Irisgarritasun Unibertsaleko Estrategia ezartzeko, Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integralen bidez, eta horietan aurreikusitako jarduerak gauzatzeko toki-erakundeentzako dirulaguntzak. 2023
- Erakundea:
- Etxebizitza eta Hiri Agenda
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Tramitaziorako agiri lagungarria_IRISGARRITASUN UNIBERTSALA 2023 DIRULAGUNTZA (PDF, 188 KB)
Agindu honen xedea da Irisgarritasun Unibertsala Sustatzeko Plan Integralak egiteko (aurrerantzean, PIAU) edo dauden irisgarritasun-planak eguneratzeko eta plan horietan aurreikusitako jarduketak gauzatzeko EAEko toki-erakundeei emango zaizkien dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, salbuespen gisa.
Abenduaren 4ko 20/1997 Legean aurreikusitakoa administrazio publikoek irisgarritasuna sustatzeko neurri gisa oinarritzat hartzen duten tresnak dira PIAUak, planaren entitate sustatzailearen eskumeneko esparruei aplikatutako irisgarritasun-baldintzetara pixkanaka egokitzea helburua dutenak. Baldintza horiek, gainera, Euskadiko Irisgarritasun Unibertsalaren Estrategian zehaztutako printzipioak eta helburuak jasotzen dituzte, horiek ezartzeko ekintza positiboko neurri gisa.
Diruz lagun daitezkeen jarduketak.
Diruz lagundu ahal izango dira jarduketa hauek, bi lerrotan bereizita:
a) 1. lerroa.- Irisgarritasun unibertsaleko plan integralak (PIAU) egitea eta idaztea.
PIAUen aztertzeko eta esku hartzeko eremuan, planaren sustatzailearen mendeko arlo, sail edo beste entitate batzuen ingurune fisikoa, zerbitzu publikoak eta informazio- eta komunikazio-bideak sartuko dira, lehendik daudenak edo aurreikusitakoak.
Dirulaguntzaren xede diren PIAUen gutxieneko edukiak honako hauek jasoko ditu: proposamen estrategiko bat, abiapuntuko egoeraren analisi eta diagnostikorako atal bat, jarduketa-plan bat, kudeaketa-plan bat eta komunikazio-plan bat, agindu honen I. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
Lehendik dauden irisgarritasun-planak eguneratzerik egongo da, baldin eta indarrean dagoen plana onartu zenetik lau urte baino gehiago igaro ez badira eta eguneratze horrek planaren edukia osatuko badu, PIAUetarako adierazitakora egokitu arte. Horrez gain, eguneratutako planaren esparruan lortutako emaitzen ebaluazioa ere egin behar izango da.
b) 2. lerroa.- PIAUetan aurreikusitako irisgarritasun-arloko jarduketak gauzatzea.
1. Diruz laguntzeko modukotzat joko dira ingurune fisikoa irisgarritasun fisikoaren, sentsorialaren eta kognitiboaren beharretara egokitzeko neurriei buruzko proposamenak, baldin eta talde hauetakoren batean badaude:
– Ibilbide irisgarriak diseinatzea igogailuak edo plataforma jasotzaile bertikalak, higiene-zerbitzuak eta aldagela egokituak instalatuz, hiri-ingurunean zein eraikinen barrualdean.
– Hiri-inguruneen eta eraikinen seinaleztapena hobetzea, pertsona guztientzat ulergarria izan dadin; horretarako, wayfinding orientazio- eta mugikortasun-baliabideak erabiliko dira, sinbolo edo piktograma unibertsalak sartuko dira, edo informazioa eta orientazioa hobetuko duten sistemak edo teknologiak sartuko dira, hala nola begizta magnetikoak edo alerta-sistema edo abisu irisgarriak.
2. Diruz lagundu daitezkeen jarduketak toki-erakundearen Irisgarritasun Planean sartuta egon beharko dira.
3. Toki-erakunde onuradunak 2020an edo geroago onartutako Irisgarritasun Plan bat duenean, eskaeran bertan justifikatu beharko da hori.
4. Toki-erakunde onuradunak 2020an edo geroago onartutako Irisgarritasun Planik ez duenean, eskatzaileak PIAU bat egiteko konpromisoa adierazi beharko du, indarrean dagoena ordezkatzeko. PIAU hori laguntza-lerro honen bidez lortutako dirulaguntza likidatu aurretik idatzita egon beharko da, eta, aldi berean, 1. lerroren bidez finantzatzeko eskatu ahal izango da.
5. Hobekuntza-obrak egiteak kultura-interesekotzat jotako edo beste edozein babes-araubideri lotutako hiri-inguruneei edo higiezinei eragiten dienean, babes-araubide aplikagarria kudeatzeko eskumena duen organoak aldeko txostena eman beharko die, edo, hala badagokio, baimena eman, bere araudiaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Dirulaguntzen deialdi honetarako aurrekontu-zuzkiduraren guztizko zenbatekoa bost milioi eurokoa da (5.000.000,00 €), eta honela banatuta dago:
- 2024. urtea: milioi bat euro (1.000.000,00 €).
- 2025. urtea: bi milioi euro (2.000.000,00 €).
- 2026. urtea: bi milioi euro (2.000.000,00 €).
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza hainbat ordainketaren bidez ordainduko da, honako prozeduraren arabera:
- 1. LERROA: Irisgarritasun unibertsaleko plan integralak egitea eta idaztea, PIAU.
- Hasierako ordainketa: 2024ko ekitaldian, emandako zenbateko osoaren % 20ko ordainketa bakarra egingo da, jarduketa hasi dela justifikatu ondoren hori egiaztatzen duten agiriekin, lizitazioaren argitalpena, edo esleipen-ebazpena, edo horretarako sinatutako kontratua. Jarduketak 2024ko azaroaren 15a baino lehen hasi izana ez justifikatzeak emandako dirulaguntza galtzea ekarriko du.
Gainerako laguntza justifikatzeko eskatutako dokumentazioa 2025eko urriaren 31 baino lehen aurkeztu ondoren ordainduko da.
- 2. LERROA: PIAUetan aurreikusitako irisgarritasun-arloko jarduketak gauzatzea.
- Hasierako ordainketa: 2024ko ekitaldian, emandako zenbateko osoaren % 20ko ordainketa bakarra egingo da, jarduketa hasi dela justifikatu ondoren hori egiaztatzen duten agiriekin: lizitazioaren argitalpena, edo esleipen-ebazpena, edo horretarako sinatutako kontratua. Jarduketak 2024ko azaroaren 15a baino lehen hasi izana ez justifikatzeak emandako dirulaguntza galtzea ekarriko du.
- Laguntzaren gainerakoa ordainketa bakoitzerako eskatutako dokumentuak aurkeztu ondoren ordainduko da, dirulaguntza kudeatzeko plataforma digitalaren bidez. Gutxienez, urte bakoitzean ordainketa bat dakarren justifikazio bat aurkeztu beharko da, nahiz eta jarduketa amaitzeko epea luzatzea eskatu eta onartu den.
- 2025eko ordainketa partzialak: 2025eko urriaren 31 baino lehen zerrendatzen diren dokumentuak aurkeztu ondoren egingo dira. Ordainketa partzialen gehieneko kopuruak ez du gaindituko urte horretarako emandako urteko zenbatekoa.
2026ko ordainketa partzialak: 2026ko uztailaren 31 baino lehen, eskatutako dokumentuak aurkeztu ondoren egingo dira.
Laguntzaren likidazioa (azken ordainketa): jarduketa amaitu ondoren egingo da, 2026ko urriaren 31 baino lehen justifikazio dokumentuak aurkeztu ondoren.
Likidazioaren aurretik egindako ordainketa partzialek ezin izango dute emandako dirulaguntza osoaren % 90 gainditu.
Jarduketaren amaiera justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa edo egindako jarduketa zuzendu behar bada, emandako dirulaguntza osoaren % 10 gordeko da, harik eta eskatutako zuzenketa egin dela egiaztatzen den arte.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalak, mankomunitateak, udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko erakundeak eta koadrilak
Betekizunak
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. Baiezkoan, adierazi eskatutako zenbatekoak, emandako zenbatekoak eta erakundeak BEZa jasanarazi ahal zaion ala ez -
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3.3 artikuluan ezarritako salbuespena erabaki den espedienteak jakinarazi dizkio.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Etxebizitza eta Hiri Agendako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Etxebizitza eta Hiri Agenda > Etxebizitza Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
direcciondevivienda@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0088510Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Lau pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
|
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzea
-
Erakunde eskatzaileak ordezkari baten bidez, eskaera hau aurkezten duen pertsonaren bidez, jardun dezake.
Honela identifika zaitezke:
- Laguntza eskatzen den erakundearen ziurtagiri elektronikoaz; hori eginez gero, ez da beharrezkoa ordezkaritza-botere nahikoa daukazula frogatzea.
- Pertsona fisiko edo juridikoaren ziurtagiriaz, laguntza jasotzen den erakundearen legezko ordezkaria bazara; orduan, ordezkaritza-ahalordea aurkeztu beharko duzu.
-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar duzu.
- Beste laguntzarik ez duzula jaso aitortzen baduzu, ez daukazu dokumenturik aurkeztu beharrik.
- Beste finantziazio-iturriren bat baldin baduzu edo eskatu baduzu, “Bestelako diru-laguntzak” inprimakia bete eta eskabideari erantsi.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Ezin izango dira diru-laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. paragrafoan jasotako gorabeheraren batean dauden erakundeak.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. Baiezkoan, adierazi eskatutako zenbatekoak, emandako zenbatekoak eta erakundeak BEZa jasanarazi ahal zaion ala ez -
Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluari, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren V. eranskinaren 3.3 artikuluan ezarritako salbuespena erabaki den espedienteak jakinarazi dizkio.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko. Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
- Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako betekizunak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, behar den dokumentazioa aurkeztu beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Justifikazioan aurkeztu beharreko dokumentazioa
Emandako laguntza justifikatzeko, erantsi Nire karpeta atalean eskatzen den dokumentazioa.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenen alta-agiria edo datu aldaketa Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Erregistroan.
Administrazioak diru-laguntza horien onuradunei dagozkien zenbatekoak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan egon beharko dute izena emanda onuradunek.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean (dokumentuak nola digitalizatu).
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.