2024ko Industria Deskarbonizazio Programa: Euskal autonomia erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzat.
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da 2024ko ekitaldirako industria-enpresei eta industria-produktuarekin/-prozesuarekin lotutako zerbitzuei zuzendutako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, baldin eta, deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetu dezaten beren ekoizpen-prozesu industrialetan, eta, hala, berotegi-efektuko gasen isuriak murriztu ditzaten. Deialdiaren baldintzak hurrengo artikuluetan daude jasota.
Agindu honetan araututako dirulaguntzek honako hauek bete beharko dituzte: 2022-2027rako estatu-laguntzei buruzko jarraibideak, eta 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 36. eta 38. artikuluetan ezarritakoa (651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen baitira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (AO, L 187, 2014-06-26) – erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30) –, betiere Europako Batzordeak onartutako Espainiarako 2022-2027 Eskualde Laguntzen Mapa errespetatzen bada.
Aurrekontuko zuzkidura
20.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
ERAGIN PIZGARRIA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen.
DENBORA-MUGA: Eskaera aurkezten den urtean zehar egin beharko da, aurkezten den egunetik 2025eko abenduaren 31ra arte. Hala ere, enpresa onuradunak aldez aurretik eskatuta eta justifikatuta, onartutako denbora-muga amaitu baino lehen, dirulaguntzak eman zituen organo adminitratiboak egin beharreko inbertsioak egiteko epea luzatu ahal izango du, gehienez ere 12 hilabetez.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresek (handiak edo ETEak) 100.000 euroko gutxieneko inbertsio onartua lortu beharko dute KPOren 212., 213., 215. eta 217. epigrafeen baturaren artean.
BALIABIDE PROPIOAK, diruz lagun daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izango dira gutxienez. Hau da, dirulaguntzak ez diren guztiak.
ENPRESA erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu kontuan hartu beharreko inbertsioak, ekoizpen-zentro bat baino gehiago izanez gero, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan bakarrik.
Laguntza mota
Agindu honen esparruan norgehiagoka-prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:
- Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 20.
- Laguntzaren intentsitatea 5 puntu handituko da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan, eta 10 puntu enpresa txikiei emandako laguntzen kasuan.
- Laguntzaren intentsitatea ehuneko bi puntu eta erdi (% 2,5) handituko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabalduan kokatutako inbertsioen kasuan.
Udalerriak
Ezkerralde zabaldua (Bizkaia). Honako udalerri hauek osatzen dute: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran, Zierbena.
Diru-laguntzek 1.500.000,00 euroko gehieneko muga izango dute enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzeko.
- Enpresa elkartu edo lotuen kasuan, enpresa-taldearen mailan ezartzen da 1.500.000,00 euroko gehieneko muga, betiere 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30ekoa). Enpresa elkartu edo loturen batek muga hori gainditzen badu, soberakinari dagokion kopurua kenduko zaio agindu honen bidez emandako laguntzari.

Nori dago zuzenduta
Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE)
Betekizunak
-
Betekizunak:
Erakunde Onuradunak
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta erauzketa, eraldaketa, produkzio eta industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuen industriakoak badira eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan badaude.
Baztertutako erakundeak
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Energia sortu eta banatzeko enpresak.
Energia-zerbitzuetako enpresak.
Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan diharduten enpresak.Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresak; besteak beste, honako hauek:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea.
- Zigor eta administrazio arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta egotea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean egotea.
Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014-06-26ko AO, L 187). Erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 Erregelamenduak (EB) aldatu zuen (2023-06-30eko AO, L 167). Erregelamendu honen 4 s) artikulua aplikatuz, diruz lagundu daitezkeen 15 milioi eurotik gorako kostuak dituzten inbertsiorako eskualde-laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eraginpean dauden eta zuzenbide publikoko erakundeez bestelako irabazi-asmorik duten pertsona fisiko eta juridikoek lege horretan onuradun izateko ezartzen diren ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza.
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
e-mail: Descar-indu@euskadi.eus
Kodea
1236402Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09: 00etan, eta 2024ko ekainaren 20an amaituko da, 12: 00etan.
Izapideak
bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzen programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak. "DESKARBONIZAZIO INDUSTRIALEKO PROGRAMA".
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskatzaileek, eskabidearekin batera, enpresari buruzko informazio orokorra aurkeztu beharko dute, baita honako dokumentazio hau ere:
- a) Eskatzaileak egin beharreko inbertsioen memoria xehea. Bertan, produktuari eta ekoizpen-prozesuari buruzko informazioa jasoko da, bai eta inbertsioaren aurreko eta osteko prozesua ere, CO2eq isurien murrizketa kalkulatzeko azalpen batekin eta ekonomia- eta finantza-planaren xehetasunarekin eta plana bera gauzatzeko epeekin batera. Instalazio berrietako edo prozesu-lerroetako inbertsioak barne hartzen dituzten eskabideen kasuan, behar bezala justifikatu beharko da aurkeztutako inbertsioaren antzeko erreferentziako inbertsioaren ekoizpen-ahalmena, bai eta erreferentziako inbertsioaren kontsumoak ere. Adibide gisa, eta izaera mugatzailerik gabe, justifikazio hori erreferentziako inbertsioaren eskaintza edo fitxa tekniko bat aurkeztuz egin ahal izango da.(Memoria teknikoaren eredu arabera).
- b) Eskatzaileak bete beharreko kalkulu-orria, enpresei aukera ematen diena eragotzitako isurien kalkulua egiteko. Kalkulu-orri horretan, dirulaguntzaren xede den inbertsioaren osteko CO2eq isuriak eta inbertsioaren aurreko egoeran zeuden CO2eq isuriak alderatzen dira. (Kalkulu-orriaren eredu arabera).
Kalkulu-orri horrek kalkuluan baliatutako isuri-faktoreak estandarizatzen ditu, eta, horri esker, ebaluazio-faseko eskabideak irizpide bateratuen arabera alderatu daitezke. Erregai, energia-iturri, lehengai, hozgarri edo hondakin bakoitzerako, kalkulu-orriak isuri-faktoreen zerrenda bat du, aurrez definitua eta erreferentzia hauetan oinarritua:
- Karbonoan oinarritutako erregaiak: isuri-faktoreak, karbono-aztarnaren erregistroa, konpentsazioa eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak; Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; 2022.
- Elektrizitatea: Penintsulako sistema elektrikoaren sorreraren CO2eq isuriak eta isuri-faktorea; Red Eléctrica de España, 2022.
- Hidrogeno grisa: Batzordearen Erabakia, isuri-eskubideen doako esleipena harmonizatzeko Batasunaren arau iragankorrak zehazten dituena, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren 10 bis artikuluari jarraikiz.
- Lehengaiak eta hondakinen kudeaketa: - IHOBE, Eusko Jaurlaritzako Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoa, 2018. Ekoinvent 3.3an oinarritutako karakterizazio-faktoreak, Euskadiko baldintza berezietarako aldatua.
- Hozgarriak eta beste gas fluordunak: isuri-faktoreak, karbono-aztarnaren erregistroa, konpentsazioa eta karbono dioxidoa xurgatzeko proiektuak; Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa; 2022.
- Kalkulu-orrian, eskatzaile bakoitzak inbertsioaren xede den prozesuan erabilitako erregaiak, energia-iturriak, lehengaiak eta hondakinak zein izan diren adieraziko du, eta inbertsioaren aurreko eta ondorengo kontsumoak sartuko ditu. Halaber, eskatzaile bakoitzak dirulaguntza eskatzen duen inbertsio hautagarriaren balioa sartu beharko du.
- Kalkulu-orriak, eragotzitako isuriak kalkulatzeko eskatzaile bakoitzak sartutako kontsumoen datuak eta aurrez definitutako isuri-faktoreak baliatzen ditu, eta inbertsio hautagarriaren eta eragotzitako isurien arteko erlazioa kalkulatzen du.
- c) Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta agiri horiek dagoeneko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada. Interesdunak adierazi behar du zein organori aurkeztu zizkion agiriok, eta noiz, salbu eta ez badio horri berariaz uko egiten. Kasu horretan, nahi eta nahi ez erantsi beharko dizkio espedienteari (ordezkari baten bidez elektronikoki izapidetzen bada; ordezkaritza hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Ahalordeen erregistro elektronikoan inskribatu beharko da, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
- d) Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak, edo hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergarenak, edo azken bi ekitaldietan Merkataritza Erregistroan aurkeztutako urteko kontuak eta agiri gehigarriak.
- e) Eskatzailea enpresa txiki edo ertaina dela frogatzen duten agiriak (Europar Batasuneko araudiaren araberako ETEaren kalifikazioari jarraikiz), hau da: enpresako eta, egoki bada, harekin elkartu edo lotutako gainerako enpresetako urteko enplegu-datuak, negozio-bolumena eta balantze orokorra. Enpresa-taldearen datu orokorrak ere aurkeztu behar dira, eta horien barruan talde osoaren antolamendu-eskema bat egongo da, partaidetzak eta enplegu-datuak, ustiapen-zifra eta balantzea jasota (laguntza eskatu aurreko bi ekitaldietakoak).
- f) Inbertsio berak lortzeko beste entitate publiko edo pribatu batzuen laguntzak eskatu edo jaso baditu, adierazi entitateak eta diru-zenbatekoak.
- g) Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta emanda egoteari buruzko dokumentua.
- h) 30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, Merkataritza operazioetan berankortasunaren kontra egiteko neurriak ezartzeari buruzko 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epeak zenbateraino bete diren egiaztatzeko, honako bide hauek erabiliko dira:
- a) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkez dezaketen pertsona fisikoek eta pertsona juridikoek abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara iritsi direla adierazten duen ziurtagiria aurkez dezakete, ordezkaritza-ahal nahikoa daukan pertsona fisikoak edo, pertsona juridikoen kasuan, administrazio-organoak edo haren baliokideak sinatuta. Horrez gainera, ondoko b) letran ezartzen diren frogabideak ere erabil ditzakete hori egiaztatzeko, beren araudia betez gero.
- b) Kontabilitateko araudiaren arabera galeren eta irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten pertsona juridikoek hauetako bat aurkez dezakete:
- 1.– Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek sinatutako ziurtagiria, zeinean banakatuta agertuko baita ikuskatutako azken urteko kontuen memorian azaltzen diren ordainketei buruzko informazioa, baldin eta kontu horien arabera 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-mailara (apartatu honetan ezartzen denera) iristen bada, 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legea aldatzen duen 2010eko uztailaren 5eko 15/2010 Legearen hirugarren xedapen gehigarrian eskatzen den informazioari kasu eginez.
Hurrengo ekitaldiko urteko kontuak ikuskatu arte balio izango du ziurtagiri horrek.
- 2.– Aurreko zenbakian aipatzen den ziurtagiria ezin bada egin, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dagoen auditore batek egindako «Adostutako prozedurei buruzko txostena», zeinaren bidez, erreferentziazko data batean sozietatearen hornitzaileei ordaindu gabe dauden fakturen lagin adierazgarria berrikusita, ondorioztatzen baita 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdiak bete direla, inolako salbuespenik gabe, edo, salbuespenak antzemanez gero, apartatu honen azken paragrafoan eskatzen den betetze-mailara iristea ez dutela eragozten.
Legearen ondorioetarako, apartatu honetan eskatzen den baldintza betetzat joko da 2004ko abenduaren 29ko 3/2004 Legean ezarritako ordainketa-epealdien betetze-maila Enpresen sorkuntzari eta hazkundeari buruzko 2022ko irailaren 28ko 18/2022 Legearen azken xedapenetako seigarrenaren d) letraren bigarren apartatuan ezartzen den ehunekoa edo gehiago izanez gero.
- i.– Entitate eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, zeina administratiboki zein penalki indarrean dagoen zehapen-araubidearen mende geratuko baita baldin eta datuak faltsutzen badira, baieztatzen duena baldintzak betetzen direla eta dirulaguntzaren onuradun izateko debekurik ez dagoela; hau da:
- Deskarbonizazio Industrialeko Programako laguntzak emateko oinarri arautzaileetan eskatutako baldintzak betetzen dituela.
- Ez duela jaso, epai irmo bidez, laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren kondenarik, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpena edo hirigintza-delitua.
- Ez duela borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu, eta ez dela prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratua izan edo konkurtsoan deklaratuta izan —salbu eta bertan hitzarmen bat eraginkor bihurtu bada—, eta ez dagoela inongo esku-hartze judizialen pean edota desgaitua Konkurtsoari buruzko 2003ko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe izanik.
- Ez duela Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin, bera suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratuta.
- Ez dagoela lege hauek jasotako bateraezintasun-araubidearen kasuetako batean ere: 1984ko abenduaren 26ko 53/1984 Legea, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzkoa; 2014ko ekainaren 26ko 1/2014 Legea, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak arautzen dituena. Edo ez dela sartzen Hauteskunde Araubide Orokorraren 1985eko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguen multzoan, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Ez duela egoitza fiskala araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
- Ez duela jaso, ebazpen irmo bidez, dirulaguntzak lortzeko aukera galtzea dakarren zehapenik, lege honetan edo besteren batean oinarrituta. Zehazki, ez duela jaso zehapenik, ez administratiboki ez penalki, sexu-diskriminazioagatik edo emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko araudia ez betetzeagatik.
- Ez duela zehapenik jaso Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko 2022ko apirilaren 8ko 7/2022 Legean edo Euskadiko Ingurumen Administrazioaren 2021eko abenduaren 9ko 10/2021 Legean aurreikusitako arau-hauste astun edo oso astun batengatik, administrazio-bideko ebazpen irmoaren bidez, edo, horrelako zehapenik jaso badu, neurri zuzentzaile egokiak egikaritu dituela eta zehapena bete duela.
- Ez dagoela laguntzak berreskuratzeko inongo aginduren mende, Europar Batasuneko Batzordearen aurretiazko erabaki batek laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo duelako, eta ez dela krisialdian dagoen enpresa bat, finantzarioak ez diren enpresak laguntzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Batasuneko jarraibideen arabera (EBAO, 2014/C 249/01).
- Inbertsio beretarako beste entitate publiko edo pribatu batzuei eskatu dizkien edo haiengandik jaso dituen laguntzak behar bezala deklaratu dituela.
- Hala badagokio, desgaitasuna duten pertsonentzat legez ezarritako erreserba-kuota bete duela, hori betetzeko neurri alternatiboak abian jarri direla egiaztatu gabe.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituela / Ez dituela dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta honako prozedura hauetan: (prozedurak adierazi)...
- Konpromisoa hartzen duela orain arte adierazitakoa betetzen jarraitzeko, adierazpen hau aurkezten denetik deialdia ebatzi eta emandako dirulaguntza osoa justifikatzen den arte, eta ez duela enpresaren deslokalizaziorik izango, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen 2023ko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.
- Emandako dirulaguntza osoa justifikatu arte adierazitako inguruabarretan aldaketarik gertatuz gero, horren berri emateko konpromisoa hartzen duela.
Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez badira adierazitako agiriak aurkezten, entitate eskatzaileari 10 egun balioduneko epea emango zaio bitarteko berak erabiliz falta hori zuzentzeko edo behar diren agiriak aurkezteko (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio). Horrez gain, adieraziko zaio ezen, hori egin ezean, eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
Nolanahi ere, dirulaguntza hauen organo kudeatzaileak —Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendariak— beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatu ahal izango die entitate eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta izapidetzeko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak:
Erakunde Onuradunak
Agindu honetan jasotako dirulaguntzak Enpresa Handiek eta Enpresa Txiki eta Ertainek (ETE) jaso ahal izango dituzte, baldin eta erauzketa, eraldaketa, produkzio eta industria-produktuarekin/prozesuarekin lotutako zerbitzuen industriakoak badira eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan badaude.
Baztertutako erakundeak
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoa osatzen duten erakundeak, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoaren arabera.
Energia sortu eta banatzeko enpresak.
Energia-zerbitzuetako enpresak.
Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan diharduten enpresak.Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisian dagoela ulertuko da, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko zuzentarauetan xedatutakoaren arabera (2014/C 249/01, 2014-07-31koa).
Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan edo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden enpresak; besteak beste, honako hauek:
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean ez izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta ez izatea.
- Zigor eta administrazio arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta egotea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean egotea.
Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak. Erregelamendu horren bidez, zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014-06-26ko AO, L 187). Erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 Erregelamenduak (EB) aldatu zuen (2023-06-30eko AO, L 167). Erregelamendu honen 4 s) artikulua aplikatuz, diruz lagundu daitezkeen 15 milioi eurotik gorako kostuak dituzten inbertsiorako eskualde-laguntzak Europako Batzordeari jakinarazi beharko zaizkio.
Berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
30.000 eurotik gorako dirulaguntzei dagokienez, merkataritza-eragiketetako berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eraginpean dauden eta zuzenbide publikoko erakundeez bestelako irabazi-asmorik duten pertsona fisiko eta juridikoek lege horretan onuradun izateko ezartzen diren ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak