Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Ukrainako inbasioaren ondoriozko testuinguru ekonomikoak eragin handia izan duen elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak - Ogi eta gozotegi lantegien enpresak

[Elikatze-kateko sektoreentzako ezohiko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

2022ko ekitaldian izandako galerak konpentsatzea, Ukrainaren inbasioak ogi- eta gozogintza-enpresen sektorean izandako eraginagatik, baita artisau-, okintza- edo gozogintza-lantegien sektorean ere.

Enpresa eskatzaileak Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar du egoitza soziala eta helbide fiskala.

Aurrekontuko zuzkidura

14.500.000 €

Prestazio ekonomikoa

14.500.000 €ogi-lantegien eta gozotegien enpresentzat, bai eta artisau-, okintza- edo gozogintza-lantegientzat ere, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura.

Laguntzaren zenbateko osoa honela kalkulatuko da: 2022ko abenduaren 31n, besteren konturako ogi-/gozogintza-lantegian dedikazio osoan diharduten langileen kopurua gehi bat bider pertsona bakoitzeko 3.000 euroko laguntzaren zenbateko unitarioa.

Nori dago zuzenduta


Ogi-, gozotegi- eta artisau-lantegietako, okintzako edo gozogintzako enpresak, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:

Ogi-lantegien eta gozotegien enpresen kasuan:

- Egoitza soziala eta helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Enpresa eskatzailea JEZeko epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 419.1, 419.2, 421.1 eta 421.2.

- Ogi-ekoizpen industrialeko lantegi bat izatea.

Artisau-, okindegi- edo gozogintza-lantegien kasuan:

- Egoitza soziala eta helbide fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.

- Enpresa eskatzailea EJZren epigrafe hauetako batean gutxienez alta emanda egotea 2022an: 644.1, 644.2, 644.3 eta 644.5.

- 2022an 3.0TDko edo gehiagoko potentzia elektriko kontratatua izatea, edo RLT.3 gas-hornidura edo handiagoa.

- Okintzako eta/edo pastelgintzako artisau-lantegi bat izatea, salmenta-puntuari atxikita eta bereizita.

Betekizunak

  • Krisian dagoen enpresatzat ez hartzea. Europako Batzordearen arabera, "krisian dagoen enpresaren" definizioa Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluan dago. Erregelamendu horrek barne-merkatuarekin bateragarriak diren Estatuko laguntza-kategoriak ezartzen ditu.
  • Batzordeak laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo ondoren, berreskuratzeko agindu baten menpe ez egotea.
  • Epai irmo bidez dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzera kondenatuta ez egotea, edo prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak egiteagatik.
  • Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren mende ez egotea edo desgaituta egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian finkatutako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako edozein kontraturen suntsiarazpen irmorik ez eragin izana, horren erruduntzat jo direlako.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaria ez egotea Estatuko Administrazio Orokorreko goi-karguan aritzea arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legean, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean, Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko Eusko Legebiltzarraren 1/2014 Legean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapenezko karguak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen autonomia-erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Indarrean dauden xedapenek ezarritako zerga-betebeharrak edo Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • EAEko Administrazioak eta haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozedura batean zehaztutako kopuruen obligazioak ordainduta izatea. Betebehar horiek egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatikatuta daudenean, edo itzulketa-ebazpena dela eta etetea erabaki denean. Baldintza hori bete beharko da bai onuradun izateko, bai izaera horri eusteko, emandako dirulaguntza likidatu arte. Beraz, baldintza hori betetzen dela egiaztatuko da dirulaguntza ematen denean eta ordainketak egiten direnean.
  • 30.000 eurotik gorako dirulaguntzetarako, eskatzaileak merkataritza-eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aplikazio-eremuan sartzen direnean soilik, ezingo dira onuradun edo erakunde laguntzaile izan lege horretan aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen ez dituzten enpresak.
  • Era berean, ezin izango dute deialdi honetako dirulaguntzarik jaso sexuaren ziozko diskriminazioagatik zigor administratibo edo penalik dutenek, ezta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen indarrez debeku horrekin zigortutakoek ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Telefonoak: 945 016 337 | 945 016 339

E-maila: calimentaria@euskadi.eus

Kodea

1236104

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak digitalizatzeko laguntza).
  3. Sartu online inprimaki honetara.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, laguntza-eskabidea aurkezten den egunetik aurrera.

Beste tramite batzuk