2024. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan (Bragan) parte hartu zutenentzako laguntzak.
[2024. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoak]
- Erakundea:
- Segurtasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2024. urteko Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan (Bragan) parte hartzen duten Ertzaintzako kirolarientzako dirulaguntzak.
Aurrekontuko zuzkidura
20 000 €Prestazio ekonomikoa
- Agindu honen diru-zuzkidura hogei mila (20.000,00) eurokoa da. Eskatzaile bakoitzari, gehienez ere, parte hartzeagatik benetan sortu eta justifikatutako gastuaren % 60 emango zaio, agindu honetan ezarritako mugekin; hala ere, eskabide bakoitzeko, gehienez, bi mila (1.000,00) euro emango dira, Polizien eta Suhiltzaileen Europako X. Jokoetan parte hartuz gero.
- Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretan ordainduko dira.
- Agindu honetarako, bidaia, ostatua, mantenua eta inskripzio-kuota hartuko dira gastutzat, betiere baldintza hauekin:
- Bidaia-gastuei dagokienez, hau ordainduko da: ordaindu eta justifikatutako joan-etorriko txartelaren zenbatekoa, hautatutako garraiobidekoa, Euskal Autonomia Erkidegotik edo, hala badagokio, Bragaraino (Portugal).Ibilgailu partikularra erabiliz gero, egindako kilometroak eta bidesari-gastuak ordainduko dira.
Halaber, ostatuaren eta lehiaketak egiteko instalazioen arteko joan-etorrien gastuak ordainduko dira, horretarako ezarritako egunetan, bai eta jokoak irekitzeko eta ixteko ekitaldietara joateko gastuak ere.
Garraio publikoan egindako joan-etorriko txartelaren bidez justifikatutako gastuak ordainduko dira edo, hala badagokio, kilometrajea eta bidesaria, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzko urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuaren aurreikuspenen arabera; kasu horretan, bi puntuen arteko distantzia egiaztatu beharko da.
- Ostatuko gastutzat joko dira, berriz, logela eta gosaria ordaintzekoak. Gehienez ere lau izarreko hoteletan hartu beharko dute ostatu;hala ere, ostatuak partekatu ahal izango dira eta horrelakoetan zati proportzionala ordainduko da.
Ostatu-gastuengatik jasoko den zenbatekoa benetan ordaindutakoa eta justifikatutakoa izango da, hurrengo zenbakian ezarritako mugen barruan.
Hartutako ostatuan gosaririk eduki ezean, benetan gastatutako eta justifikatutako gosaria ordainduko zaie, eta gehienez ere 6 euro.
- Mantenu-gastuetarako laguntzak ordaindutako eta justifikatutako zenbatekoetan emango dira, eta zenbateko horiek ezin izango dute urtarrilaren 17ko 5/2012 Dekretuan ezarritako muga gainditu (5/2012 Dekretua, urtarrilaren 17koa, Ertzaintzan egindako zerbitzuen ondoriozko kalte-ordainei buruzkoa).
Dagokion diru-kopurua sortze aldera, mantenu-gastutzat joko dira bazkaldu edo afaltzekoak, banan-banan hartuta.
- Aukeratutako modalitateetan izena emateko gastuak joko dira inskripzio-gastutzat.
- Deialdi honen xede diren laguntzak bateratu ahal izango dira beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu bererako eman ditzaketen beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin eta beste edozein diru-sarrera edo baliabiderekin, betiere gainfinantzaketarik eragiten ez bada. Kasu horretan, gehiegizko kopuru hori kenduko zaio deialdi honen bidez emandako laguntzari.
Ordainketa-modua:
Egiaztatutako gastuen zenbatekoa eurotan zenbatuko da, eta laguntzak ere moneta horretanordainduko dira.

Nori dago zuzenduta
Ertzaintzako kirolariak
Ezarritako baldintzak betetzen dituzten Ertzaintzako kirolariak.
Eskakizunak:
-
Laguntzen onuradunak
- Ertzaintzako kirolariek eskuratu dezakete dirulaguntza, betekizun hauek betez gero:
- Ertzaintzako funtzionarioa izatea jokoetan parte hartu bitartean eta eskaera egiten den unean.
- Eskatutako laguntzaren xede den modalitateari edo modalitateei dagokien federazio-lizentziaizatea, edo, federatu gabeko kirol-jardueren kasuan, parte hartuko den modalitatean aritzen denkirol-elkarte bateko kide izatea. Kirol-ekitaldia egin den bitartean indarrean egon behar izan du federazio-lizentzia horrek edo elkarteko kide izate horrek.
- Europako osasun-txartela edo osasun-laguntzako aseguru bat izatea indarrean kirol-ekitaldia eta Portugalerako bidaia egiten diren bitartean.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere. Baldintza horiek eskatzen direa, bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, harik eta emandako laguntza likidatu arte. Beraz, baldintza horiek betetzen direla egiaztatuko da, laguntza ematen den eta ordainketak egiten diren unean.
Artikulu honetan aurreikusitako betekizunak, Segurtasun Sailak egiaztatzen ez dituenak, eskaeraren parte den erantzukizunpeko adierazpenaren bidez egiaztatuko dira.
- Ezingo dira laguntza hauen onuradun izan laguntza edo dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso dutenak, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean daudenak ere –bereziki Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko den abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitakoak.
-
Onuradunen betebeharrak
Agindu honetan araututako laguntzen onuradunek, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzekoa den abenduaren 21eko 20/2003 Legearen 14., 27. eta 42. artikuluetan eskatutakoaz gain, honako betebehar hauek izango dituzte:
- Izena eman zuen proban edo probetan benetan parte hartu izana.
- Segurtasun Sailak antolatzen dituen ekitaldietan parte hartzea, zerbitzu aktiboko edo bigarren jarduerako egoera administratiboan egonez gero, Agindu honek erreferentzia egiten dien jokoak egiten direnetik hurrengo jokoak egiten diren arte; bai eta bestelako ekitaldi batzuetan ere parte hartzea, baldin eta Segurtasun Sailak uste badu egokia dela Europako Jokoetako parte hartzileek ekitaldi horietan parte hartzea, zabaltzeko Ertaintzako langileek kirol-ekitaldetan parte hartu dutela, honelako balioak sustatzeko neurri gisa: gaitasun fisikoari eustea edo edozein kirol-jarduerak (taldekakoa zein bakarkakoa) berezkoak dituen horiek.
- Emandako dirulaguntza onartzea, emateko ebazpenean ezarritako baldintzetan. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egin ezean, dirulaguntza onartu duela ulertuko da.
- Zertarako ematen den dirulaguntza, horretarako erabiltzea, eta ez beste ezertarako.
- Azalpen-memoria aurkeztea, honako hauek zehaztuta: eginiko bidaiaren egutegia; justifikatutako gastuak, kronologikoki adierazita; gastuak norekin konpartitu diren, hala badagokio; eta gastuak bidezkoak eta egokiak izan direla justifikatzeko balio duten gainerako alderdiak.
- Fakturak edo tiketak aurkeztea, deialdiko oinarrietan ezarrita dauden eta diruz lagun daitezkeen gastuei dagozkienak. Europar Batasuneko hizkuntza ofizial batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
- Giza Baliabideen Zuzendaritzari jakinaraztea Estatuko edo nazioarteko beste edozein administraziok edo erakunde publikok helburu bererako bestelako dirulaguntzak edo laguntzak eman dizkiola.
- Deialdi honen kargura jasotako dirulaguntzen gainean eskatutako informazioa helaraziko zaie Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari.
- Laguntza ematerakoan kontuan izan zen dena delako egoera objektibo edo subjektiboa aldatu bada, horren berri ematea dirulaguntza ematen duen erakundeari.
- Segurtasun Sailak eskatzen duen informazioa ematea, bereziki eginbeharrak bete izana justifikatzeari dagokionez. Informazio hori dirulaguntza ordaindu aurretik eman beharko da.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
-
Dirulaguntzak eskuratzeko kirol-irizpideak
Eskatzaileek, agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratzeko, gutxienez baldintza hauetako bat betetzen dutela egiaztatu beharko dute:
- 2024ko Polizien eta Suhiltzaileen Munduko Jokoetan 5. postua edo hobea lortu izana egiaztatzea. Taldekako probetan, nahikoa izango da taldeko partaide batek egiaztatzea postu hori.
- 2009tik 2023ra bitartean (biak barne) izandako Munduko Jokoetan edo Europakoetan urrezko domina bat, edo zilarrezko bi, edo brontzezko hiru direla egiaztatzea.
-
Aurkeztu behar den dokumentazioa
- Federazio-lizentzia edukitzea edo elkarte bateko kide izatea egiaztatzea –biak ere indarrean– kirol-modalitatean.
- Zinpeko adierazpena, zeinaren bidez egiaztatzen baitu ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
- Zinpeko adierazpena, xede bererako beste laguntzarik jaso duen edo eskatu duen adierazten duena, eta, hala bada, pertsona edo erakundea (emailea edo eskatu zaion erakundea) eta dagokion zenbatekoa adierazten dituena.
- Zinpeko adierazpena, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren batean sartuta egotearena edo ez egotearena, hau da, EAEko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den halako prozeduraren batean. Sartuta badaude, zein den edo diren adieraztea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta dituelako egiaztagiria, hala badagokio (alderdihoriek ez egiaztatzeak Administrazioari ofizioz egiaztatzeko baimena ematea dakar).
- Zinpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2artikuluak ezarritako gainerako ezein egoeratan ez egotearena.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituelako egiaztagiria (alderdi horiekez egiaztatzeak Administrazioari ofizioz egiaztatzeko baimena ematea dakar).
- Kirol-merezimenduak, Polizien eta Suhiltzaileen Europako edo Munduko Joko hauetan akreditatuak.
- Europako Osasun Txartel balioduna.
- Azalpen-memoria.
- Fakturak edo tiketak, deialdiko oinarrietan ezarrita dauden eta diruz lagun daitezkeen gastuei dagozkienak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Segurtasuna / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Giza Baliabideen Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Kodea
1217803Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
- Sartu online inprimaki honetara.

Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua