EEE - Energia-efizientzian, energia berriztagarrietan, garraio eta mugikortasun efizientean inbertsioak egiteko laguntzen programa.

Deskribapena


Xedea

Laguntzen programaren helburu nagusia da etxebizitza-eraikinetan energia berriztagarrien erabilera areagotzean, halaber, zerbitzu-sektorearen barruko banaketa-azpisektorean energia aurreztean eta energia-eraginkortasunean, instalazioetan eta eraikinetan energia-aurrezkia, energia-efizientzia, energia-kontsumoa arrazionalizatzea eta pertsonen garraioan eta mugikortasunean petrolioarekiko mendekotasuna murriztea xede duten ekintzak sustatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 1.500.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaeren ebazpenak ondoz ondoko lehiako prozedura baten bidez emango dira, egoera edo jarduketa subentzionagarria badela eta eskatutako beste betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu eta tramitatuko dira.

Dirulaguntzen zenbatekoa

1. Laguntza-azpiprogramaIndustrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak.

Eman beharreko laguntzaren munta kostu subentzionagarrien portzentaje bat izango da. Hain zuzen ere, % 40 enpresa handientzat, % 50 enpresa ertainentzat eta % 60 enpresa txikientzat eta enpresatzat jotzen ez diren laguntzen onuradunentzat, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 36. artikuluak (ingurumenaren babesa) ezarritakoaren arabera.

2. Laguntza-azpiprogramaIndustria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak.

Eman beharreko laguntzaren munta kostu subentzionagarrien portzentaje bat izango da. Hain zuzen ere, % 30 enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 38. artikuluak (energia-efizientziarako laguntzak) ezarritakoaren arabera.

3. Laguntza-azpiprogramaEnergia-eskaria kudeatzeko sistema integralen ezarketa - EEKSIak.

Eman beharreko laguntzaren munta kostu hautagarrien portzentaje bat izango da. Hain zuzen ere, % 30 enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat eta enpresatzat jotzen ez diren laguntzen onuradunentzat, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 38. artikuluak (ingurumena babesteko laguntzak) ezarritakoaren arabera.

Onuradunak jarduera ekonomikorik egiten ez duten erakunde publikoak badira, eman beharreko laguntzaren munta kostu hautagarrien % 80 izango da.

4. Laguntza-azpiprogramaEnpresetan bizikleta sustatzea.

  • 4.1. ildoa: Lan-eremuan bizikletaren erabilera sustatzea

Laguntzaren zenbatekoa adierazpen honen emaitza izango da:

Laguntzaren munta = (100·B + 350·BE + 100·A) €

Non:

B: bizikleta arrunten kopurua

BE: bizikleta elektrikoen kopurua (pedalei eragiteko laguntza dutenak)

A: ainguraketa-kopurua

Ildo honetako jarduketek kostu subentzionagarriaren % 25eko laguntza jasoko dute, eta laguntzaren gehieneko munta 10.000 € izango dira (BEZik gabe).

  • 4.2. ildoa: Kargako triziklo berriak, pedalei eragiteko laguntza dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).

Ildo honetako jarduketek kostu subentzionagarriaren % 25eko laguntza jasoko dute, eta laguntzaren gehieneko munta 1.500 € izango dira (BEZik gabe).

  • 4.3. ildoa: Bizikleta-maileguko sistema publikoak (udal bicisharing).

Laguntzaren zenbatekoa adierazpen honen emaitza izango da:

Laguntzaren munta = F· (20.000 + 75·B + 300·BE + 400·A) €

Non:

B: Bizikleta ez-elektrikoak

BE: Pedalei eragiteko laguntza duten bizikletak (elektrikoak)

A: Ainguraketak

F: Proiektu-motaren araberako faktorea

F faktorearen hasierako balioa 0,70 izango da eta 0,1 gehituko zaio baldintza hauetatik proiektuak betetzen duen bakoitzagatik (F-ren gehieneko balioa 1,0 izango da):

  • Irisgarritasun unibertsala. Erabiltzaileak aurretiazko kudeaketarik egin gabe eta zerbitzuan alta hartu gabe erabil ditzake sistemako bizikletak.
  • Sistema bateragarria. Sistema hurbileko udalerrietan badauden beste batzuekin bateragarria da; hau da, bizikletak trukagarriak dira eta erabiltzaileak, sistema batean alta hartuz gero, gainerakoetako bizikletetarako sarbidea dauka. Baldintza hau orobat betetzat joko da gutxienez bi (2) udalerrik aurkeztutako proiektuetan, badagoen hurbileko sistema batekin bateragarria ez bada ere.
  • Mugikortasun-plana duen eremu geografikoa. Proiektua hiri-mugikortasun jasangarrirako aurretiazko plan batean ezarritako helburuetan oinarritzen da. Laguntza-eskaeran behar bezala egiaztatu beharko da plana badagoela.

Ildo honetako jarduketek kostu subentzionagarriaren % 50eko laguntza jasoko dute, eta laguntzaren gehieneko munta 50.000 € izango dira (BEZik gabe).

Badagoen sistema bat handituz gero, laguntzaren zenbatekoa adierazpen honen emaitza izango da:

Laguntzaren munta = F·(20.000·X + 75·B + 300·BE + 400·A) €

Non:

B: Bizikleta ez-elektriko berriak

BE: Pedalei eragiteko laguntza duten bizikleta (elektriko) berriak

A: Ainguraketa berrien kopurua

F: Proiektu-motaren araberako faktorea

X: Ainguraketa berrien eta guztizko ainguraketen arteko proportzioa:

X =

Ainguraketa berrien kopurua (A)

Guztizko ainguraketen kopurua

F faktorearen hasierako balioa 0,70 izango da eta 0,1 gehituko zaio baldintza hauetatik proiektuak betetzen duen bakoitzagatik (F-ren gehieneko balioa 1,0 izango da):

  • Irisgarritasun unibertsala. Erabiltzaileak aurretiazko kudeaketarik egin gabe eta zerbitzuan alta hartu gabe erabil ditzake sistemako bizikletak.
  • Sistema bateragarria. Sistema hurbileko udalerrietan badauden beste batzuekin bateragarria da; hau da, bizikletak trukagarriak dira eta erabiltzaileak, sistema batean alta hartuz gero, gainerakoetako bizikletetarako sarbidea dauka. Baldintza hau orobat betetzat joko da gutxienez bi (2) udalerrik aurkeztutako proiektuetan, badagoen hurbileko sistema batekin bateragarria ez bada ere.
  • Mugikortasun-plana duen eremu geografikoa. Proiektua hiri-mugikortasun jasangarrirako aurretiazko plan batean ezarritako helburuetan oinarritzen da. Laguntza-eskaeran behar bezala egiaztatu beharko da plana badagoela.

Ildo honetako jarduketek kostu subentzionagarriaren (badagoen eta funtzionatzen ari den sisteman zati berria sartzeko beharrezko inbertsioaren) % 50eko laguntza jasoko dute, eta laguntzaren gehieneko munta 50.000 € izango dira (BEZik gabe).

  • 4.4. ildoa: Bizikleta-aparkaleku segurua

Ildo honetako jarduketek kostu subentzionagarriaren % 25eko laguntza jasoko dute (BEZik gabe), eta laguntzaren gehieneko munta 250 € izango dira kutxa edo modulu indibidual bakoitzeko. Eskatzaileak hiri-mugikortasun jasangarriko plan bat edo manufaktura-jarduerako edo zerbitzu-jarduerako zentroetara garraiatzeko plan bat badauka, kostu subentzionagarriaren % 40ko laguntza jasoko du (BEZik gabe), eta laguntzaren gehieneko munta 400 € izango dira kutxa edo modulu indibidual bakoitzeko.

5. Laguntza-azpiprogramaEtxebizitza-jabeen komunitateetan energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa diruz laguntzen ahal diren kostuen ehuneko bat izango da. Azpi-programa honetarako % 80 ezarri da, aurreko atalean adierazitako mugarekin.

6. Laguntza-azpiprogramaMerkataritzaren eta bitartekarien sektoreko energia-eraginkortasunerako inbertsioak.

Eman beharreko laguntzaren zenbatekoa diruz laguntzen ahal diren kostuen ehuneko bat izango da. % 30 enpresa handientzat, % 40 enpresa ertainentzat eta % 50 enpresa txikientzat, 651/2014 Erregelamenduaren 38. artikuluaren arabera.

Nori dago zuzenduta


1. Laguntza-azpiprogramaIndustrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak.

  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.

Eta sozietatearen helburuak azpiprograma honetan xedatutako jarduketak egitea xedatzen badu: toki-erakunde horiekin lotutako edo haien menpeko erakunde publikoak, toki-erakundeek kapital sozialean duten zuzeneko zein zeharkako partaidetza % 50 baino gehiagokoa den udal-enpresa publikoak, fundazio-patronoa toki-erakunde bat den edo patronatua nagusiki toki-erakundeko eta partzuergoetako ordezkariek osatuta dagoen fundazioak eta nagusiki toki-kapital publikoko partaidetza duten edo toki-erakunde batek leku nagusi bat daukan beste edozein erakunde instrumental.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, foru-aldundiak eta bestelako entitate, erakunde publiko, fundazio eta sozietate guztiak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo foru-aldundiek % 50 baino gehiagoko zuzeneko zein zeharkako partaidetza badute haien kapital sozialean edo haietan leku gailen bat badaukate.

2. Laguntza-azpiprogramaIndustria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak.

  • Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEtzat jotzen diren enpresak, haien 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionala (aurrerantzean, «2009ko EJSN») 07. eta 39. zenbakien artean badago, industria-sektorekoak izanez gero, edo 41. eta 99. zenbakien artean, hirugarren sektorekoak izanez gero (zenbakiok barne).

3. Laguntza-azpiprogramaEnergia-eskaria kudeatzeko sistema integralen ezarketa - EEKSIak.

  • Pertsona juridiko pribatuak, haien 2009ko EJSNa 41. eta 99. zenbakien artean badago (zenbakiok barne).
  • Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.

Eta sozietatearen helburuak azpiprograma honetan xedatutako jarduketak egitea xedatzen badu: toki-erakunde horiekin lotutako edo haien menpeko erakunde publikoak, toki-erakundeek kapital sozialean duten zuzeneko zein zeharkako partaidetza % 50 baino gehiagokoa den udal-enpresa publikoak, fundazio-patronoa toki-erakunde bat den edo patronatua nagusiki toki-erakundeko eta partzuergoetako ordezkariek osatuta dagoen fundazioak eta nagusiki toki-kapital publikoko partaidetza duten edo toki-erakunde batek leku nagusi bat daukan beste edozein erakunde instrumental.

4. Laguntza-azpiprogramaEnpresetan bizikleta sustatzea.

  • Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak), EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
  • Izaera pribatuko pertsona juridikoak, EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
  • Egoitza sozial eta fiskala EAEn ez duten eta aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsona juridikoak, baldin eta I. ERANSKINEKO 2. ildoan adierazitakoaren arabera inbertsio subentzionagarri bat egiten badute eta inbertsio horrek EAEko lurraldearen barruko energia-kontsumoari edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketari eragiten badio.

5. Laguntza-azpiprogramaEtxebizitza-jabeen komunitateetan energia berriztagarriak ezartzeko bideragarritasun-azterketak.

  • Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako jabekideen komunitateak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak. Nortasun juridikorik ez duten baina azpi-programa honetan laguntzen diren proiektuak egiteko prest dauden entitateak izanez gero, Gizarte Segurantzaren Lege Organikoan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte (11.3 eta 13.2 artikuluak). LPOHGPVren Testu Bateginaren 44. artikulua.

6. Laguntza-azpiprogramaMerkataritzaren eta bitartekarien sektoreko energia-eraginkortasunerako inbertsioak.

  • Pertsona juridiko pribatuak, 2009ko EJSN G46 eta/edo G47 jarduera-taldeen barruan dutenak.

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1217409_10_11_12_13_14

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea:

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea programa hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, “EHAA”) argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da, eta azpi-programa bakoitzerako aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, aurrekontuetan dirurik dagoen kontuan hartu gabe, laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n bukatuko da.

Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen burutu eta fakturatu beharko dira.

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan, 6. oinarrian adierazitako aplikazio informatikoaren bidez.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak