EEE - Etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko inbertsioetarako laguntzen programa.

Deskribapena


Xedea

Laguntzen programaren helburu nagusia da instalazio berriztagarri termikoak ezartzen laguntzea, hala nola eguzki-energia termikoa, biomasa, geotermikoa, hidrotermikoa eta aerotermikoa trukatzeko baliobideak, hau guztia, EAEko lurraldean dauden, bizitegi-jabeen komunitateetan eta hirugarren sektorean.

Aurrekontuko zuzkidura

8.500.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 2.500.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.

Laguntzak esleitzeko prozedura.

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira. 

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

Programa honen ondorioetarako, diru-laguntza jaso dezakeen jarduketatzat hartuko da EAEko etxebizitza-sektorean energia berriztagarrietako instalazioetan egindako inbertsioa, teknologia hauek barne hartzen baditu: 

  • Eguzki-energia termikoa.
  • Biomasa.
  • Geotermikoa (zundaketak egin beharko dira proiektuan).
  • Hidrotermikoa.
  • Klimatizaziorako eta/edo ur bero sanitariorako aerotermikoa (aire-aire teknologiak izan ezik).
  • Hartune eta truke-azpiestazio berriak, energia berriztagarrien iturrietan oinarritutako bero-sareetan erabiltzaile berriak sartzeko.

Egindako instalazioek uztailaren 20ko 1027/2007 Errege Dekretuak onartutako Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamenduan (RITE) ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, hala dagokionean, baita aplikagarri zaien beste edozein araudi ere. Elektrikoki eragindako bero-ponpen kasuan, 2,5 baino SPF handiagoa izan beharko dute. 

Klimatizaziorako edo ur bero sanitariorako biomasa-instalazioen kasuan, ez dira lagunduko 20 MW-eko edo gehiagoko potentzia termiko totala duten proiektuak. Ez eta biomasa erregaitzat erabiltzen dutenak ere, beroa sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen berme-konpromisoak ezarritako konposizio- eta mekanika-eskakizunak betetzen ez badituzte. 

Ez da laguntzarik emanen igorle-sistema batera (erradiadoreak, zoru erradiatzailea edo fan coil-ak) konexio hidraulikorik ez duten biomasa-instalazioetarako. Hodi-sareetako eta truke-azpiestazioetako hargune berriak, energia berriztagarrietan oinarritutako eta ohiko energiekin osatutako bero-sareetan erabiltzaileak sartzeko. Energia berriztagarriaren ekarpena gutxienez %60koa izango da, eta sarearen kudeatzailearen adierazpen baten bidez justifikatuko da. 

Dirulaguntzen zenbatekoa

Laguntzak banakako zenbateko finko edo "modulu" gisa emango dira. Honako honen arabera:

Lag. = Sorkuntza-modulua x Ps

Non Ps baita kilowattetan (kW) benetan instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia.  Aerotermia, geotermia eta hidrotermiaren ereduzko jarduketetarako, instalazioaren Ps potentziatzat hartuko da fabrikatzailearen fitxa teknikotik edo zehaztapenetatik ateratako berokuntza-potentzia, UNE-EN 14511 arauaren saiakuntzekin bat etorriz. Baldin eta Ps potentzia arau horren arabera justifikatzen ez bada, teknikari eskudunak edo enpresa instalatzaileak sinatutako txostena aurkeztuko da.  Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren kostu hautagarria, behar bezala justifikatuta.

Jarduketa bakoitzerako laguntza modulu hauek definitzen dute: 

Energia-iturri berriztagarrietan oinarritutako eta ohiko energiekin osatutako bero-sareetan erabiltzaile berriak sartzeko hartune berrietan eta truke-azpiestazioetan oinarritutako jarduketetarako, laguntzaren kalkulua erreferentzia-inbertsio maximoaren arabera egingo da, laguntzaren ehunekoa eta ezarritako mugak honako hauek izango dira:

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1208004_1217415

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea: 

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n bukatuko da, nahiz eta deialdian aurrekontu erabilgarria egon.

Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira. 

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan, 6. oinarrian adierazitako aplikazio informatikoaren bidez. 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak