Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Hazitek 2024. Enpresa I+G bultzatzeko programa

[Hazitek 2024]

Deskribapena


Xedea

Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plan berriaren barruko espezializazio esparruetan ere.

Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.

Aurrekontuko zuzkidura

92.500.000,00 €

Prestazio ekonomikoa

Prestazio ekonomikoa

  1. Lehiakortasun proiektuak
    • 42.500.000,00 €
  2. Proiektu estrategikoak
    • 50.000.000,00 €

Diruz laguntzeko moduko proiektuak

  1. Izaera lehiakorreko eta garapen proiektuak.

    I+G proiektu lehiakortzat hartuko dira produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzeko edo lehendik daudenak nabarmen hobetzeko ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak.

    Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G jar-duera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu, prozesu edo zerbitzu originalak eta lehendik daudenak baino hobeak garatzera argiro bideratua. Jarduera horien helburua merkatua¬ren eta gizartearen eskariari hobeto erantzutea izan behar du.

    Ez dira «produktu/prozesu/zerbitzu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak/prozesuak/zerbitzuak hobetzera bideratutako proiektuak edo garatutako produktuak/ prozesuak/zerbitzuak produktu/prozesu/zerbitzu berritzat hartzeko behar besteko berrikuntzarik ez dakartenak. Ez dute dirulaguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existi¬tzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.

  2. Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.

    Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Pla¬neko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerketa eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar dute, Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eragin behar dute eta ETEen esku-hartzeari eta Horizon Europe Pro¬gramari mesede egin. 

    Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Planeko espe¬zializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak eta oinarri zien¬tifiko eta teknologikoko enpresa berriak sortu ere. Horrek guztiak lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko du, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere. 

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

  • Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
  •  
  • Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
  •  

Betekizunak

  • Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 SPRI  

Tfno: 94 403 70 30

e-mail: mhernandez@spri.eus

 

GOBIERNO VASCO 

Tfno: 945 01 82 08

e-mail: l-segurola@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1030809

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


2024ko urtarrilaren 10eko Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko martxoaren 21era bitartean aurkeztu ahal izango dira eskabideak.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak