EEE - Itsas energia berriztagarrien teknologia berriak erakusteko eta balioztatzeko inbertsioetarako laguntzen programa 2024
- Erakundea:
- EEE - Energiaren Euskal Erakundea
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendari nagusiaren 2024ko Apirilaren 16ko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzetarako deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, itsas energia berriztagarri berriak erakusteko eta baliozkotzeko 2024ko inbertsioetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratzen dira.
Honako hauek dira diruz lagun daitezkeen jarduerak:
- Olatuen energia atzemateko gailuen eskala errealeko edo errealetik gertu dauden prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak
- Itsas aerosorgailu flotatzaileen eskala errealeko edo errealetik gertuko prototipoen demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
- Aurreko ataletan deskribatutako edozein prototipotako azpisistemen eta osagaien demostrazio eta balidazio esperimentaleko jarduerak.
Aurrekontuko zuzkidura
2.500.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzaren gehieneko zenbatekoa laguntza-programaren oinarrietako puntu hauen bidez zehaztuko da:
- · Diruz lagundu daitezkeen jardueren izaera eta kostuen hautagarritasuna (4. eta 5. oinarriak)
- · Laguntzen zenbatekoaren muga orokorra (6.1 eta 6.2 oinarriak)
- · Aplikatu beharreko Europako araudia eta beste laguntza batzuekiko bateragarritasun-araubidea (6.3 eta 6.4 oinarriak)
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskabideen ebazpenak lehia-konkurrentziako prozedura baten bidez emango dira, diruz lagun daitekeen egoera edo jarduera betetzen den eta oinarrietan eskatzen diren gainerako baldintzak betetzen diren egiaztatu ondoren.
Eskabideak oinarri hauetan eskatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, osorik ez badago edo akastuna bada, interesatuari eskatuko zaio jakinarazpena jaso eta hamar (10) egun balioduneko epean hutsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Halaber, adieraziko zaio ezen, hala egiten ez badu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, 39/2015 Legearen 21. artikuluan ezarritako moduan eman beharko den ebazpenaren bidez.
Laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2024ko Ekainaren 19an amaituko da. Epe hori amaitzen denean, ez da eskari gehiagorik onartuko.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak eta izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak.
Honako hauek dira laguntza-programa honen deialdiko dirulaguntzak jaso ahal izango dituztenak:
- a) EAEn laguntza-programa honetan aurreikusitako diruz lagun daitezkeen jarduerak gauzatzen dituzten pertsona juridiko guztiak, publikoak zein pribatuak.
- b) Izaera pribatu edo publikoko nortasun juridikorik ez duten partzuergoak, enpresen taldeak edo elkarteak, LGSen 11. artikuluari jarraiki; laguntza programa honen 4. oinarrian zehazten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte EAEko lurraldean. Izaera pribatu edo publikoko nortasunik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteak direnean, onuraduntzat joko da nortasunik ez duen elkartea ez ezik, hura osatzen dute kide guztiak ere, eta haietako guztiei eta bakoitzari aplikatuko zaizkio oinarri hauetan aurreikusten diren onuradunen eskakizun arautzaileak.
Horrelako kasuetan, espreski adierazi beharko da, eskabidean nahiz dirulaguntza emateko ebazpenean, elkartearen kide bakoitzak hartutako gauzatze konpromisoak, baita horietako bakoitzari aplikatu behar zaion dirulaguntzaren zenbatekoa ere.
Aipatutako eskakizunez gainera, elkarteek bete beharko dituzte LGSen (11.3 eta 13.2 art.) eta 20/2023 Legearen 11.4 artikulua.
Betekizunak
-
Baldintzak
Jarduketak, inbertsioak eta kostu hautagarriak
- Informazio xehatua: Ikus oinarri arautzaileak
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
- Informazio xehatua: Ikus oinarri arautzaileak
Jarduketa hautagarriaren betekizunak:
- Ikus oinarri arautzaileak
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea
Kontaktu-informazioa
Kodea
1237002Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea
Laguntza-programa honetara eskabideak aurkezteko epea 2024ko Maiatzaren 2an hasi eta 2024ko Ekainaren 19an amaituko da.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.
-
Laguntza eskatzeko fasean bete beharreko agiriak:
Informazio xehatua
Laguntza-eskabideekin batera laguntza-programa arautzen duten oinarrietan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.
Jarduketak justifikatzeko fasean bete beharreko agiriak:
Informazio xehatua
Laguntza-eskabideekin batera laguntza-programa arautzen duten oinarrietan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dira.
-
Baldintzak
Jarduketak, inbertsioak eta kostu hautagarriak
- Informazio xehatua: Ikus oinarri arautzaileak
Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
- Informazio xehatua: Ikus oinarri arautzaileak
Jarduketa hautagarriaren betekizunak:
- Ikus oinarri arautzaileak
Hasi aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean.
Ondoren, sar zaitez zerbitzu elektronikora, eta jarraitu 4 urrats hauei:
- Bete itzazu dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
- Erantsi aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskaera eta dokumentuak.
Ondoren, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa egin dela adierazteko (jaso izanaren adierazpena).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.