Malgutze-neurriak Gauzatu-Industria, Bideratu Berria, Bideratu COVID-19, Indartu, Bateratu COVID-19 eta Bilakatu COVID-19 programen onuradun diren enpresentzat.

[Malgutze-neurriak 2023]

Deskribapena


Xedea

Malgutze-neurriak hartzea likidezia eta finantzaketa bermatzeko, bai eta Ukrainaren aurkako Errusiako eraso militarrak eragindako egungo krisiaren ondorioz erronka ekonomikoei aurre egin behar dieten enpresei kaudimen-arazoak saihesteko ere.
Laguntza-programen onuradun diren enpresei zuzenduta daude neurriak, deialdia edozein dela ere:

  • Gauzatu-Industria
  • Bideratu Berria
  • Indartu
  • Bideratu Covid-19
  • Bateratu Covid-19
  • Bilakatu Covid-19

Malgutze-neurriak hauek dira:

  • Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea
  • Inbertsioa eta enplegua sortzeko epea luzatzea

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • 1.– Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak atzeratzea.

    Kuota horiek hasierako emakida-ebazpenean aurreikusitako itzulketen egutegia edo emandako luzapenak amaitu ondoren ordaindu beharko dira.

    • Gauzatu Industria, Bideratu Berria eta Bideratu Covid programak:

      2023ko otsaileko eta uztaileko kuoten itzulketa atzeratzea.

      Hurrengo itzulketen egutegia berregokitzea ekarriko du.

  • 2.- Inbertsioa eta enplegua egiteko epea luzatzea:

    Inbertsio-aldiaren atzerapen gehigarria eta enplegua sortu edo mantentzea, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko edo ezohiko luzapenak barne, halakorik balego.

    • Gauzatu Industria eta Indartu programak: Gehienez 6 hilabeteko atzerapena.
    • Bateratu Covid-19 programa eta Bilakatu Covid-19 programa: Gehienez 12 hilabeteko atzerapena.

 

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Betekizunak

  • Enpresa onuradunak eta baztertuak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak

Donostia-San Sebastian, 1 kalea

01010 Vitoria-Gasteiz

Teléfono: 945 01 82 63; 945 01 99 49; 945 01 82 14,

e-mail: info-direccionindustria@euskadi.eus

SPRI - ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA

Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua

48011 Bilbao

Telefonoa: 944037040

E-maila: icuetara@spri.eus

E-maila: maguirrezabal@spri.eus

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2023ko irailaren 29eko 12:00etan amaituko da.

Eskaera Telematikoa

  • Emakida-ebazpenean eta luzapenetan (baleude) aurreikusitako epeak amaitu baino lehen aurkeztuko da. Itzulketen kasuan, otsaila amaitu baino lehen eta/edo uztaila amaitu baino lehen.
  • Eskabidea pertsona edo erakunde eskatzaileak sinatu beharko du.
  • Eskabidearekin batera, agindu arautzailearen 4. artikuluan ezarritako dokumentazioa aurkeztuko da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hilabete bat, atzeratzeko eskabidea aurkezten denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak