Ekonomia, Lan eta Enplegu Saila

Gizarte-ekonomiako enpresa-lankidetzarako laguntzak 2024

[IN_2024]

Deskribapena


Xedea

 Diruz lagun daitezkeen jarduerak:

a) Elkar-lankidetzako proiektu bat egitea eta ezartzea.

– Lankidetza-akordioak egiteko aukeraren eta bideragarritasunaren inguruan egindakoak hartukodira lankidetza-proiektutzat eta, besteak beste, gai hauei buruzkoak izango dira: ondasun etazerbitzuen salerosketari buruzko lankidetza-tresnak ezartzea, berrikuntzarako estrategiak elkarrekindiseinatzea, kostua murriztea eta kalitatea hobetzea, teknologia elkarrekin erostea, baterakofinantzaketa-tresnak erabiltzea, ingurumenaren arloan jasangarritasun-neurriak ezartzeko koordinatutajardutea, eta, oro har, zerbitzuak batera kontratatzea.

b) Bazkideen arteko estrategia bateratuak diseinatzea, jarduerak berritzeko edo dibertsifikatzeko;estrategia horiek sinergietatik, eskala-ekonomietatik eta lotutako eremuetako aukeretatikeratorritakoak izango dira.

c) Akordioak prestatzea eta formalizatzea, eta enpresak nahiz enpresak elkar-lankidetzan aritzekoegiturak sortzea.

d) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egitea prestatzea eta formalizatzea.

e) Gizarte-ekonomiako enpresen bat-egiteen kasuan, sozietate xurgatutik etorritako bazkideeksozietate bereganatzailearen kapital sozialari egindako ekarpenen harpidetza.

f) EAEko gizarte-ekonomia ordezkatzen duten entitate gorenek beren bazkideentzat egitendituzten lankidetza-jarduerak, 2.1.a) oinarrian zehaztutako helburuetako bat betetzea ahalbidetzenedo errazten dutenak, bai eta bazkideen artean elkarlanean diseinatutako mekanismoak etatresnak ezartzea ere.

g) Lankidetza-jarduerak, familia guztiek partekatzen dituzten erronkak identifikatzeko etagizarte-ekonomiako familiek gizartean duten eragin positiboa ezagutzera emango duten mezuenzabalkundea programatzeko.

h) Neurriak aplikatzea, gizarte-ekonomiako enpresek edo entitateek kontratazio publikoareneremu guztietan parte har dezaten errazteko.

Agindu honen indarrez diruz lagunduko diren jarduerak abian den urtean hasiko dira, eta 2025eko ekainaren 30a baino lehen amaitu.

Aurrekontuko zuzkidura

267.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak gauzatzeari zuzenean lotutako kostu garbien % 50eraino emango du Lan eta Justizia Sailak, muga hauekin:

a) 2.a) artikuluko jarduerak: hamabi mila (12.000) euroraino.

b) 2.b) artikuluko jarduerak: hogeita hamar mila (30.000) euroraino.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak zatika ordainduko dira, modu honetan:

a) Lehenengo zatia, hau da, guztirako dirulaguntzaren % 60, dirulaguntza ematea erabakitzen denean.

b) Bigarren ordainketa, gainerako kopurua, diruz lagundutako jarduera amaitzen denean.

* Dirulaguntzaren bigarren zatia ordaintzeko, entitate onuradunak dirulaguntzaren justifikazio-kontu sinplifikatua aurkeztu behar du, honako informazio hau barnean daukala:

a) Egindako jardueren eta lortutako emaitzen justifikazio-memoria.

b) Jarduerako gastuen eta inbertsioen zerrenda sailkatua. Dirulaguntza aurrekontu zenbatetsi baten arabera eman baldin bada, harekiko zer alde izan diren azalduko da.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

d) Hala badagokio, itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik badago edo gerakin horietatik eratorritako interesik badago.

* Dirulaguntza ematen duen organoak laginketa bidezko egiaztapenak egingo ditu erakunde onuradun bakoitzari egotzitako eta behar bezala justifikatutako kopuru nagusien artean, egoki iritzitako egiaztagiri oro egiaztatuko du, dirulaguntza egoki erabili dela zentzuz ondorioztatzeko adinako ebidentzia izan arte. Horretarako, hautatutako gastuen egiaztagiriak eskatu ahal izango dizkie onuradunei.

* Aurreko paragrafoan adierazitako agiriak aurkezteko epea 3 hilekoa izango da gehienez, diruz lagundutako ekintzak amaitzen direnetik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Kooperatiba-sozietatea

Lan-sozietatea

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztatzeko | Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Onura publiko elkarte izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomia, Lana eta Enplegua / Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetza > Gizarte Ekonomiaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011711

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Agindu honetan jasotako onurak eskuratu nahi dituzten erakundeek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) eskaera-inprimaki elektronikoa beteta, hauek adierazita:

– Jarduera-mota: azterlana, akordioak formalizatzea, enpresa-lankidetzako egiturak sortzea, eta bategitea.

– Parte hartzen duten enpresak, eta horietako bakoitzeko bazkide kopurua.

– Kalkulatutako aurrekontua.

– Entitate bakoitzak kostuetan dituen partaidetza-portzentajeak.

b) Proiektuaren edo lankidetza-jardueraren azalpen-memoria, hauek adierazita:

– Faseak, iraupena, metodologia eta, bat-egiteen kasuan, bat egindako entitateen xedea betetzeko lankidetza-era horrek duen egokitasun handiagoaren azalpena.

c) Aholkularitza-erakunde batek parte hartzen badu:

– Erakundearen datuak.

– Azterlana gauzatzerakoan lankidetzan jarduteko akordioa.

– Agindu honetako 7. artikuluan ezarritako betebeharrak betetzen direla zinpeko deklarazioa.

d) Gizarte-ekonomiako erakundeen bat-egitearen ostean enpresaren batean langile bazkide gisa sartu diren pertsona fisikoek kapital sozialera egindako ekarpenaren kasuan:

- Bazkide-izaera egiaztatu behar da, administrazio-organoaren erabakiari buruzko ziurtagiriaren bidez.

- Sozietateak emandako ziurtagiria, non adieraziko baita zenbateko kapitala harpidetu duen eskatzaileak enpresan bazkide gisa sartzeko.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk