IKERTALENT programa 2024 - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan doktoratu aurreko langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak
[IKERTALENT programa]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan eta enpresa-antolaketan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz.
Bi laguntza-programa ezarri dira:
a) Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa
b) Teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa
Prestakuntza-jarduera garatuko den I+G+b proiektua sail eskudunak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen proiektuetako bati buruzkoa izango da, eta urteko deialdiaren aginduaren eranskin batean jasoko dira.
Laguntza eskatzen duen pertsonak bi programetan parte hartu ahal izango du, baldin eta programa bakoitzean eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen baditu. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 proiektutarako aukera izango du. Proiektuak hautatzeko hurrenkera loteslea izango da.
PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILEENTZAKO LAGUNTZAK
Programa honen helburua da doktorego-tesiak egitea sustatzea euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat jotzen diren ikerketa-arloetan.
Prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea programa honen onuradunei aplikatuko zaizkie.
Proiektuen zerrenda:
AZTI
P1. Nola eragiten dute itsasoko konbergentzia-eremuek arrain pelagikoen banaketan? (Pasaia, Gipuzkoa)
P2. Tresna bioteknologiko berriak patogeno zoonotikoei aurre egiteko elikagai-segurtasunaren estrategia gisa (Derio, Bizkaia)
P3. Era anitzeko nabigazio-estrategiak, itsas gaineko ibilgailu autonomoekin behaketa eta arrantza egiteko (Sukarrieta, Bizkaia)
BC3
P4. Nekazaritzako elikagaien trantsizioak EAEn, eta lehorreko ekosistemetan dituzten ondorioak (Leioa, Bizkaia)
P5. Climate-smart forestryk ingurumenean eta ekonomian duen eraginaren kuantifikazioa (Leioa, Bizkaia)
BCC
P6. Jasangarritasuna platerean. Elikagai jasangarriak garatzeko metodologia eta tresnak (Donostia, Gipuzkoa)
NEIKER
P8. Behi-paratuberkulosiarekiko eta -tuberkulosiarekiko erresilienteak diren animaliak identifikatu, karakterizatu eta haien hautespen genetikoa egiteko tresna berriak garatzea (Derio, Bizkaia)
P9. Patataren laborantza eraginkortasunez maneiatzeko estrategia berriak, klima-aldaketaren ondorioz sortzen ari diren izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko (Arkauti, Araba)
EHU
P10. Pasaporte berdearen eredua: glutenik gabeko ogia, elikagaien industriako azpiproduktuetatik abiatuta (Farmazia Fakultatea, Gasteiz, Araba)
P11. TRISOS: gari barietate berriak, nekazaritza jasangarriago baterako (Zientzia eta Teknologia Fakultatea, Leioa, Bizkaia)
P12. Erein daitekeen EAEko kostaldeko itsas mikrobiotaren karakterizazio fenotipikoa eta genomikoa: potentzial bioteknologikoaren screeninga (Kimika Fakultatea, Donostia, Gipuzkoa)
TEKNOLOGOENTZAKO PRESTAKUNTZA-LAGUNTZAK
Programa honen helburua da euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknikariak prestatzea, etorkizunean sektoreko jardueran sar daitezen, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueran.
Proiektuen zerrenda:
AZTI
T1. Karbono- eta oxigeno-isotopo egonkorren (d13C eta d18O) analisi kronologikoa hegalabur gorrietan, migrazioen adierazle gisa (Pasaia, Gipuzkoa)
T2. Adimen artifiziala elikagaien garapenari aplikatua (Derio, Bizkaia)
T3. Itsasoko zaborren eta mikroplastikoen ebaluazioa estuarioetan eta EAEko kostaldean (Pasaia, Gipuzkoa)
BCC
T4. Gastronomia-ikerkuntza: elikagaien kalitate-parametroak ebaluatzea analisi fisiko-kimikoak eta mikrobiologikoak eginez, eta elikagaien eta prozesuen garapen berritzaileak (Donostia, Gipuzkoa)
LEARTIKER
T5. GAZTAIZEQ - Esnekien hobekuntza metagenomikoa: hartzidura-prozesuetan mikroorganismoak identifikatu eta karakterizatzeko ikuspegi integrala (Markina-Xemein, Bizkaia)
T6. ACES-PROF proiektua: produktu berrien ezaugarri osasungarrien eta teknologien analisia eta kontrola hauen iturriekin loturiko ikerketa-arloan: proteina alternatiboak eta hartzitutako elikagaiak (Markina-Xemein, Bizkaia)
NEIKER
T7. Osasun globala: Coxiella burnetiiren genoma osoak karakterizatzea eta Europan zoonosi horren zaintza hobetzea (Derio, Bizkaia)
T8. EAEko lurren kartografia biltzea eta garatzea ingurumen-babeserako eta -zabalkunderako (Derio, Bizkaia)
T9. Hautatutako baso-landareak in vitro ekoiztea, aldaketa globaleko egoera batean baso-erresilientzia izango dutela ziurtatuz (Arkauti, Araba)
T10. Nekazaritzako elikagaien efluenteak erabiltzea mikroalgak ekoizteko, eta nekazaritza zirkularrean aplikatzea (Arkauti, Araba)
Hautaketa-prozesua
Hautaketa-prozesua IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 17. artikulutik 20. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera egingo da.
Aurrekontuko zuzkidura
2.090.903,84 €
Laguntza horiek finantzatzeko aurrekontu osoa, gehienez ere, 2.090.903,84 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da. Zenbateko horretatik, 322.140 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 1.768.763,84 euroak, 2025tik 2028ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.
Gehieneko aurrekontu orokor horretan, Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua dago sartuta, eta 376.860 euro dira; horietatik 49.140 euro 2024rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 327.720 euro, 2025etik 2028ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.
Laguntzen zenbatekoa:
Laguntzen zuzkidura ekonomikoa prestakuntzan dauden langileen kostua ordaintzeko izango da, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako aldian. Prestakuntzan dauden langileen kostutzat hartuko da urteko ordainsari ekonomiko gordina eta enpresako Gizarte Segurantzako kuotari dagokion zenbatekoa.
Gainera, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- URTEKO ORDAINSARI EKONOMIKO GORDINA
- Prestatzen ari diren ikertzaileak (doktoratu aurreko bekak):
Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 22.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, 23.000 eurokoa bigarren urtean, 25.000 eurokoa hirugarren urtean eta 31.500 eurokoa laugarren urtean.
- Langile teknologoak:
Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 17.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, eta 17.000 eurokoa bigarren urtean.
- LAGUNTZA OSAGARRIA
- Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak: 8.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 2.000 euro.
- Langile teknologoak: 2.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 1.000 euro.
Nolanahi ere, ekitaldi batean erabili ez den laguntza osagarriaren zenbatekoa hurrengo ekitaldietan baliatu ahal izango da, baldin eta dagokion aurrekontu-programan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Nori dago zuzenduta
IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten tituludunak, baldin eta interesa badute doktorego-tesia egiteko euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorearekin lotutako ikerketa-arloetan (prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa) edo arlo horietako jarduera zientifiko-teknologikoetan prestakuntza tekniko espezializatua egiteko (langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa).
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez deialdia argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
- Europako Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.
- Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetan eskumena duen sailak emandako antzeko beste laguntzaren bat ez jaso izana.
- Atxikipen-zentroa Espainiatik kanpo badago, eskatzaileek nahiko ondo jakin beharko dute laguntza gauzatzeko zentroa dagoen herrialdeko hizkuntza, edo hura gauzatzeko behar den hizkuntza teknikoa. Beharrezkoa izatekotan, hizkuntzaren ezagutza egiaztatuko beharko dute, bai hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C1 mailaren ezagutza egiaztatzen duten tituluen bidez, bai kalitatearen eta elikagaien industrien sektoreko zuzendaritza eskudunak (aurrerantzean, zuzendaritza eskuduna) egin beharreko proben bidez.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
- Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
-
IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:
Doktoregorako sarbidea arautzen duen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako baldintzetatik edozein:
1. Oro har, doktorego-programa ofizial batean sartzeko, beharrezkoa izango da Espainiako gradu-titulu ofiziala, edo baliokidea, eta unibertsitate-masterra edo baliokidea izatea, betiere gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu badira bi ikasketa horietan.
2. Era berean, honako kasu hauetakoren batean daudenak ere sartu ahal izango dira:
a) Espainiako unibertsitate-titulu ofizialak edo horien baliokideak diren Espainiako tituluak izatea, betiere irakaskuntza horietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu badira, eta Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko 3. maila egiaztatzea.
b) Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparruko (GHEE) atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, Kualifikazioen Europako Esparruko 7. maila egiaztatzen duena, betiere titulu horrek titulua eman den herrialdean doktorego-ikasketak egiteko ahalmena ematen badu. Onarpen horrek ez du esan nahi, inola ere, interesdunak duen aurretiazko titulua homologatuko denik, ezta titulu hori aitortuko denik ere, doktoregoko irakaskuntzetara sartzeko ondorioetarako ez bada.
c) GHEEkoak ez diren atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, eta unibertsitateak aldez aurretik egiaztatzea titulu horrek Espainiako unibertsitate-masterreko titulu ofizialaren baliokidea den prestakuntza-maila egiaztatzen duela eta titulua ematen den herrialdean doktorego-ikasketetara sartzeko ahalmena ematen duela. Onarpen horrek ez du esan nahi, inola ere, interesdunak duen aurretiazko titulua homologatuko denik, ezta titulu hori aitortuko denik ere, doktoregoko irakaskuntzetara sartzeko ondorioetarako ez bada.
d) Beste doktore-titulu bat izatea.
e) Era berean, unibertsitate-tituludunak ere sartu ahal izango dira, baldin eta, osasun-prestakuntza espezializatuko plazetarako sarbide-proban prestakuntza-plaza lortu ondoren, Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko programa baten gutxienez bi urteko prestakuntza ebaluazio positiboarekin gainditu badute.
-
LANGILE TEKNOLOGOEN LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:
1) Goi-teknikariaren titulua izatea, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gainditu delako, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluari jarraikiz.
2) Unibertsitateko ikasketen antolaketa eta kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuaren 18. artikuluan ezarritako unibertsitate-masterreko ikasketa ofizialetan sartzeko eta onartzeko baldintzak betetzea.
1. Espainiako graduatu-titulu ofiziala edo baliokidea izatea baldintza da unibertsitate-master batean sartzeko, edo, hala badagokio, unibertsitate-masterreko beste titulu bat izateko, edo GHEEko herrialde bateko unibertsitateek eta goi-mailako hezkuntza-erakundeek emandako graduko edo masterreko Espainiako tituluaren maila bereko beste titulu bat izateko, betiere herrialde horretan master-ikasketak egiteko aukera ematen badu.
2. Era berean, Espainiako unibertsitate-sistemako unibertsitate-master batean sartu ahal izango dira GHEEko kide ez diren hezkuntza-sistemetako tituluak dituzten pertsonak, gradu-tituluaren baliokideak direnak, titulua homologatu beharrik gabe, baina bai, ordea, titulu hori eman den herrialdean unibertsitateko graduondoko ikasketak egiteko aukera ematen duten prestakuntza-maila egiaztatu behar dutenak. Bide horretatik sartzeak ez du esan nahi, inola ere, interesdunak zeukan aurretiazko titulua homologatuko denik, ezta titulu hori aitortuko denik ere, master-ikasketak egiteko ez bada.
3. Unibertsitateek onarpen-prozedurei buruzko informazio gardena eta eskuragarria bermatuko dute, eta ikasleentzako orientazio-sistemak eduki beharko dituzte. Era berean, ziurtatuko dute informazio horrek eta onarpen-prozedurek kontuan hartuko dituztela desgaitasuna edo premia espezifikoak dituzten ikasleak, eta laguntza- eta aholkularitza-zerbitzu egokiak izango dituzte.
4. Unibertsitateek, salbuespen gisa, beren gobernu-organoek onartutako berariazko araudietatik abiatuta, matrikula baldintzatuko prozedurak ezarri ahal izango dituzte unibertsitate-master batean sartzeko. GFA gainditzeko geratzen zaion graduko ikasle batek gehienez 9 ECTS kreditu lortu ahal izango ditu unibertsitate-master batean sartzeko eta matrikulatzeko. Dena den, ezin izango du master-titulua lortu, aldez aurretik gradu-titulua lortu ez badu. Unibertsitateek matrikula egiteko lehentasuna bermatuko diete graduatuko unibertsitate-titulu ofiziala duten ikasleei. Prozedura horretan, kontuan hartu ahal izango dira gradu-tituluan aitortzeko edo transferitzeko dauden kredituak, edo titulua lortzeko atzerriko hizkuntza baten ezagutza-maila jakin bat gainditu beharra.
5. Unibertsitateek edo zentroek arautuko dute unibertsitate-masterreko irakaskuntzetako onarpena, eta, horretarako, berariazko betekizunak ezarriko dituzte, eta, behar izanez gero, prestakuntza-osagarriak ere bai. Osagarri horiek ezin izango dute gainditu tituluaren kreditu-kargaren ehuneko 20. Prestakuntza-osagarrien kredituak unibertsitate-masterreko tituluko ikasketa-planeko gainerako kredituen izaera bera izango dute.
6. Unibertsitateek unibertsitate-masterreko unibertsitate-titulu ofizialetan eskainitako plazen ehuneko 5 gordeko dute, gutxienez, ehuneko 33ko edo hortik gorako desgaitasun-maila aitortua duten ikasleentzat, bai eta aurreko ikasketetan hezkuntza-inklusio osorako baliabideak eta laguntzak behar izan dituzten ikasleentzat ere, baldin eta desgaitasun-egoera pertsonalekin lotutako hezkuntza-laguntzaren premia iraunkorrak badituzte.
3) Amaituta izatea aurreko eskakizunetako edozein betetzen duen titulua lortzeko ikasketak, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko bost ikasturte osoak hartzen dituen aldian. Honako salbuespen hauekin:
– Ikasketak amaitzeko epea 7 ikasturte osora luzatuko da luzapen-aldi horretan gutxienez hiru hilabetez 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
– Ikasketak amaitzeko epea 8 ikasturte osora luzatuko da Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BAME) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala badute (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskabidearekin batera, urteko deialdiaren aginduan ezarritako beste agiri batzuk ere aurkeztu beharko dira, hala badagokio:

Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Prestakuntza-jardueraren tramiteak
Laguntzen onuradunen eskura dauden inprimakiak.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.