2023ko Industria Deskarbonizazio Programa: Euskal autonomia erkidegoan inbertsioak egiten dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa, beren industriako ekoizpen-prozesuetan deskarbonizazioaren bidez ingurumenaren babes-maila hobetzen badute.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2023ko ekitaldirako industria-enpresei eta industria-produktuarekin/-prozesuarekin lotutako zerbitzuei zuzendutako dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea, baldin eta, deskarbonizazioaren bidez, haien ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumen-babesaren maila hobetzen badute eta, beraz, berotegi-efektuko gasen emisioak murrizten badituzte.

Agindu honetan araututako dirulaguntzek honako hauek bete beharko dituzte: 2022-2027rako estatu-laguntzei buruzko jarraibideak, eta 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 36. eta 38. artikuluetan ezarritakoa (651/2014 (EB) Erregelamendua, zeinaren bidez zenbait kategoria barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen baitira, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (AO, L 187, 2014-06-26) – erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30) –, betiere Europako Batzordeak onartutako Espainiarako 2022-2027 Eskualde Laguntzen Mapa errespetatzen bada.

Aurrekontuko zuzkidura

10.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-modalitateak

  • ERAGIN PIZGARRIA: Ezin izango da hasi eskaera aurkezteko data baino lehen.
  • DENBORA-HORIZONTEA: Eskaera aurkezten den urtean egin beharko da, aurkezten den egunetik hasita, eta hurrengo bi urte naturaletan, haren ezaugarrien eta enpresa-planen arabera.
  • GUTXIENEKO INBERTSIO ONARTUA: Enpresek (handiak edo ETEak) 100.000 euroko gutxieneko inbertsio onartua lortu beharko dute KPOren 212., 213., 215. eta 217. epigrafeen baturaren artean.
  • Enpresaren BALIABIDE PROPIOAK, dirulaguntzak alde batera utzita, gutxienez diruz lagundu daitekeen inbertsioaren zenbatekoaren % 25 izatea.
  • ENPRESA erakunde juridiko bakar batek egin beharko ditu kontuan hartu beharreko inbertsioak, ekoizpen-zentro bat baino gehiago izanez gero, arau honetako irizpideak betetzen dituzten eta inbertsioaren xede diren produkzio-zentroan edo produkzio-zentroetan bakarrik.

Laguntza mota

  • Agindu honen esparruan norgehiagoka-prozeduraren bidez emango diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta ehuneko hauek izango dituzte:
    • Laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 20.
    • Laguntzaren intentsitatea 5 puntu handituko da enpresa ertainei emandako laguntzen kasuan, eta 10 puntu enpresa txikiei emandako laguntzen kasuan.
    • Laguntzaren intentsitatea ehuneko bi puntu eta erdi ( % 2,5) handituko da Euskal Autonomia Erkidegoko Ezkerralde zabalduan kokatutako inbertsioen kasuan.

      Udalerriak

      Ezkerralde zabaldua (Bizkaia). Honako udalerri hauek osatzen dute: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran.

  • Diru-laguntzek 1.500.000,00 euroko gehieneko muga izango dute enpresa eta/edo enpresa-talde bakoitzeko.
    • Enpresa elkartu edo lotuen kasuan, enpresa-taldearen mailan ezartzen da 1.500.000,00 euroko gehieneko muga, betiere 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 3. artikuluan ezarritakoaren arabera; erregelamendu horren bidez, laguntza-kategoria jakin batzuk barne-merkatuarekin bateragarritzat jotzen dira, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (erregelamendu hori 2023ko ekainaren 23ko 1315/2023 (EB) Erregelamenduak aldatu zuen (AO, L 167, 2023-06-30ekoa). Enpresa elkartu edo loturen batek muga hori gainditzen badu, soberakinari dagokion kopurua kenduko zaio agindu honen bidez emandako laguntzari.

Nori dago zuzenduta


Enpresa handiak eta enpresa txiki eta ertainak (ETE)

Betekizunak

  • Betekizunak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


EUSKO JAURLARITZA 

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza.

Donostia kalea 1

01010 Gasteiz

e-mail:  Descar-indu@euskadi.eus

Kodea

1236401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09: 00etan, eta 2023ko urriaren 20an amaituko da, 12: 00etan.

Izapideak

Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsioak egiten dituzten eta, deskarbonizazioaren bidez, beren ekoizpen-prozesu industrialetan ingurumenaren babes-maila hobetzen duten enpresentzako laguntzen programa arautzen duen Aginduan aurreikusitako laguntzak emateko deialdi honetan inplikatutako eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta gainerako kudeaketak. "DESKARBONIZAZIO INDUSTRIALEKO PROGRAMA" bitarteko elektronikoen bidez egingo dira, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak