Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Hirigune, Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa - Hirigune 2024

[HIRIGUNE 2024]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da merkataritza-elkarteen jarduera bultzatzeko 2024ko laguntzak arautzea,  hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko, modu horretan merkataritza-sektorea biziberri dadin.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak lerro hauetan kokatuko dira, lehentasunez: 

  • Hurbileko Merkataritza dinamizatzera bideratuko azterlanak.
  • Hurbileko merkataritzari laguntzea.
  • Digitalizazioa eta teknologien erabilera.
  • Konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.

 

Aurrekontu-dotazioa

1.Emandako laguntzen zenbatekoa ahalik eta handiena izango da, 2. artikulua aplikatzearen emaitzatik, betiere artikulu honen hurrengo puntuan zehaztutako udalerriko muga kontuan hartuta.

  2.artikulua: agindu honek onuradun izateko eskatzen dituen betekizunak betetzen dituzten erakundeei laguntzak ematea du helburu, baldin eta eskabideak behar bezala eta sasoiz egin badituzte.

  Horretarako, programa finantzatzeko erabili beharreko aurrekontu-zenbatekoak ez badira nahikoak egindako eskabideei gehieneko zenbatekoetan aurre egiteko, laguntza eskabideen artean hainbanatuko da.


2.Udalerriko elkarteen multzorako dirulaguntzaren gehieneko muga eragiketa honen emaitza izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea


  . 45 denda baino gutxiago dituzten udalerriak: 12.000,00 euro

  . 46-150 denda dituzten udalerriak: 27.000,00 euro

  . 151-300 denda dituzten udalerriak: 35.000,00 euro

  . 301-750 denda dituzten udalerriak: 55.000,00 euro

  . 751-1.500 denda dituzten udalerriak: 70.000,00 euro

  . 1.501-3.000 denda dituzten udalerriak: 95.000,00 euro

  . 3.000 dendatik gora dituzten udalerriak: 125.000,00 euro

 

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko dira laguntzak:

Emandako dirulaguntzaren %80 emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da, 18.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.

Gainerako zenbatekoa agindu honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.

Ordainketa horiek egiteko, onuradunak egunean izan beharko ditu zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

 

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek

Betekizunak

  • Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak 

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

Arabako Lurralde Bulegoa

Tfno. 945 01 70 54

 

              Bizkaiko Lurralde Bulegoa

Tfno. 944 03 14 26

              Gipuzkoako LurraldeBulegoa

Tfno. 943 02 25 65

Merkataritza Zuzendaritza (Lakua)

Tfno. 945 01 66 14

 

 

 

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1015611

Eskabidea


Eskabideak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 8an hasiko da, eta 2024ko ekainaren 7an amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk