EEE - Industriaren eta hirugarren sektorearen ete-etan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programa.
- Erakundea:
- EVE - Ente Vasco de la Energía Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidez ezarritako laguntzetarako deia egitea. Ebazpen horren bidez, industriaren eta hirugarren sektorearen ETEetan energia-ikuskaritza integralak egiteko laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dira.
Laguntzen programaren helburu nagusia da EAEko industria sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEen instalazioetan eta eraikinetan azken energia-kontsumoa eta CO2 emisioak murrizteko ekintzak sustatzea.
Laguntzen programa Energiaren Euskal Erakundearen funts propioekin finantzatuko da, EEEk 2023rako onartutako Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera (EEEren Zuzendaritza Kontseiluak 2023ko otsailaren 15ean onartua).
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Programa honetarako guztizko diru-zuzkidura 2.000.000 eurokoa da, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskaeren ebazpenak elkarren segidako lehia-prozedura baten bidez egingo dira, diruz lagundu daitekeen egoera edo jarduera bat datorrela egiaztatu eta gainerako baldintzak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua amaitu edo agortu arte. Horrela, eskaerak aurkeztuko diren ordenaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Indarraldia bukatutakoan ez da eskaera gehiago onartuko. Hala ere, azpiprograma bakoitzari esleitutako aurrekontua agortzen bada eta programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko martxoaren 29a), behin-behineko erreserba-zerrendan eskaerak erregistratzen jarraitu ahal izango da. Eskabideok sarrera-ordenaren arabera hartuko dira, baldin eta aurrekontua liberatu edo deialdiari aurrekontu berria erantsi diezaioketen aurretiazko laguntza-eskaerak ezetsi edo ezeztatzen badira. Eskaera bat behin-behineko erreserba zerrendara aurkezteak ez du inola ere eskubiderik sortuko eskatzailearentzat, eskaera ebatzi arte.
Dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak
UNE-EN 16247 arauaren arabera garatutako industria eta hirugarren sektoreko ETEen energia-ikuskaritza integralak, edo horien ondorengo aldaketak edo hobekuntzak, EAEko lurraldean kokatutako instalazioetako eskatzaileek egindakoak eta energia berriztagarriak ezartzeko, energia aurrezteko eta energia-eraginkortasunerako eragina dutenak.
Dirulaguntzen zenbatekoa
Aipatu jarduketek diruz laguntzen ahal den kostuaren % 50eko dirulaguntza izango dute.Gehieneko muga bat ezarri da diruz laguntzen ahal den kosturako, energia kontsumoaren arabera; beraz, dirulaguntzaren xede den kostuak ez ditu inolaz ere gaindituko gehieneko zenbateko horiek:
Nolanahi ere, kontuan hartuko da zer irismen garatu behar den: eskatzailearen kontsumitzaile-profila, kontsumitutako energiak, egin beharreko monitorizazioak, garatu beharreko energia-balantzeak eta horien konplexutasuna, kogenerazio-instalazioen bideragarritasun-azterketa edo azterketa, etab.

Nori dago zuzenduta
Industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak.
Betekizunak
-
Betekizunak
56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, eta 2009ko CNAErekin bat etorriz, 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan daudenak, biak barne industria sektorearentzat, eta hirugarren sektorean, berriz, 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan daudenak, eta bi sektoreetan 4/2019 Legean ezarritakoari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handitzat hartzen ez dutenak.
EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria-sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Ebazten duen erakundea
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
Kontaktu-informazioa
Kodea
12314Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza eskaerak aurkezteko epea 2023ko apirilaren 25eko 08:00etan hasi eta 2024ko martxoaren 29an bukatuko da.
Laguntzaren xede den jarduketa egin, fakturatu eta ordaintzeko justifikazioa gehienez ere sei (6) hilabeteko epean egin beharko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazten den egunetik kontatzen hasita, eta, betiere 2024ko urriaren 31 baino lehen.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
-
Laguntza eskatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, A atala
Jarduketak justifikatzeko fasean aurkeztu beharreko agiriak edo dokumentuak:
- Ikus Programaren Oinarrien I. ERANSKINA, B atala
-
Betekizunak
56/2016 Errege Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, industria eta hirugarren sektoreko ETEtzat hartzen diren pertsona fisiko edo juridikoak, izaera pribatukoak, eta 2009ko CNAErekin bat etorriz, 07tik 39ra bitarteko taldeen barruan daudenak, biak barne industria sektorearentzat, eta hirugarren sektorean, berriz, 41etik 99ra bitarteko taldeen barruan daudenak, eta bi sektoreetan 4/2019 Legean ezarritakoari jarraikiz, energia-kontsumitzaile handitzat hartzen ez dutenak.
EAEko Energia Iraunkortasunari buruzko 4/2019 Legearen arabera, industria-sektorearen barruan, enpresa kontsumitzaile handitzat hartzen dira urtean 500 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten enpresak eta 40 tep edo tpb baino energia gehiago kontsumitzen duten hirugarren sektoreko enpresak.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.