Helduen euskalduntzearen alorreko metodologiagintzan ikertzaileak gaitzeko beka

Deskribapena


Xedea

Helduen euskalduntzearen didaktika aplikatuaren metodologiagintzaren alorrean ikertzaileak gaitzeko beka bat ematea; zehazki, helduen euskalduntzean desgaitasunen bat duten ikasleen egoeraren analisitik abiatuta, bigarren hizkuntzen ikas-irakas prozesuen eta desgaitasunen eremuekin zerikusia duten gaiei buruzko prestakuntza eskuratzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

45.500

Prestazio ekonomikoa

HABEren aurrekontuetan ezarritako aurrekontu-kredituetatik deialdi honetarako gorde diren diru-baliabideak berrogeita bost mila eta bostehun euro (45.500 €) dira guztira, honela banatuta:

  1. Hemezortzi mila eta hirurehun euro (18.300 €) 2025ean ordaintzeko kredituan.
  2. Hogeita bi mila eta seiehun euro (22.600 €) 2026ko konpromisozko kredituan.
  3. Lau mila eta seiehun euro (4.600 €) 2027ko konpromisozko kredituan.

Ordainketa-modua:

  • Beka hilero mila zazpiehun eta hemezortzi euroko zenbateko gordina (1.718,00 €) emanez gauzatuko da, eta zerga-atxikipenak aplikatuko zaizkio, deialdiaren XI.f) puntuan aipatutako txostena aurkeztu ondoren.
  • Zuzkidura horrez gain, HABEren kontura izango dira ere honako gastu hauek:
    • Hileroko zenbateko gordinari aplikatu beharreko Gizarte Segurantzaren kotizazio-gastuak.
    • Prestakuntzarekin lotutako ikastaro eta kongresuetako izen-emateen kostuak, bai eta bidaia-gastuak ere, tutorearekin egiten dituen bileretara edo bisitetara joaten denean, gehienez ere 2.000 euroko mugarekin, betiere, gastu horiek egin aurretik, HABEren zuzendaritzak ontzat ematen baditu, eta ondoren bekadunak frogagiriz zuritzen baditu. Bidaia-gastuetarako garraio publikoari emango zaio lehentasuna, eta ezinezkoa bada, autoa erabiltzeagatik zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko 121/2006 Dekretuak ezarritakoa ordainduko da (0,29 euro/km).

Nori dago zuzenduta


Ikerlariak

Eskakizunak:

  • Gehienez, 35 urte izatea bekaren deialdia egin den urteko urtarrilaren 1ean.
  • Unibertsitateko goi mailako titulazioa edukitzea

  • Gutxienez, Euskararen C1 ALTE ezagutza-maila ziurtatzen duen egiaztagiriren baten jabe izatea (C1 maila HABE; EGA: 3. H.E.-IVAP; C1 maila H.E.O.), edo:

  • Eduki berdina edo euskararen irakaskuntzaren arloko prestakuntzarekin lotura duen bekarik jaso gabea izatea.
  • Dirulaguntzei buruzko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeretako batean ez egotea:

  • Beka hau jasotzen bada ezin izango da beste erakunderen baten laguntzarik jaso; soilik jaso ahal izango dira, salbuespen moduan, kontu pertsonalei lotutakoak.
  • Beka bakoitzaren iraupena hogeita lau (24) hilabetekoa izango da, onuradunek onartzen duten egunetik zenbatzen hasita
  • Beka eman eta gozatzeak, prestakuntzarako helburuaz egiten denez, ez du inolako kontratu edo estatutupeko harremanik sortzen HABErekin, ez eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin ere. Administrazioaren bulegoetan arituko diren beka-onuradunen egutegiek, lanaldiek eta ordutegiek ez dute zertan bat etorri Administrazioko langileek dutenekin, lan-kontratudunekin edo funtzionarioekin. Bekadunek egutegi propioa izango dute.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Ebazten duen erakundea

  • HABE - Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea > Zuzendaritza Nagusia

Kontaktu-informazioa


  • Telefonoa: 943 022600
  • Emaila: prestakuntz@habe.eus
  • HABEren bulegoak:
    • Gasteiz: Samaniego kalea 2, 7. solairua, 01008
    • Bilbao: Kale Nagusia 85, 1. solairua, 48011
    • Donostia: Vitoria-Gasteiz kalea 3, 6. solairua, 20018

Aurretiko hitzordua eskatu behar da eskabideak HABEren bulegoetan entregatzeko: eskatu hitzordua.

Kodea

1095503

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimaki honetara.
  1. Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
  2. Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
  3. Aurkeztu eskabidea eta beharrezko dokumentazioa prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denetik lau hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk