Irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzak errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez. 2023-2024
[Irakasle_Gaztetzea]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Plantilla gaztetzea itunpeko ikasgela batean ikasleei curriculum-irakaskuntza ematen dieten eta kontratu mugagabea duten irakasleen errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez.
Diruz lagunduko den gastua, kontzeptu horregatik, 2023-24 ikasturteko errelebo-kontratuen eta partzialen Gizarte Segurantzaren kuota patronalaren kotizazioen gainkostua da, erretiro partzialean dagoen pertsonak erretiro osoa hartu arte EAEko Administrazioko langile lan‑kontratudunentzat araututako erretiroen gainkostua gainditu gabe. Hori Funtzio Publikoko sailburuordearen errelebo-kontratuekin lotutako erretiro partzialari buruzko 2/2023 eta 3/2024 instrukzioen bidez arautzen da.
Aurrekontuko zuzkidura
11.502.727 (euro)Prestazio ekonomikoa
Prestazioa Aginduan jasotako errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren bidez irakasleen plantilla gaztetzeko laguntzen eta irakasleak birkokatuz enplegua mantentzeko laguntzen artean banatuko da.
Ordainketa-modua:
Errelebo-kontratuarekin lotutako erretiro partzialaren Gizarte Segurantzaren gainkostuak, sei hilean behin ordainduko dira, ekainean eta abenduan, dirulaguntza emateko ebazpena eman eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Eskakizunak:
- Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan ezarritako itun-araubidearen berezko betekizunak betetzea
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Betekizunak
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
- Zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ezta haiek eskuratzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzeko martxoaren 3ko 1/2022 Legearekin bat.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan bildutako dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
-
– Erretiro partziala hartu duen pertsonaren errelebo-kontratuaren eta kontratazio partzialaren kopia, baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako jakinarazpenak ere. Kontratu horiek, horien aldaketak eta kontratu berriak “ikastetxean alta emateko” edo “kontratua/lanaldia aldatu” eskaeren bidez bidali behar dira, “Ikastetxe Pribatuen Kudeaketa” aplikazioan.
– Erreleboko langilearen eta errelebatutako langilearen NANaren kopia.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau bete duzun.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea
- Zerga-betebeharrak egunean izatea.
- Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzeko aukera galtzeko zehapen administratibo edo penalik, ezta haiek eskuratzeko legezko debekurik ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoarekin eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea bigarren aldiz aldatzeko martxoaren 3ko 1/2022 Legearekin bat.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. Artikuluan bildutako dirulaguntzen onuradun izateko aurreikusitako gainerako egoeretan.
- Hezkuntza-itunei buruzko araudia onartzen duen irailaren 8ko 293/1987 Dekretuan ezarritako itun-araubidearen berezko betekizunak betetzea
-
Legez eratuta eta baimenduta egotea
Ikastetxeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Baimena izan, dagokien forma juridikoaren arabera.
Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak sortzen ditu ikastetxeak, kontseilu horri dagozkion eskumenen esparruan.
Administrazio-baimenaren printzipioaren mende egongo dira araubide orokorreko nahiz araubide bereziko ikastetxe pribatuen irekiera eta jardunbidea.
Ordezkariaren ordezkaritza-eskumena eta nortasuna nola egiaztatzen diren jakiteko, ikus: “Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko”.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, eskabidea hura izapidetzeko eskumena duen organoaren erregistroan sartzen den egunetik aurrera .
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
-
Kontratu horiek, horien aldaketak eta kontratu berriak “ikastetxean alta emateko” edo “kontratua/lanaldia aldatu” eskaeren bidez bidali behar dira, “Ikastetxe Pribatuen Kudeaketa” aplikazioan.
-
Nominak eta Gizarte Segurantzaren kotizazio-dokumentu indibidualizatuak elkarrekin bidali behar dira epe berean, hilero, dokumentu mota adierazita, langile bakoitzeko fitxategi indibidualizatuetan, egitura honekin:
abizena1_izena_nom_hilabetea_urtea.pdf
abizena1_izena_rnt_hilabetea_urtea.pdf
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua