EEE - Etxebizitzen sektorean energia berriztagarrien iturriekin autokontsumoarekin lotutako inbertsioetarako laguntzen programa.

Deskribapena


Xedea

Laguntzen programaren helburu nagusia da energia berriztagarriak autokontsumo-instalazioen bidez hedatzea jomuga duten ekintzak sustatzea, hau guztia, EAEko lurraldean dauden, etxebizitzen sektorean.

Aurrekontuko zuzkidura

8.500.000 €

Aurrekontuko zuzkidura

EEEren aurrekontuan horretarako ezarritako dagokion kredituaren arabera 8.500.000 € programa honetarako bideratutako diru-zuzkidura totala da.

Laguntzak esleitzeko prozedura.

Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.  

Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak

Programa honen ondorioetarako, jarduera hauek izango dira diruz laguntzen ahal direnak:

  • EAEko etxebizitza-sektorean autokontsumorako instalazioak egitea, energia-iturri berriztagarriekin. Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan ezarritakoak dira autokontsumorako instalazioak.
  • Energia elektrikoaren autokontsumoaren baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoak arautzen dituen apirilaren 5eko 244/2019 Errege Dekretuan arautu gabeko saretik isolatutako instalazioak egitea, EAEko etxebizitza-sektorean.

Onuradunek justifikatu egin beharko dute laguntzaren xede den autokontsumoko instalazioari (banakakoa edo kolektiboa, soberakinik gabea edo konpentsazio erraztuan hartutako soberakinik gabea) lotutako kontsumitzaileek, bazkideak edo elkartuak, urtean kontsumitutako energia elektrikoaren %80 edo gehiago izango dela, II. ERANSKINEAN ezarritakoaren arabera.

Instalazioek diru-laguntzaren xede den instalazioak sortutako energia elektrikoa monitorizatzeko sistema izan beharko dute. Sistema horrek funtzionalitate hauek izango ditu:

  • Sistema horrek, gutxienez, instalazio berriztagarriek sortutako energia erakutsi beharko du egunero, hilero eta/edo urtero.
  • Aurrekoaz gain, sistemak datu gehigarriak erakutsi ahal izango ditu, hala nola saihestutako CO2 emisioak eta instalazioaren jabearentzat sortutako aurrezki ekonomikoa.
  • Eta, edozein jarduketa egiteko, informazio hori bera gailu mugikorraren edo web-aplikazioaren bidez eskuratu beharko da.

Ezin izango dira programa honetan sartu eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioak, Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 1. puntuak ezartzen baditu. HE5 (aurrerantzean “CTE”) dokumentuaren aplikazio-eremua, energia aurrezteko oinarrizko eskakizunak edo eraikuntzaren kalitatearen beste edozein helburu betetzeko. 

Horrelako instalazioak CTEk ezarritakoa baino gehiago handitzen badira, dirulaguntza emango zaio.

Dirulaguntzen zenbatekoa

Jasotzeko gehieneko dirulaguntza instalazioaren 25 kW-eko potentziari dagokio. Muga horretatik gorako potentziak instalatzea onartzen da, baina ezin izango dute inola ere laguntzarik jaso adierazitako 25 kW-tik gorako potentziagatik.

Instalazio fotovoltaikoen kasuan, laguntza kalkulatzeko potentzia bat etorriko da instalazio hori osatzen duten modulu fotovoltaikoen potentzia maximo unitarioen baturarekin (puntako potentzia gisa ezagutzen da, eskuarki), dagokion UNE arauaren araberako baldintza estandarretan neurtuta.

Laguntzak banakako zenbateko finko edo "modulu" gisa emango dira, honako hauek estaliko dituztenak:

Lag. = Modulua x Ps

Non Ps baita kilowattetan (kW) benetan instalatutako sorkuntza-instalazioaren potentzia. Puntako kilowattak (kWp) instalazio fotovoltaikoen kasuan.

Nolanahi ere, laguntzak ezin izango du gainditu benetan egindako jarduketaren kostu hautagarria, behar bezala justifikatuta.

Jarduketa bakoitzerako laguntza modulu hauek definitzen dute: 

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak, etxebizitza-jabeen erkidegoak eta energia berriztagarrien komunitateak eta etxebizitza kontsumitzaileek osatutako herritarren energia-komunitateak

Betekizunak

  • Baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

E-posta: gestionayudas@eve.eus

Kodea

1208003

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerak aurkezteko epea

Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea programa honen deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean "EHAA") argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da eta aurrekontua agortzen den unean amaituko da. Nolanahi ere, laguntza eskaerak aurkezteko epea 2024ko urriaren 31n bukatuko da, nahiz eta deialdian aurrekontu erabilgarria egon.

Nolanahi ere, diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak 2024ko abenduaren 31 baino lehen gauzatu eta fakturatu beharko dira. 

Laguntzaren onuradunek laguntzaren xede den jarduketa egin eta ordaindu izanaren justifikazioa EEEren aurrean egin beharko da, eta ez beranduenez 2025eko urtarrilaren 15ean, modu elektronikoan, 6. oinarrian adierazitako aplikazio informatikoaren bidez. 

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu online inprimakian botoi honen bidez eta bete eskabidearen datuak.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak