Azpitek 2024: Ikerketa Azpiegiturak Eskuratzeko Laguntzen programa.
[Azpitek 2024]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2024ko ekitaldian eman beharreko laguntza-programa bat arautzea, I+G+b garatzeko beharrezkoa den ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua eskuratu, instalatu eta eguneratzeko, eta etorkizunean haren emaitzak baliozkotzeko eta demostratzeko. Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko entitate zientifiko-teknologikoek, hau da, foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek egingo dute hori. Hori guztia emaitzen kalitatea eta emaitzen eragin zientifiko-teknologikoa, ekonomikoa eta soziala hobetzera bideratuta dago.
Aurrekontuko zuzkidura
9.857.142,86 €Prestazio ekonomikoa
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
1.– Diruz lagundu ahal izango dira ikerketa-azpiegitura eta -ekipamendua eskuratzeko, instalatzeko eta eguneratzeko jarduketak, barnean direla eraikinak eraikitzeko, birmoldatzeko edo hobetzeko obra zibila eta ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-jardueretan erabilitako altzariak, baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere.
Deialdi honen ondorioetarako, ikerketa-azpiegitura eta ekipamendua hau dela ulertzen da: I+G+b jarduerak garatzeko behar diren baliabide fisikoak (ekipoak) eta instalazioak (behar diren baliabide fisikoak dituen barrutia), baita etorkizunean haien emaitzak baliozkotzea eta demostratzea ere.
Ekipamendu hori ekipo bakar bat izan daiteke, edo instalazio bat edo ekipo-multzo bat –espazio bakar bat edo helburu jakin bat hornitzeko–; era berean, ekipamendua zertarako erosten den, helburu hori bete ahal izateko beharrezkoak diren aldaketak, gehigarriak, osagarriak edo aparatu laguntzaileak barne hartu ahal izango ditu.
2. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak garatzen baditu, jarduera-mota bakoitzaren finantzaketa, kostuak eta diru-sarrerak bereiz kontsignatuko dira, koherentziaz aplikatutako kostuen kontabilitate-printzipioak, objektibotasunez justifikatu daitezkeenak, oinarri hartuta.
3. – Ikerketa-azpiegitura batek jarduera ekonomikoak garatzen dituenean:
- a) Azpiegituren jarduera edo erabileragatik kobratutako prezioa merkatuko prezioa izango da.
- b) Hainbat erabiltzailek erabili ahal izango dituzte azpiegiturak, eta erabiltzeko baimena gardentasunez eta modu ez-diskriminatzailean emango dute. Azpiegituraren inbertsio-kostuen % 10 gutxienez finantzatu duten enpresek lehentasunez erabiltzeko onura izango dute, baita horretarako baldintza hobeak ere. Gehiegizko konpentsazioa saihestearren, enpresak inbertsio-kostuei egindako ekarpenaren araberakoa izango da erabilera, eta baldintzak jendaurrean ezagutaraziko dituzte.
- c) Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoa betez, jarduera ekonomikoak finantzatzera bideratutako laguntzen eragin pizgarria bermatzeko, diruz lagundu daitezkeen jarduerak laguntza-programan eskabidea aurkeztu ondoren hasi beharko dira.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko foku anitzeko zentro teknologikoek eta ikerkuntza kooperatiboko zentroek (IKZ)
Betekizunak
-
Betekizunak
1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta horretarako foku anitzeko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen kategorietan akreditatuta badaude, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin.
2.– Dena den, aurreko paragrafoan adierazitako entitate onuradunek berek burutu beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta EAEren lurraldean kokatu beharko dituzte laguntza jasotzen duten proiektuak.
3.– Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden eskatzaileak. Hona hemen egoera horiek:
- a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
- b) Borondatezko konkurtso-deklarazioa eskatu dutenak, kaudimengabetzat jo direnak prozeduraren batean, konkurtsoan deklaratu direnak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean dago edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
- c) Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa eragin du, dena delakoa izanik erruduntzat jo diren arrazoia.
- d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituztenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
- f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
- g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako betebeharren ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan.
- h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- i) Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
- j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
4.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru dauden pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
5.– Ezingo dira inola ere lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak.
6.– Ezingo dira onuradun izan krisialdian dauden enpresa eta entitateak, bat etorriz Batzordeak komunikazioaz duen definizioarekin: ‘Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak’ (2014/C 249/01).
7.– Ezingo dira onuradun izan berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeke duten entitateak, baldin eta Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
8.– Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Amaia Martinez
94 403 70 79
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza
Catalina Chamorro
Sonia Larrabide
945 01 82 61
Kodea
1110704Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik 2024ko uztailaren 11ra bitartean aurkeztu ahal izango dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
a) Eskabide-inprimakia, proiektua aurkezten duen entitate eskatzaileak sinatua, egin beharreko jarduerak eta aurreikusitako aurrekontua zehaztuta.
b) Ikerketa-azpiegitura edo ekipamenduaren proposamena deskribatzen eta justifikatzen duen memoria tekniko-ekonomikoa (II. eranskineko ereduaren arabera).
c) Entitate eskatzailearen jarduerari buruzko oinarrizko datuak, entitatearen jarduera ekonomikoaren eta ez-ekonomikoaren xehetasuna barne dela.
d) Deialdiaren aurreko ekitaldian onetsitako finantza-egoeren auditoria-txostena.
e) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: entitatearen kostuen kontabilitate-prozedurarekin bat etorriz, jarduera ez-ekonomikoaren kostua, gastu-kontzeptuen arabera banakatua, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagokiona.
f) Auditoria-entitateak emandako ziurtagiria, hauek jasotzen dituena: jarduera ez-ekonomikoaren ondoriozko sarrerak, finantzaketaren jatorriaren arabera banakatuak, deialdiaren aurreko ekitaldiari dagozkionak.
g) Deialdiaren urteari dagokion jarduera ez-ekonomikoaren sarrera eta gastuen aurrekontua.
h) Entitate eskatzailearen pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
i) Aurrekontuak edo proforma fakturak, dirulaguntzaren xede den kontzeptu bakoitzari dagokion jarduketaren guztizko kostua egiaztatzen dutenak.
j) Obra-lizentzia, hala badagokio.
k) Erantzukizunpeko adierazpena, hauek ziurtatzeko:
- Eskatu du/Ez du eskatu eta eskuratu du/ez du eskuratu diruz lagundu daitekeen proiektu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik beste administrazio publiko edo, entitate publiko nahiz pribaturen batean.
- Aurreko bi zerga-ekitaldietan eta uneko zerga-ekitaldian proiektu bererako beste entitate publiko nahiz pribatu batzuei eskatutako eta/edo haiek emandako laguntzen zerrenda.
- Ez dago laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuta, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
- Entitateak ez du eskatu borondatezko konkurtso-deklaraziorik, ez da kaudimengabetzat jo prozeduraren batean, ez dago konkurtsoan deklaratuta, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, ez dago esku-hartze judizialaren pean edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
- Ez du Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, dena delakoa izanik erruduntzat jo den arrazoia.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daude lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez dira Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Haren zerga-egoitza ez dago araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ditu.
- Ebazpen irmo baten bitartez ez du galdua dirulaguntzak jasotzeko aukera, bat etorriz lege honekin edo halakorik ezartzen duten beste batzuekin. Zehazki, ez dute zigor- edo administrazio-bidean zehatu sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik. Halaber, adierazten du ezen, Estatuko araudiaren arabera berdintasun-plan bat izatera behartuta egonez gero, halakorik baduela, eta, entitateak 50 langile baino gehiago izanez gero, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta horri aurre egiteko neurriak ezarri izana egiazta dezakeela, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legedian ezarritako baldintzetan.
- Ez dago zigortuta, administrazio-bidean ebazpen irmo baten bidez, Ekonomia zirkular baterako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astunagatik, harik eta dagozkion neurri zuzentzaileak egikaritu eta zehapena bete arte. Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonen aldeko lanpostuak gordetzeko legez ezarritako kuota bete duela, hori betetzeko neurri alternatiboak martxan jarri direla egiaztatu gabe.
- Bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 9.4.q) artikuluarekin, konpromisoa hartzen du enpresen deslokalizaziorik ez egiteko, aipatutako legearen 49. artikuluko baldintzetan.
- Entitate eskatzailea ez da betetzeke duen berreskuratze-agindu baten pean dagoen enpresa edo entitate bat, baldin eta Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
- Entitate eskatzailea ez da krisian dagoen enpresa edo entitate bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetako definizioari jarraikiz (2014/C 249/01)
- Hala badagokio, efektu pizgarriari buruzko adierazpena, Kategorien araberako Salbuespenaren Erregelamendu Orokorraren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Programako laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako eskakizunak betetzen ditu.
-
Betekizunak
1.– Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta horretarako foku anitzeko zentro teknologikoen eta ikerkuntza kooperatiboko zentroen kategorietan akreditatuta badaude, bat etorriz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin.
2.– Dena den, aurreko paragrafoan adierazitako entitate onuradunek berek burutu beharko dituzte araudi honetan ezarritako jarduera diruz lagungarriak, eta EAEren lurraldean kokatu beharko dituzte laguntza jasotzen duten proiektuak.
3.– Ezin izango dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan jasotako egoeraren batean dauden eskatzaileak. Hona hemen egoera horiek:
- a) Dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukerarik gabe utzita epai irmo baten bidez zigortutakoak edo prebarikazioagatik, funtzionario-eroskeriagatik, ondasun publikoak bidegabe eralgitzeagatik, influentzia-trafikoagatik, iruzur egiteagatik eta legearen aurkako ordainarazpenengatik edo hirigintza-delituengatik epai irmo baten bidez zigortutakoak.
- b) Borondatezko konkurtso-deklarazioa eskatu dutenak, kaudimengabetzat jo direnak prozeduraren batean, konkurtsoan deklaratu direnak, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean dago edo desgaituta, Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe dagoelarik.
- c) Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa eragin du, dena delakoa izanik erruduntzat jo diren arrazoia.
- d) Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez daudela lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean: Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legea eta Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen Eusko Legebiltzarraren ekainaren 26ko 1/2014 Legea. Edo ez direla Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- e) Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ez dituztenak, erregelamenduz zehazten den moduan.
- f) Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako herrialde edo lurralde batean dutenak.
- g) Dirulaguntzak organo emaileari berreskuratu behar izateagatik sortutako betebeharren ordainketa egunean ez dutenak, erregelamenduz zehazten diren baldintzetan.
- h) Ebazpen irmo bidez dirulaguntzak eskuratzeko aukera galtzeko zehapena jaso dutenak lege honen edo hala ezartzen duten beste lege batzuen arabera. Zehazki, ezingo dira dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan sexuan oinarrituta diskriminatzeagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik administrazio- edo zigor-zehapenen bat ezarri zaien pertsona fisikoak eta juridikoak, dagokion zehapenean ezarritako denbora-tarte osoan. Halaber, laguntza eta dirulaguntzetatik kanpo geratuko dira estatu-araudiaren arabera berdintasun-plan bat indarrean izan behar duten arren halakorik ez duten enpresak, eta estatu-legediak emakumeen eta gizonen berdintasunaren esparruan finkatzen duen moduan sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko neurriak ezarri dituztela egiaztatzen ez duten 50 langiletik gorako enpresak.
- i) Hondakinak eta Lurzoru Kutsatuak arautu eta Ekonomia Zirkularra bultzatzeko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitakoaren arabera, arau-hauste astun edo oso astun batengatik, eta administrazio-bideko ebazpen irmo baten bidez, zehatuta dauden pertsona fisiko edo juridikoak, publiko edo pribatuak, harik eta behar diren neurri zuzentzaileak hartu eta zehapena ordaindu arte.
- j) Desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota betetzen ez dutenak, eta hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
4.– Ezingo dute dirulaguntzarik jaso, halaber, entitate eta enpresa hauek: haien buru dauden pertsonak edo beste egoera batzuk kontuan hartuta, aurretik debekua jaso duten entitate eta enpresen jarraipen izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek edo entitate edo enpresa haien aldaketa, bat-egite edo ondorengo izan daitezkeela pentsatzeko bidea ematen dutenek.
5.– Ezingo dira inola ere lege honetan erregulatutako dirulaguntzen onuradun edo entitate laguntzaile izan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuren bat jaso duten elkarteak.
6.– Ezingo dira onuradun izan krisialdian dauden enpresa eta entitateak, bat etorriz Batzordeak komunikazioaz duen definizioarekin: ‘Krisialdian dauden enpresak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Jarraibideak’ (2014/C 249/01).
7.– Ezingo dira onuradun izan berreskuratzeko agindu bat oraindik betetzeke duten entitateak, baldin eta Europar Batasuneko Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.
8.– Laguntza-eskabidea aurkezten denetik emango den dirulaguntza likidatzen den arte bete beharko dira eskakizun horiek.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera aurkeztu eta hurrengo egunetik hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak