Indartu 2023 programa : Inbertsio produktiboa egiten duten enpresentzako laguntza-programa, lehiakortasuna eta garapen ekonomikoa hobetzea dakarrena, ezkerralde zabaldua eta langabezia-tasa euskal autonomia erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorakoa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko, Indartu programa.
[Indartu 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea lurralde-edukiko diskriminazio positiboko ahalegin bat ezartzea da, dela krisi ekonomikoak eragin handiagoa izan duelako, dela garapena eragozten duen egiturazko hondatze-egoeran daudelako, langabezia-egoera larritasun handienarekin nozitzen ari diren eskualde jakin batzuetara bideratuta.
Itzuli beharrik gabeko laguntzak dira enpresentzat (handiak eta ETEak), Ezkerralde Zabalduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan aktiboetan inbertsioak egiteagatik.
Aurrekontuko zuzkidura
12.000.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
ONDORIO SUSTATZAILEA: Ezin izango da hasi eskabidea aurkezteko data baino lehen.
DENBORA HORIZONTEA: Eskabidea aurkezten den urtean gauzatu beharko da, aurkezpen datatik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, bere ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresa handiek, gutxienez, 1.500.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea; ETEek, aldiz, gutxienez 200.000,00 euroko inbertsio onartua egin beharko dute, eta enpleguaren mantentzea. Enpresa hauen inbertsioak ere onartuko dira: aurreko paragrafoan adierazitako gutxieneko inbertsio onartura iritsi ez arren, gutxienez 25 lanpostu sortzen badituzte (enpresa handien kasuan) edota gutxienez 5 lanpostu garbi sortzen badituzte (enpresa txiki eta ertainen kasuan).
ENPRESAREN BALIABIDE PROPIOAK, diru-laguntzak kanpoan utzita, gutxienez laguntza jaso dezakeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
ENPRESA: Kontuan hartu beharreko inbertsioak eta enplegu-sorrera erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu, baldin eta hainbat produkzio-zentro badituzte, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren eta enplegu-sorreraren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan soilik.
Laguntza-mota
Agindu honen esparruan, elkarren segidako lehia-prozeduraren bidez emango diren diru-laguntzak itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:
- Enpresa handientzako, lagunduko den inbertsioaren %10a.
- Enpresa Ertain eta Txikientzako, lagunduko den inbertsioaren %15a.
Diru-laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresako edo empresa-taldeko.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta aurrekoei erantsitako erauzketa, transformazio, ekoizpen eta zerbitzu tekniko aurreratuetako industria-enpresa izatearen ezaugarria betetzen badute, bai eta zerbitzu logistikoetako enpresek ere, garraioa alde batera utzita, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduaren eremuan badaude, 2021eko apirilaren 29ko Komisioaren erabakian identifikatutakoak Estatu Laguntzaren S.A. (100859 zenbakia) (2021/N), Espainiako 2022-2027 eperako Eskualdeentzako Diru-Laguntzen Mapa onartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan, 5.2 artikuluan zehaztutakoetan, enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egiten dituzten inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko.
Enpresa baztertuak.
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01).
Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.
Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.
Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.
Armak ekoizten, finantzatzen eta komertzializatzen dituzten enpresak eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabaldua osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:
- Ezkerralde Zabaldua (Bizkaia), honako udalerri hauek osatua: Abanto y Ciérvana – Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Güeñes, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios–Turtzioz, Valle de Trápaga- Trapagaran, Zierbena.
- Gainerako udalerriak, eremu kaltetutzat hartzen ez direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa dutenak, EUSTATek web-orrian ezarri eta eskuragarri duen azken kalkuluaren arabera: eta hurrengoak direnak:
- a) Araba: Amurrio, Artziniega, Asparrena, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Laudio, Oyón-Oion, Agurain, Gaubea, Vitoria-Gasteiz eta Zambrana.
- b) Bizkaia: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Ondarroa, Urduña, Sukarrieta, Ubide, Zalla eta Zaratamo.
- c) Gipuzkoa: Aizarnazabal, Eibar, Irun, Mutriku, Pasaia eta Soraluze-Placencia de las Armas.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industria eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Industria Garatzeko Zuzendaritza
Donostia kalea 1
01010 Gasteiz
Telefonoak:
945 01 82 63
945 01 82 14
945 01 82 46
945 01 98 16
945 01 82 35
e-mail:
Kodea
10279109Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta 2023ko ekainaren 30ean amaituko da.
Eskaera telematikoa
Laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak, Ezkerralde Zabaldua eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %5etik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk bultzatzeko enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egiten duten enpresei laguntzak emateko Indartu programa arautzen duen Aginduan aurreikusitakoak, Bitarteko Elektronikoen bidez egingo dira, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
- 1.- Enpresa eskatzaileek, eskabidearekin batera, enpresaren informazio orokorra eskaini beharko dute eta, bertan, honako agiri hauek gehitu beharko dituzte:
- a) Egin beharreko inbertsioei buruzko memoria zehatza. Memoria horretan, honako hauek jasoko dira: industria-plana, enpresaren plan ekonomiko-finantzarioa, horrekin lotutako lan-plana eta horiek egiteko epeak.
- b) Eratze-eskritura (enpresa eratu berria denean bakarrik), identifikazio fiskaleko txartela, eta pertsona eskatzailearen ahalordea, agiri horiek Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren esku badaude eta enpresan aldaketarik izan ez bada salbu.
- c) Urteko kontuak eta dokumentazio osagarriaren kopiak, Merkataritza Erregistroan azken bi ekitaldietan aurkeztuak; halakorik aurkeztu ezean, Sozietateen gaineko Zergaren azken bi aitorpenak edo, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken bi aitorpenak. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, dokumentazio horrek horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko du.
- d) Enpresaren edo enpresa-taldearen plantillaren bilakaeraren memoria xehatua, urteka, azken hiru ekitaldi ekonomikoei dagokiena, sexuaren arabera bereizita, eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak emandako dokumentuak: "Txostena: alta-egoeran dauden langileen batez besteko plantilla", urteko deialdia argitaratu aurreko 12 eta 36 hilabeteei dagokiena. Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo lotuta badago, dokumentazio hori horrela eratutako enpresa-taldeari buruzkoa ere izan beharko da.
- e) Erakundearen erantzunkizunpeko adierazpena. Adierazpen hori indarrean den administrazio nahiz zigor-araudiaren menpe geratuko da, datu faltsuak eman ote diren egiaztatzeko honako alderdi hauei dagokienez:
- Enpresa eskatzaileak laguntza-deialdi honen artikuluetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela.
- Inbertsio berberetarako beste erakunde publiko edo pribatu batzuetatik eskatu eta/edo jaso dituen laguntzak aitortu dituela.• Eskabidea egiteko unean, enpresa eskatzaileak ez duela diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik, eta ez duela horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik.
- Enpresa eskatzailea ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze edo zehapen-prozedura batean, oraindik izapidetzen ari badira.
- Dagozkion neurri zuzentzaileak gauzatu dituela, ingurumen-kalteak eta eragindako kalteak konpondu eta ordaintzekoak, eta, hala badagokio, zehapena ordaindu duela, Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legean eta Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legean aurreikusitako arau-hauste larri eta oso larriengatik zehatua izan bada.
- Egunean dituela diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Ez dagoela berreskuratzeko agindu baten menpe, laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela deklaratzen duen Batzordearen aldez aurreko erabaki baten ondorioz, eta ez dela krisian dagoen enpresa bat, krisian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Erkidegoko Zuzentarauen arabera (EBAO 2014/C 249/01).
- Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin egoera erregularizatuta duela.
- Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan eskatutako baldintzak betetzen dituela.
- Merkataritza Eragiketetan Berankortasuna Ekiditeko Neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legean aurreikusitako ordainketa-epeak betetzen dituela, soilik eskatzailea hiru egoera hauetan dagoenean: 30.000 eurotik gorako dirulaguntza eskatu eta eman nahi izatea; merkataritza-eragiketak egiten dituen pertsona fisiko edo juridikoa izatea eta urteko kontuen eredu laburtuak erabiltzea.
- f) Kontabilitateko araudiaren arabera galdu-irabazien kontu laburtua aurkeztu ezin duten sozietateek legezko ordainketa-epeak betetzen dituztela egiaztatuko dute, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emandako ziurtagiriaren bidez, zeinak kontuan hartuko baitu enpresa bezeroaren ordainketen benetako epea, enpresa hornitzailearen aurretiazko kobrantzarako edozein finantzaketa alde batera utzita.
- 2.- Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari hamar egun balioduneko epea emango zaio (bitarteko elektronikoen bidez eskatuko zaio) hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusten den moduan.
- 3.- Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak:
Enpresa onuradunak
Agindu honetan jasotako diru-laguntzak eskuratu ahal izango dituzte enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta aurrekoei erantsitako erauzketa, transformazio, ekoizpen eta zerbitzu tekniko aurreratuetako industria-enpresa izatearen ezaugarria betetzen badute, bai eta zerbitzu logistikoetako enpresek ere, garraioa alde batera utzita, baldin eta laguntzaren xede diren inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren Ezkerralde Zabalduaren eremuan badaude, 2021eko apirilaren 29ko Komisioaren erabakian identifikatutakoak Estatu Laguntzaren S.A. (100859 zenbakia) (2021/N), Espainiako 2022-2027 eperako Eskualdeentzako Diru-Laguntzen Mapa onartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren %5etik gorako langabezia-tasa duten udalerrietan, 5.2 artikuluan zehaztutakoetan, enpresa txiki eta ertainek (ETEek) egiten dituzten inbertsioak baino ez dira diruz lagunduko.
Enpresa baztertuak.
Krisian dauden enpresak. Enpresa bat krisialdian egongo da, Krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko Gidalerroetan xedatutakoaren arabera (2014-07-31ko 2014/C 249/01).
Salbuespenen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluak baztertutako sektoreetako enpresak; erregelamendu horren bidez, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuta (2014-06-26ko AO, L 187), barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira zenbait kategoria.
Enpresari dagokion eskatzaileak eskaeraren aurreko bi urteetan Europako Esparru Ekonomikoan jarduera berdin edo antzekoari amaiera eman badio edota, laguntzaren eskaera aurkezteko unean, jarduera horri amaiera emateko plan zehatzak baditu bi urteko gehieneko epean inbertsioa osatu eta gero.
Autonomia-erkidegoko erakunde-administrazioa osatzen duten erakundeak.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuta ez dituzten enpresak.
Armak ekoizten, finantzatzen eta komertzializatzen dituzten enpresak eta berreskuratzeko agindu baten mende dauden enpresak, Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legez kanpokotzat eta barne-merkatuarekin bateraezintzat jo izanaren ondorioz.
Udalerriak
Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabaldua osatzen duten udalerriak, honako hauek alegia:
- Ezkerralde Zabaldua (Bizkaia), honako udalerri hauek osatua: Abanto y Ciérvana – Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Güeñes, Karrantza Harana/Valle de Carranza, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Trucios–Turtzioz, Valle de Trápaga- Trapagaran, Zierbena.
- Gainerako udalerriak, eremu kaltetutzat hartzen ez direnak, Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batez bestekoaren % 5etik gorako langabezia-tasa dutenak, EUSTATek web-orrian ezarri eta eskuragarri duen azken kalkuluaren arabera: eta hurrengoak direnak:
- a) Araba: Amurrio, Artziniega, Asparrena, Bastida, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Laudio, Oyón-Oion, Agurain, Gaubea, Vitoria-Gasteiz eta Zambrana.
- b) Bizkaia: Arakaldo, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbao, Elantxobe, Ermua, Ibarrangelu, Iurreta, Lanestosa, Ondarroa, Urduña, Sukarrieta, Ubide, Zalla eta Zaratamo.
- c) Gipuzkoa: Aizarnazabal, Eibar, Irun, Mutriku, Pasaia eta Soraluze-Placencia de las Armas.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak