Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Kultura Ondarearen babesaren arloari bideratutako ikerketa-lan egiteko dirulaguntzak 2024-2025 epealdian

[KOI Kultura-ondarearen ikerketa]

Deskribapena


Xedea

Diruz lagun daitezkeen proiektuak:

Iragarritako laguntzen xedea da ikerketa-proiektuak egitea, euskal kultura-ondare materialaren –higiezinaren nahiz higigarriaren– babesa hobetuko duen ezagutza berria sortzeko. Agindu honen xedetik kanpo geratzen da kultura-ondare immaterialaren ikerketa.

Kultura-ondarea –zentzu zabalean ulertuta– hobeto ezagutzen laguntzen duten eta berau babesteko irizpide oinarridunak zehazten eta tresna erabilgarriak egiten laguntzen duten proiektuak lagundu ahal izango dira diruz. Euskal Autonomia Erkidegoko kultura-ondareari buruzkoak izango dira proiektuak –ondare immaterialari buruzkoak salbu–, eta iturri dokumental, bibliografiko, arkeologiko, toponimiko, grafiko eta ikusizkoak izango dituzte oinarri, bai eta ahozko transmisioko iturriak ere.

Dirulaguntzen lerro honetatik baztertuta egongo dira honako hauek:

  • Laborategi edo profesional espezializatuek analitikak egiteko xede bakarra duten proiektuak; adibidez eta zerrenda osoa emateko asmorik gabe: datazio absolutuak, dendrokronologia, DNA analitikak edo biologia molekularra, isotopo egonkorrak, etab. Halere, kultura-ondarea –higigarria edo higiezina– ikertzeko proiektuek dirulaguntzak jaso ahal izango dituzte baldin eta analitikak egin behar badituzte proiektuaren xede den ondarea ikertzeko erabilitako informazioa hobetu eta zehazteko laguntza gisa. Betiere proiektuan esplizituki justifikatu beharko da analitika horiek osagarriak direla, eta ez funtsezkoak.
  • Kultura Ondarearen Zuzendaritzak deialdi honen aurretik egin dituen ondare-katalogoak egitea xede duten proiektuak.
  • Landako lan arkeologikoak, lurpean nahiz eraikinetan (altxaeren analisia) eginak, foru-aldundiek abiarazitako beste dirulaguntza-lerro batzuen xede badira, lan horiek ikerketaren xede nagusia direnean.
  • Euskal Kultura Ondarearen 6/2019 Legea aplikatuta nahitaezkoak diren lan arkeologikoak, babes bereziko eta ertaineko kultura-ondasun deklaratutako eremu arkeologikoei eta ustezko zona arkeologikoei eragiten dieten obren ondoriozkoak.
  • Foru-aldundiak edo beste administrazio publiko batzuk egiten ari diren jarduerak

Ikerketa-lanak gauzatzeko eta jusfikatzeko epeak:

Diruz lagundutako proiektuek 2023ko ekitaldian hasi behar dute edo dagoeneko hasita egon behar dute. Proiektuak amaitzeko azken eguna 2024ko urriaren 25a izango da, eta egiteko epea ezin izango da luzatu edo geroratu data horietatik aurrera.

Justifikatzeko dokumentazioa aurkezteko azken eguna 2024ko azaroaren 6 da, egun hori barnean dela.

Aurrekontuko zuzkidura

190.000

Prestazio ekonomikoa

Aurreko artikuluan aurreikusitako xedera, 190.000 (ehun eta hirurogei mila) euro bideratuko dira. Horietatik 95.000 euro 2023ko aurrekontuari dagozkio, eta 95.000 euro 2024rako konpromiso-kredituetarako dira.

Dirulaguntzek onartutako aurrekontuan jasotako diruz laguntzeko gastuen ehuneko ehun (% 100) hartu ahal izango dute, proiektuko 15.000 (hamahiru mila eta bostehun) euro gainditu gabe; betiere, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren aurrekontu-kontsignazioen barruan.

Dirulaguntza hauek bateragarriak dira beste erakunde publiko edo pribaturen batek helburu bererako ematen dituenekin, baldin eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada eta deialdi honetan ezarritako mugak gainditzen ez badira. Halakorik gertatuz gero, emandako dirulaguntza dagokion gehienezko mugaraino murriztuko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartzen dira zuzenean lana egitearen ondorioz sortu direnak, baldin eta agindu honen 21. artikuluan lana justifikatzeko ezarri den aldia amaitu baino lehen egin badira, honako hauetan ezarritakoaren arabera: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren erregelamenduaren –uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onetsia– 83. artikulua.

Zehazki, honako gastu hauek lagundu ahal izango dira diruz:

  • Langileen gastuak, hau da, pertsona edo erakunde onuradunak kontratatutako langileen gastuak, hirugarrenen zerbitzu profesionalak,
  • Joan-etorrien gastuak, kontsumigarrien erosketa, baita tresnak eta erremintak ere, NBE (norbera babesteko ekipamendua) landa-lanerako, erreprografia-zerbitzuak,
  • Landa-lana egiteko ibilgailu motordunak alokatzea, eta lurrak mugitzeko makinak alokatzea.
  • Diruz lagundutako programari egotz dakizkiokeen zuzeneko kostu guztien % 10eko mugaraino lagundu ahal izango dira diruz berariazko administrazio-gastuak ere, baldin eta diruz lagundutako jarduerarekin zuzenean lotuta badaude eta jarduera behar bezala prestatzeko edo gauzatzeko ezinbestekoak badira, eta betiere horiek berariaz aurreikusita eta kuantifikatuta badaude proiektuaren aurrekontuan.

Mantenu- eta desplazamendu-gastuak diruz lagundu ahal izateko, ezinbestekoa izango da arrazoituta egotea eta landa-lanak egiteko behar-beharrezkoak izatea; horiek berariaz justifikatu beharko dira proiektuan, eta eskabidearekin batera aurkeztutako aurrekontuan dagokion partida ekonomikoa izan beharko dute. Joan-etorrien gastuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango dira garraiobide publikoak erabiltzeagatiko gastuak eta norberaren ibilgailua erabiltzeagatiko bidaia-ordainak. Azken horiek egindako km bakoitzeko 0,29 €-ko gehieneko mugarekin lagunduko dira diruz. Hala badagokio, landa-lanak egiteko beharrezkoak diren autobide-bidesariak eta aparkaleku-gastuak diruz lagundu ahal izango dira. Garraio publikoko joan-etorriak diruz lagunduko dira bidaia-tituluaren edo dagokion fakturaren ziurtagiriaren bidez egiaztatutako zenbatekoagatik. Hotel-establezimenduetako egonaldiagatiko gastuak diruz lagundu ahal izango dira, betiere ostatua hartu duten pertsonak eta ostatu-datak identifikatzen badira gastu horiek justifikatzeko fakturetan.

Ez da inolaz ere diruz lagundu daitekeen gastutzat hartuko BEZ kengarriaren zenbatekoa, baldin eta pertsona edo erakunde onuraduna zerga horren aitorpena egitera behartuta badago. Horrelakoetan, gastu gisa egotz daitekeen zenbatekoa aurreikusitako gastuen eta egiaztagirien zerga-oinarriari dagokiona izango da. Pertsona edo erakunde eskatzaileak eskabidean adierazi beharko du BEZaren aitorpena egitera behartuta dagoen.

 

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak atalka ordainduko dira, era honetan:

a) Lehenbizi, dirulaguntzaren % 50, dirulaguntza esleitzen den unean.

b) Ondoren, gainerako % 50, emateko ebazpenean zehaztutakoari jarraikiz, gastua justifikatu ondoren, dirulaguntzaren indarraldia amaitzean eta aurretik eskatutako dokumentazioa aurkeztuta.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna

  • Jarduteko gaitasun osoa izatea
  • Lana banaka egiten duen eta/edo haren zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo graduko unibertsitate-titulua izan beharko du, eta titulu horren ikasketa-programa honako ikasketa-arlo hauetakoren batean oinarrituko da: arkeologia, historia, artearen historia edota kultura ondarea. Halakorik ezean, era berean baliozkoa izango da graduondoko edozein titulazio ofizial - DEA, master edo doktoretza -, baldin eta titulu horiek lortzeko ikerketa-lan bat egin bada, eta haren xedeak lotura zuzena badu ikasketa-arlo horiekin.

  • Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan ezarritako balditzak betetzea

Pertsona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Legez eratuta dagoela eta entitatearen xede edo helburu sozialean sartzen dela kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea egiaztatu beharko da

  • Nolanahi ere, lana banaka egiten duen edo, hala badagokio, talde baten zuzendaritza zientifikoa bere gain hartzen duen pertsonak lizentziatura edo gradu titulua izan beharko du, eta horren ikasketa-plana honako ikasketa-arlo hauetan oinarrituko da: Historia, Artearen Historia, Arkeologia edo Kultura Ondarea. Bestela, graduondoko titulazio ofizial bat (ikasketa aurreratuen diploma, masterra edo doktoregoa) ere baliozkoa izango da, baldin eta titulu hori lortzeko ikerketa-lan bat egin bada eta lan horren helburuak lotura zuzena badu jakintza-arlo horiekin.

  • Azaroaren 17ko Dirulanguntzen 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluak ezarritako baldintzak betetzea.

  • Kultura-ondarearekin lotutako jarduerak garatzea helburu edo xede sozial gisa izatea.

Pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek

Nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare bereizi bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek.

Eskakizunak:

  • Eskaera bat aurkezteko elkarte bat eratzeko erabakia.

Betekizunak

  • Memoria: egingo den ikerketa-proiektuaren memoria

  • Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera proiektuko diru-sarreren eta gastuen aurrekontu xehatua.

  • Aurkeztutako proiektua ziurtatzeko | Aurkeztu eskaerarekin batera zientzia-erakunde bati lotutako unibertsitate-irakasle edo ikerlari doktore baten txostena, aurkeztutako proiektua bermatzen duena. Hala badagokio, eskatzailea txostena aurkeztetik salbuesten duen kasuan dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Taldea osatzen duten pertsonen prestakuntza akademikoa eta profesionala
  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Diru-laguntza ematen bazaio, pertsona edo erakunde eskatzaileak Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egon beharko du, eta diru-laguntza jasotzeko behar diren datuak behar bezala eguneratuta izan beharko ditu.

  • Pertsona edo erakunde eskatzailea Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan adierazitako kasuren batean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskal Kultura Ondarearen Zentroa: 945 01 94 90

Posta elektronikoa: mt-izquierdo@euskadi.eus

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030009

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Prozedura honetako izapide guztiak bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, bai pertsona fisikoen kasuan, bai juridikoen eta elkarteen kasuan.


Pertsona eta erakunde eskatzaileek eskabidea eta dokumentazioa euskaraz edo gaztelaniaz aurkez ditzakete, nahi duten eran. Halaber, prozeduran zehar, pertsona edo erakunde eskatzaileak hautatutako hizkuntza erabiliko da.

 

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

5 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Diru-laguntza onartzea


Diru-laguntza emateko ebazpenari buruzko jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean pertsona edo erakunde onuradunek ukoa idatziz eta berariaz adierazten ez badute, dirulaguntza onartu egiten dutela ulertuko da.
Emandako laguntza onartu ondoren, Administrazioak ordainketa egiteko beharrezko izapideekin jarraituko du.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Justifikazioa


Emandako dirulaguntza justifikatzeko, dirulaguntza eragin zuen jarduera egin dela eta horrek eragindako gastuak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko du erakunde edo pertsona onuradunak. Justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko azaroaren 17a da, egun hori barne.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk