Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2024ko deialdiko onuradunen destino-zentro izango diren erakunde laguntzaileen hautaketarako prozesua (IKERTALENT programa)

[IKERTALENT programarako erakunde laguntzaileak]

Deskribapena


Xedea

Lehia-prozedurarako deialdia egitea zuzenbide pribatuaren mendeko erakunde laguntzaileak hautatzeko, onuradunen destino-zentro izan daitezen nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzen 2024ko deialdian, hala araututa baitago martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan.

Prozedura honen bidez, zuzenbide pribatuaren mendeko erakundeak hautatuko dira, destino-zentro izan daitezen ikertzaileei zuzendutako 9 prestakuntza-laguntzarako eta teknologoei zuzendutako 10 prestakuntza-laguntzarako.

Lankidetzaren baldintzak:

1. Aukeratutako erakundeek laguntza emango dute EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko ikerketa-sistemarako giza baliabideen prestakuntza espezializatuan, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan jasotako laguntzen destino-zentro gisa. Hain zuzen ere, Dekretu horren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen dira (IKERTALENT programa).

2. Prestakuntzan dauden ikertzaileei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, doktorego-tesiak egiteko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloetan.

3. Prestakuntzan dauden teknologoei zuzendutako laguntzen kasuan, erakunde eskatzaileek, erakunde laguntzaile gisa jarduteko (Dekretuan atxikipen-zentro deitzen dira), ikerketa-proiektu bat edo batzuk eskainiko dituzte, prestakuntza tekniko espezializatua ematen laguntzeko EAEko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arloarekin lotutako jarduera zientifiko-teknologikoetan; hain zuzen ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzak estrategikotzat jotzen dituen arloei dagokienez.

4. Ez dago ordain ekonomikorik hautatutako erakundeentzat.

5. Administrazio honen eta doktoratu aurreko ikertzaileen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, lau urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da doktoratu aurreko kontratuaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, kontratua desgaitasuna duen pertsona batekin hitzartzen denean edo martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 8.6 eta 22. artikuluetan aurreikusitako kasuetan.

Administrazio honen eta teknologoen prestakuntzarako laguntzen onuradunen destino-zentro gisa jarduten duen erakundearen arteko lankidetza gauzatzeko, bi urteko iraupeneko hitzarmena egingo da (hori da teknologoak prestatzeko laguntzaren iraupen-epea). Hitzarmen hori luzatu ahal izango da, martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 22. artikuluan aurreikusitako kasuan.

Erakunde bat bi laguntza-lerroetan (ikertzaileei zuzendutako prestakuntza-laguntzak eta teknologoei zuzendutako prestakuntza-laguntzak) aukeratzen bada destino-zentro gisa lankidetzan aritzeko, bi laguntza-lerroak bilduko dituen lankidetza-hitzarmen bakarra sinatuko da.

Eskabideak baloratzeko irizpideak:

1. Erakunde eskatzaileari buruzko irizpideak (gehienez, 40 puntu):

a) Kaudimen ekonomikoa (gehienez, 10 puntu): erakundeak bere betebehar ekonomikoei aurre egiteko duen gaitasuna. 10 puntu emango zaizkio berme-ratio deiturikoaren kalkuluan 1,5eko emaitza edo hortik gorakoa lortzen duenari.
Berme-ratioa = aktiboa/pasibo galdagarria

b) Konpetentzia teknikoa (gehienez, 20 puntu): erakundeak duen gaitasuna, bere helburu estrategikoak betetzeko behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta trebetasun espezializatuak mobilizatzeko. Atal honetan, arlo hauek baloratuko dira: ikerketara bideratutako azpiegitura teknologikoak; ikerketara bideratutako giza baliabideen dimentsionamendua eta gaikuntza; eta erakundearen antolamendu- eta kudeaketa-egitura.

c) Kudeaketaren arloko kalitate-ziurtagiriak, berdintasunaren aldeko aitorpenak, eta euskararen hizkuntza-kudeaketaren kalitate-ziurtagiriak (gehienez, 10 puntu): ISO, Euskaliten Kudeaketa Aurreratua, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakundearen (Emakunde) aitorpena, Bikain - Euskararen Kalitate Ziurtagiria, edo izen handiko beste batzuk.

2. Proiektuari buruzko irizpideak (gehienez, 60 puntu):

a) Proiektuaren irismen teknologikoa (gehienez, 15 puntu): proiektuaren egokitasuna, beharra eta ekarpen zientifiko-teknikoa, egungo artearen egoerari dagokionez.

b) Proposamenaren egokitasuna (gehienez, 15 puntu): proposamena zenbateraino egokitzen zaien Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat hartzen dituen arloei, hirugarren oinarriaren 3. apartatuan deskribatutakoaren arabera.

c) Espero diren emaitzen eragina (gehienez, 10 puntu): produktu, zerbitzu, prozesu edo patente berriak sortzeko itxaropena.

d) Aurkeztutako memoriaren kalitatea (gehienez, 5 puntu): Atal honetan honako hauek baloratuko dira:

– Metodologia: proiektuaren deskribapen eta egituraketa egokia; argitasuna proiektuaren lehentasunetan eta helburu orokor eta espezifikoen definizioan; planteatutako kudeaketa-eskemaren egokitasuna; plangintza egokia (zereginen egitura, mugarriak eta entregatzekoak).

– Aurrekontua: helburuekiko egokitzapena eta justifikazioa, argitasuna aurrekontuaren egituran eta banakapenean.

e) Ikerketa-taldea osatzen duten pertsonak (gehienez, 15 puntu):

– Taldearen tamaina, kideen aurreikusitako dedikazioari dagokionez.

– Kideen gaitasun zientifiko-teknikoaren araberako kualifikazioa.

– Emakumeen eta gizonen presentzia orekatua.

– Emakumea, ikerketa-taldearen arduradun gisa.

Nori dago zuzenduta


Zuzenbide pribatuko erakunde hauek parte hartu ahal izango dute erakunde laguntzaile gisa:

A) Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak prestatzeko laguntzen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta unibertsitateek (aipatutako sarea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautzeari eta eguneratzeari buruzko ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren bidez arautzen da).

B) Teknologoak prestatzeko laguntzen kasuan, honako hauek:

1. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko teknologia- edo ikerketa-zentroek eta unibertsitateek.

2. Nekazaritza, elikadura edo arrantzaren sektorean diharduten eta Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden enpresek edo elkarteek, betiere, arestian adierazitako arloetan prozesu berritzaile bati ekin nahi badiote, lehendik hasita zegoen ildo berritzaile bat indartu nahi badute edo jarduera berritzaile berrien sorkuntza bultzatu nahi badute.

3. Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektorean aplikatu beharreko teknologiak diseinatzeko eta garatzeko helburua duten enpresek.

Ezingo dute erakunde laguntzaile izaera izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden erakundeek: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluan.

Erakunde eskatzaileen ikerketa-proiektuen proposamenek lotura izan beharko dute Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen arlo hauetakoren batekin:

– Nekazaritza eta akuikultura ekologikoa.

– Proteina-iturri berria.

– Bioekonomia.

– Digitalizazioa eta teknologia berriak.

– Basoen kudeaketa.

– Arrantza-kudeaketa eta itsas ekosistemak.

– Nutrizioa, elikadura osasungarria, jasangarria.

– Animalien osasuna.

– Ingurumen-jasangarritasuna.

– Ekoizpen-sistema jasangarriak eta osasungarriak.

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Idoia Sasigain

Telefonoa: 945 01 96 90

E-maila: i-sasigain@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1029111

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk