibertsitateak emana, non egilea, titulua eta lortutako kalifikazioa adieraziko baitira.
Laguntzak kudeatzen dituen zuzendaritzak informazioa zabaltzeko eskatu ahal izango du. Horretarako, doktorego-tesiaren edukiaren lagin bat edo emaitzak argitaratu dituen artikulu edo monografia bat aurkeztu beharko du, baldin eta tesiaren tituluak ez badu behar bezala adierazten egin den ikerketaren xedea, betekizuna betetzen duela egiaztatzeko.
-
Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.
Adierazpen hori eskaera egiteko inprikakian barne sartuta dago. Ez da beste inolako dokumentaziorik aurkeztu behar
-
Eskaera bat aurkezteko elkarte bat eratzeko erabakia.
Eskatzailea pertsona fisiko edo juridikoen talde bat bada, dirulaguntza hauek arautzen dituen Aginduaren 3. artikuluaren arabera, eskabidearekin batera, taldeko kideek edo, pertsona juridikoen kasuan, haien legezko ordezkariek sinatutako dokumentu bat aurkeztu beharko da. Dokumentu horretan, eskaera elkarte gisa aurkezteko erabakia egiaztatu beharko da, bai eta ordezkari edo ahaldun bakar gisa jardungo duen pertsona izendatzeko erabakia ere, zeinak nahikoa ahalmen izango baitu taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko.
Kideen identifikazio-datuak (izena, abizenak edo sozietatearen izena), IFZ edo IFK, kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartutako konpromisoak eta bakoitzari aplikatuko zaion dirulaguntzaren zenbatekoa berariazko atal batean sartuko dira, eskabide-inprimakian.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
5 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Diru-laguntza onartzea
Diru-laguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.
Emandako laguntza onartu ondoren, Administrazioak ordainketa egiteko beharrezko izapideekin jarraituko du.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dirulaguntza bat eman izanaren jakinarazpena jaso ondoren, pertsona edo erakunde onuradunak hamar eguneko epea du emandako dirulaguntza onartzeko edo hari uko egiteko. Onarpena kanal elektronikoaren bidez egiten da, dagokion espedientera sartuta Nire Karpetan. Alde horretatik, dirulaguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, dirulaguntza onartu dutela ulertuko da.
Justifikazioa
Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza eragin zuen jarduera egin dela eta horrek eragindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde edo pertsona onuradunak. Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 17a da, egun hori barne.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ikerketa-lanaren azken dokumentua
- Balantze
- Gastuen egiaztagiriak
-
Gastuak egiaztatzea –horien zenbatekoak aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokide izan behar du– fakturen, faktura sinplifikatuen eta/edo langileen nominen kopia konpultsatuen edo jatorrizkoen bitartez edo merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio bera duen edota administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein dokumentu gastuen zerrenda sailkatuan erantsiz.
Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua aurkeztu beharko da, hartzekoduna eta egiaztagiria adierazita, baita alderdi hauek ere: zenbatekoa, jaulkipen-data, jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa –zerga-oinarria eta BEZa banakatuta–. Balantzea izeneko inprimakian jasotako taularen bidez egin ahalko da, edo bereiz aurkeztu, kalkulu-orri batean, betiere datu-eredu berari jarraituta.
Zerrenda sailkatuan eman zaien zenbakia eraman beharko dute ziurtagiriek. Jatorrizko ziurtagiriak DIN-A4 neurria baino txikiagoak badira, jatorrizkoak orri bati itsatsi beharko zaizkio kopiatu baino lehen. Orri horiek ere zenbakituta egon beharko dute beheko eskuineko ertzean. Bulego hartzaileetan konpultsatu ostean, jatorrizkoak pertsona edo erakunde interesdunari itzuliko zaizkio
-
Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, hartzekoduna eta egiaztagiria adierazita, baita alderdi hauek ere: zenbatekoa, jaulkipen-data, jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa –zerga-oinarria eta BEZa banakatuta–.
Balantzea izeneko inprimakian jasotako taularen bidez egin ahalko da, edo bereiz aurkeztu, kalkulu-orri batean, betiere datu-eredu berari jarraituta.
- Eskaera-tramitatean proiektua bermatu duenak sinatutako txostena
-
Egindako lanaren memoria zientifiko-teknikoa, diru-laguntzaren baldintzak bete direla justifikatzen duena, eta egindako jarduerak eta jasotako emaitzak zehazten dituena.
- Ikerketa-lana proiektuaren planteamenduekin bat etorriz egin izana.
-
Dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren adierazpena, egindako gastu bakoitza banakatuta. Onuraduna elkarte bat bada, taldea osatzen duen pertsona fisiko edo juridiko bakoitzak egindako gastuak banakatu beharko dira.
Jardueren adierazpenean bertan, hala badagokio, lana egiteko jasotako beste dirulaguntza edo kanpoko diru-sarrera batzuen erantzukizunpeko adierazpena egin beharko da. Dirulaguntza onartu zenetik edo eskaera izapidetu ondoren onuradunak lana egiteko beste dirulaguntza edo diru-sarreraren bat jaso badu, eta hori ez bada justifikazio-izapidearen aurretik jakinarazi, zenbatekoa zehaztu beharko du, baita eman duen pertsona edo erakundea ere.
Hala badagokio, erantzukizunpeko adierazpena egin beharko du, adierazteko ez duela beste dirulaguntza edo diru-sarrerarik jaso diruz lagundutako lana egiteko.
Egindako gastuen zerrenda sailkatua eta korrelatiboki zenbakitua, honako hauek adierazita: hartzekoduna eta egiaztagiria, zenbatekoa, jaulkipen-data eta jarduerari egotzitako gastuaren zenbatekoa, zerga-oinarria eta BEZa banakatuta. Horretarako, Jardueren aitorpena eta gastuen banakapena inprimakian bertan dagoen taula erabil daiteke, edo bereizita aurkeztu, kalkulu-orriaren formatuan, betiere datu-eredu berari jarraituz.
-
Gastuen egiaztapena, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren zenbateko osoaren baliokidea.
Gastuen zerrendan sartu diren fakturak, faktura sinplifikatuak eta/edo langileen nominak aurkeztu ahal izango dira, bai eta merkataritzako trafiko juridikoan froga-balio baliokidea duen edo administrazio-eraginkortasuna duen beste edozein dokumentu ere. Gastuen zerrendan emandako zenbakia eraman beharko dute frogagiriek.
-
Ikerketa-lana bermatu duen pertsonak sinatutako txostena
Proiektua bermatu duen pertsonak egindako ikerketa-lanari oniritzia eman behar dio. Halaber, beharrezkotzat jotzen dituen oharrak egin ahal izango ditu.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du baldintza betetzen dela, eskaeran berariaz adierazi ezean egiaztapen horren aurka dagoela. Kasu horretan, eskatzaileak dagokion zirutagiria aurkeztu behar du baldintza hori egiaztatzeko.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Ondoren pertsona edo erakunde onuradunak Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandakoaz gain bestelako dirulaguntzarik edo kanpoko ekarpenik jasoko ez balu, hori horrela dela adierazten duen erantzukizunpeko adierazpena bete beharko du –balantzearen formularioan jasoa–. Eskaera-izapidearen ostean lana egiteko beste dirulaguntza ezberdin bat edo bestelako sarreraren bat jaso badu, zehaztu egin beharko du, hauek adierazita dirulaguntza edo ekarpen bakoitzeko: kopurua eta hura eman duen pertsona edo erakundea, balantzeko sarreren atalean.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak