Emaitek Plus 2023: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako Laguntza-programa.

[Emaitek Plus 2023]

Deskribapena


Xedea

Ebazpen honen helburua da Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako 2023ko ekitaldiko deialdia egitea. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da: programa horren bidez (2017ko uztailaren 27eko Aginduak aldatua eta ondoren, 2019ko uztailaren 18ko Aginduak aldatua) laguntza ematen zaie Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroei eta Teknologia Zentroei jarduera ez-ekonomikorako. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

Aurrekontuko zuzkidura

70.857.145,00 €

Prestazio ekonomikoa

Foku anitzeko teknologia-zentroentzat: 53.851.430,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 52.235.887,00 euro.
  • 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 1.615.543,00 euro.

Ikerketa kooperatiboko zentroentzat: 17.005.715,00 euro; kopuru hori, bestalde, honela zatituta:

  • Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 16.495.544,00 euro.
  • 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 510.171,00 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik, eta haiek ebatzi baino lehen, zen¬bateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Eraldaketa Digitala sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

Nori dago zuzenduta


Programa horren bidez laguntzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa

Betekizunak

  • Erakunde onuradunak baldin eta betekizun hauek bete behar dituzte:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


SPRI

Tfno.: 94 403 70 73

e-mail: japinaniz@spri.eus

EUSKO JAURLARITZA 

Tfno: 945 01 82 24

e-mail: a-gandarias@euskadi.eus 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1007810

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, amaitu, berriz, 2023ko urriaren 9 an amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk