Gauzatu Industria 2024 programa: Laguntza itzulgarriak deitzen eta arautzen dira oinarri teknologikoa duten eta/edo berritzaileak diren enpresa txiki eta ertainak sortu eta garatzeko
[Gauzatu Industria 2024]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri teknologikoa duten edo berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizunerako lehiakortasun-estrategia gisa, eta, horretarako, enplegua sortzen duten inbertsioak babestea, enplegua sortzen duen inbertsioa babestuz eta enpresen hazkundea bultzatuz.
Laguntzak aurrerakin itzulgarrien bitartez emango dira. Laguntza horiek dira teknologia edo berrikuntzako oinarri duten enpresetarako -Enpresa Txiki eta Ertainak (ETE)-, baldin eta enplegua mantentzen eta/edo sortzen duten aktibo finkoetan inbertsioak egiteagatik onuradun izateko baldintzak betetzen badituzte.
Aurrekontuko zuzkidura
28.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
AURRERAKIN Itzulgarriak. Egin beharreko inbertsioekiko proportzionalak. Laguntzak modu finkoan itzuliko dira: urtean bosten bat. Urtean bi itzulketa egingo dira.
ONDORIO SUSTATZAILEA: Inbertsioak ezin izango dira hasi eskaera aurkezteko data baino lehen, eta inola ere ez dira kontuan hartuko 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitakoak.
DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera aurkezteko datatik egin behar da 24 hilabeteko gehieneko aldian inbertsioak egiten hasten direnetik eta betiere 2024ko deialdi honen urtean hasiak badira.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA ETA ENPLEGUA: Gutxienez 120.000 euroko inbertsio onartua egitea eta, era berean, enplegua sortzeko edo mantentzeko konpromisoa hartzea.
Laguntza mota
Diruz lagun daitekeen inbertsioaren %35 erainoko dirulaguntza itzulgarriak.
Gehieneko mugak:
- Sortutako enplegu bakoitzeko: 200.000 euro.
- Enplegua mantentzeko: 150.000 euro.
- Inoiz ez 1.500.000 euro baino gehiago.
Laguntzen zenbatekoak.
Laguntza hauek lortu ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietan inbertsio-proiektuak egiten dituzten ETEek aukera izango dute hurrengo intentsitateren bat aukeratzeko:
Enpresa kategoria
Teknologikoa
Berritzailea
Txikia
35%
30%
Ertaina
30%
25%

Enpresa kategoria | Teknologikoa | Berritzailea |
---|---|---|
Txikia | 35% | 30% |
Ertaina | 30% | 25% |
Nori dago zuzenduta
Enpresa txiki eta ertainek (ETEak), betiere erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira eta oinarri teknologikotzat eta/edo berritzailekotzat jotzen badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira, baldin eta oinarri teknologiko edo berritzailekotzat jotzen badira.
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
Onuradun izan daitezke enpresa txiki eta ertainak (ETEak), erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira, baldin eta oinarri teknologiko edo berritzailekotzat jotzen badira.
Elkartutako edo lotutako enpresen kasuan, langileen eta mugen zenbaketa deialdi honen 3. artikuluan zerrendatutako erregelamenduen (EB) 4., 5. eta 6. artikuluen arabera egingo da.
Enpresa baztertuak
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren teknologia-ikerketako erakundeek.
1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresak, besteak beste:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez izatea.
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.
Ez betetzea abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak (lege horren bidez, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira), betiere eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridiko bat bada, zuzenbide publikoko erakundeez bestelakoa, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jaso behar badu.
Ebazpen irmo baten bidez zehatuta egotea, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz.
Administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dute sexu-diskriminazioa egiteagatik, edo sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian, edo Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresak, edo 50 langiletik gorako enpresak, baldin eta egiaztatzen ez badute ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
Krisialdian dauden enpresak, betiere Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014-07-31ko EBAO, C 249).
Laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: Info-direccionindustria@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus
ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040 Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0091212Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2024ko martxoaren 21ean amaituko.
Eskaera Telematikoa
Agindu honetan ezarritakoaren arabera aurreikusitako laguntzak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten enpresek eskabidea eta 17 artikuluan adierazitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Enpresa eskatzaileak eskabide bat bete beharko du bitarteko elektronikoak erabiliz. Eskabide horrek, honako hauek jasoko ditu:
1) Eskatzaileak egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza, plan industriala, ekonomiko-finantzarioa eta laborala eta hura gauzatzeko epeak jasotzen dituena. Era berean, oinarri teknologiko edo berritzailea duen enpresa dela frogatzen duten agiriak erantsi beharko dira.
2) Enpresako plantillari buruzko informazio-dokumentua, lanbide-kategorien eta sexuaren arabera bereizita, deialdi hau argitaratu aurreko azken ekitaldiaren itxierari dagokiona.
3) Gizarte Segurantzak emandako «Alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla» buruzko txostena edo, eskatzailea kooperatiba bat bada, mutualisten batezbestekoaren ziurtagiria. Ziurtagiri horrek deialdia argitaratu aurreko 3 urteetakoa izan beharko du.
4) Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak, edo hala badagokio, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarenak, edo azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak eta agiri gehigarriak.
5) Eratzeko eskritura, enpresa sortu berria bada soilik.
6) Identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada. Kasu horretan, eskabidean behar bezala adieraziko da zein egunetan eta zein bulego eta/edo sailetan aurkeztu ziren (ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetzen bada, ordezkaritza Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/representantes).
7) Ekonomia-jardueren gaineko Zergan alta emanda egoteari buruzko agiria.
8) Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duen dokumentazioa, hau da: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, barnean hartuko dutenak talde guztiaren antolamendu-eskema bat, partaidetzak eta enplegu datuak, ustiapen-kopurua eta balantzea, hori guztia laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoa.
9) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, Merkataritza operazioetan berankortasunaren kontra egiteko neurriak ezartzeari buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak zenbateraino bete diren egiaztatzeko, honako bide hauek erabiliko dira:
a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta. Horrez gainera, ondoko b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudia betez gero.
b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:
1.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertzen baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.
Hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte balio izango du ziurtagiri horrek.
2.– Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena» aurkeztu beharko da, zeinaren bidez, erreferentziazko data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarria berrikusita, ondorioztatzen baita abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.
Legearen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago izanez gero.
10) Erantzukizunpeko adierazpena –datu-faltsutzerik gertatuz gero, indarreko zehapen-araubidearen mende geratuko da, dela administratibo dela penal– alderdi hauen egiazkotasunari buruzkoa:
- Enpresa eskatzaileak laguntzaren deialdi-aginduan eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
- Inbertsio berberetarako, beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatu zaizkien eta/edo haiengandik jaso diren laguntzak adierazi dituela.
- Enpresa eskatzaileak ez duela dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen penal edo administratiborik, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozeduraren eraginpean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dauzkala.
- Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa bat, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batasuneko jarraibideen arabera (EBAO, 2014/C 249/01).
- Egoera erregularizatua duela Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin.
- Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituela.
Nolanahi ere, Enpresa-Garapenerako Euskal Agentziak (SPRI-k) aukeran izango du erakunde eskatzaileei nahi beste agiri edo informazio gehiago eskatzeko, beharrezko irizten badio, aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatzeko.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Enpresa onuradunak
Onuradun izan daitezke enpresa txiki eta ertainak (ETEak), erauzketako industriakoak, eraldatzaileak, produktiboak eta lotutako zerbitzuetakoak (industriako produktu-prozesuari lotuta) badira, bai eta jarduera nagusia industria-enpresetan (Zibersegurtasun Euskal Zentroa - BCSCren zibersegurtasuneko katalogoan erregistratutakoak) IT/ OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurrean babesteko sistemak bateratzea eta integratzea duten enpresak badira, baldin eta oinarri teknologiko edo berritzailekotzat jotzen badira.
Elkartutako edo lotutako enpresen kasuan, langileen eta mugen zenbaketa deialdi honen 3. artikuluan zerrendatutako erregelamenduen (EB) 4., 5. eta 6. artikuluen arabera egingo da.
Enpresa baztertuak
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren teknologia-ikerketako erakundeek.
1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresak, besteak beste:
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
Dirulaguntzak itzultzeagatiko betebeharrak ordainduta ez izatea.
Dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penal bat izatea, edota horretarako legezko debeku bat.
Ez betetzea abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak (lege horren bidez, merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurka borrokatzeko neurriak ezartzen dira), betiere eskatzailea irabazi-asmoa duen pertsona fisiko edo juridiko bat bada, zuzenbide publikoko erakundeez bestelakoa, eta 30.000 eurotik gorako dirulaguntza jaso behar badu.
Ebazpen irmo baten bidez zehatuta egotea, eta beraz, dirulaguntzak lortzeko aukera galduta izatea, lege honetan edo beste batzuetan zehaztutakoari jarraikiz.
Administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso dute sexu-diskriminazioa egiteagatik, edo sexu-diskriminazioa egiteagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoak kasuan kasuko zehapenean ezarritako aldian, edo Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean eduki behar duten baina halakorik ez duten enpresak, edo 50 langiletik gorako enpresak, baldin eta egiaztatzen ez badute ezarri dituztela sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko Estatuko legerian ezarritakoaren arabera.
Krisialdian dauden enpresak, betiere Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014-07-31ko EBAO, C 249).
Laguntzak berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Europako Batzordeak laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela erabaki ondoren.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak