Kluster programa 2023: Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako babes-laguntzak.
[Kluster 2023]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko klusterren antolakunde dinamizatzaileentzako (KAD) 2023ko ekitaldirako laguntzak arautzea eta haien deialdia egitea, hurrengo artikuluetan jasotzen diren terminoetan, ETEen eta, orokorrean, EAEko ekonomiaren lehiakortasuna sustatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
3.818.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzen modalitateak eta zenbatekoak
1.– Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli ezingo diren dirulaguntzak dira eta honako laguntza-muga hauek dituzte:
- a) Laguntza-zerbitzuak eta nazioartekotze-jarduketak:
- Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40ra arte. Basque Trade & Investment sarearekin elkarlanean egindako proiektuak eta jarduketak izanez gero, onartutako gastuen % 50era arte handituko da.
- Onartutako kanpoko gastuetarako, honako muga hauek aplikatuko dira jarduera-tipologiaren arabera:
- Zuzeneko merkataritza-misioak: helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50era arte (II. eranskinean dago zerrenda), misioko 50.000 euroko mugarekin.
- Alderantzizko merkataritza-misioak: beharrezko gastuen % 50era arte, misioko 50.000 euroko mugarekin.
- Misioan parte hartzen duten pertsonen joan-etorrietarako, egonaldietarako eta mantenurako gastuak jatorriko herrialdeari dagokion bidaia-poltsaren zenbatekora mugatzen dira (II. eranskinean dago zerrenda).
- Nazioarteko feriak: standak eta dekorazioak eragindako gastuen eta helmugako herrialderako ezarritako bidaia-poltsen zenbatekoaren % 50era arte (II. eranskinean dago zerrenda).
- Nazioarteko sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren % 50era arte.
- Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeentzako dirulaguntzentzat 180.000,00 euroko muga deialdian aurkeztutako nazioarteko laguntza-jarduera guztietarako.
- b) Enpresek proiektuetan parte hartzeko eta haiei laguntzeko zerbitzuak (nazioartekotze arlokoak salbu): onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40ra arte.
- c) Zaintza-, informazio-, benchmarking- eta estrategia-zerbitzuak: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 40ra arte.
- d) Hedapeneko jarduerak, jardunaldiak, topaketak eta ekitaldiak (nazioartekoak salbu).
- Onartutako barneko eta kanpoko gastu guztietarako, % 40ra arte.
- Onartutako kanpo-gastuetarako, % 50era arte, eskaerako 8.000,00 euroko laguntza-mugarekin.
- e) Kluster sustapeneko eta garapeneko jarduerak, bazkideak erakartzea, komunikazioa (webguneak, buletinak eta abar):

- f) Foroak dinamizatzeko zerbitzuak jarduketa-ildoak eta lankidetza-proiektuak definitzeko: onartutako barneko eta kanpoko gastuen % 50era arte.
- g) Erronka partekatuko proiektu-taldeak dinamizatzeko zerbitzuak –aurretik e) hizkian landua–: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 50era arte.
- h) Elkarteko talde teknikoaren gaitasunak garatzea: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 40ra arte.
- i) Ekintza-pilotuak: onartutako barneko eta kanpoko gastu guztien % 50era arte.
2.– Deialdi honetako baliabide ekonomikoak honako zuzkidura hauek dituzten lau poltsatan banatzen dira:
- Agenda 2030eko Garapen Jasangarrirako Helburuak gehitzeko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 150.000 euro.
- Nazioarteko laguntza-jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 950.000 euro.
- Teknologiako eta trantsizioko jarduketetarako poltsa. Zuzkidura: 1.650.000 euro.
- Berrikuntzako eta Estrategiako jarduketetarako poltsa. Zuzkidura. 1.068.000 euro.
a) Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bakoitzak poltsa bakoitzetik jasoko duen dirulaguntza finkatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan:
- Alde batetik, poltsa bakoitzaren zuzkidura Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde eskatzaileen artean banatzea. Banaketa horretarako, III. eranskinean ezarritako parametroen ehunekoak aplikatuko dira. Poltsa bakoitzaren parametroak Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeei aplikatuko zaizkie, poltsa horrekin bat egiten duten jarduerak egiten badituzte.
- Bestalde, kontuan hartuko dira Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeek proposatutako jarduerak. Diruz lagundu daitezkeen jardueron gastuak honako irizpide hauen arabera finkatuko dira:
- Poltsa bakoitzerako aurkeztutako jardueretan onartutako gastuak.
- Artikulu honetako 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako laguntzen mugak.
- Eskaeran zehaztutako jarduketen lehentasun-hurrenkera.
b) Poltsa bakoitzeko zuzkiduren banaketa eta Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeek proposatutako jarduerak kontuan hartu ondoren, bi egoera hauetako bat sortuko da:
- III. eranskineko parametroak aplikatu ondoren poltsa jakin batean Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bati dagokion diru-kopurua, poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen gastura iristen da. Egoera horretan, Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen zenbateko osoa emango zaio.
- III. eranskineko parametroak aplikatu ondoren poltsa jakin batean Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bati dagokion diru-kopurua, ez da iristen poltsa horrekin bat egiten duten jarduera onartuen gastura. Egoera horretan, esleitutako zuzkidura emango zaio Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari.
c) Poltsa baten zuzkidura esleitu ondoren soberakin bat sortzen bada, soberakin hori bigarren txanda batean banatuko da hasiera batean poltsa horretan onartutako jarduketen gastu osoa ordaindu ez zaien Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeen artean. Kasu horretan, ondoz ondoko txandetan eta irizpide berberen arabera, soberakina egoera horretan dauden Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeen artean banatuko da.
d) Soberakina agortzen ez bada, Berrikuntza eta Estrategiako poltsan sartuko da, zeina azken lekuan banatuko den.
Klusterrak Dinamizatzeko Erakunde bakoitzari emango zaion dirulaguntza esleipen-txanden amaieran poltsa bakoitzean esleitutako kopuruen batura izango da.
3.– Onuradun bakoitzak 450.000,00 euroko laguntza jaso ahal izango du gehienez.

Nori dago zuzenduta
EAEko klusterren antolakunde dinamizatzaileak.
- Irabazi asmorik gabeko eta berezko nortasun juridikoa duten elkarteak (elkar¬tea), edo
- Elkarte horien federazioak (federazioa), berezko nortasun juridikoa dutenak, eta,
- Elkarte-taldeak (taldea), berezko nortasun juridikoa dutenak edo ez dutenak.
KADek Euskal Autonomia Erkidegoan garatu beharko dute beren jarduera ekonomikoa.
Betekizunak
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Erakunde onuradunak
1.– Beren jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten 1.2 artikuluan deskribatutako Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeak izan daitezke onuradun, betiere, ondoren aipatuko baldintza hauek betetzen badituzte:
- a) Zenbait urtetarako Klusterraren Plan Estrategiko eguneratua izatea. Plana erakunde onuradunen gobernu-organoek onartu behar dute eta www.euskadi.eus atarian argitaratutako Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren arabera garatu behar da.
- b) Klusterraren Jarduketa Plana izatea, urtekoa eta zehatz-mehatz jasoko dituena Klusterraren Plan Estrategikoa inplementatzeko egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta lortu nahi diren emaitzak. Egonez gero, urteko nazioartekotze-proiektua ere identifikatu beharko du.
- c) Masa kritiko nahikoa izatea:
- Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari kuota ordaintzen dioten enpresa elkartuen kopurua 30 baino handiagoa izan behar da.
- Enpresa elkartuen fakturazioen batura Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 1 baino handiagoa izan behar da.
- d) Enpresa txiki eta ertainen partaidetza izatea: gutxienez enpresa elkartuen % 60 izan behar dira enpresa txiki eta ertainak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira enpresa txiki eta ertaintzat:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Enpresa elkartuen kasuan, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- e) Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, eta abar.
- f) Nazioartekotze-poltsan sartuz gero, nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzeko egitura espezializatuak izatea.
- g) Jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- h) Klusterraren Plan Estrategikoak, Klusterraren Jarduketa Planak eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketek bat egin dezatela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiarekin eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planarekin, eta lagun dezatela berauen ezarpenean.
- i) Taldeen kasuan, gainera, elkartutako erakundeak ordezkatzen dituen zuzendaritza batzorde bat izan behar dute. Zuzendaritza batzordeak bere gain hartuko du proposatutako jarduerak Klusterraren Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna.
- j) Urteko Klusterraren Jarduketa Plana koordinatzeko eta gauzatzeko erantzukizun betearazlerik handiena izango duen pertsona bat izatea. Pertsona horrek lanaldi osoko kudeatzaile gisa kontratatuta egon beharko du.
Federazioen eta taldeen kasuan, apartatu honetan aipatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, kide diren elkarte guztien magnitudeen batura hartuko da kontuan.
2.– Onuraduna talde bat bada, eskatzailea bertako kide den elkarteetako bat izango da. Eta bere gain hartuko du:
- Ekintzen gauzatzea koordinatzeko erantzukizuna.
- Taldearen ordezkaritza Administrazioarekin izan beharreko elkarrizketa eta harremanetan.
Taldeak ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar du, elkartutako Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa izango duena, eta ez du Klusterrak Dinamizatzeko Erakundea desegingo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
Onuraduna federazio bat bada, erakunde eskatzailea federazioa bera izango da, bai eta ordezkaritza eta ekintzen gauzatzea koordinatzeko erantzukizuna bere gain hartuko dituena ere.
Eskaeran berariaz jaso beharko dira federazioa edo taldea osatzen duten elkarteetako bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
Baldin badaude, federazioak eta taldeak osatzen dituzten elkarte guztiek era solidarioan bete beharko dituzte itzultze-obligazioak, betiere Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3.– Agindu honetan jasotako dirulaguntzak honako hauek bakarrik eskuratu ahalko dituzte:
- Eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituzten erakundeak.
- Elkarteen erregistro publikoan inskribatutako erakundeak, hau da, elkarteak, federazioak edo taldeak, bai eta azken bi horietako kideak ere.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duten erakundeak.
4.– Honako hauek ezingo dituzte dirulaguntzak eskuratu:
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dieten zehapen penal edo administratiboak jaso dituzten erakundeak.
- Dirulaguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen edozein motako legezko debekuren bat jaso duten erakundeak, berdintasuneko araudia ez betetzeagatik edo gardentasuneko eta lansari-berdintasuneko printzipioa ez betetzeagatik sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak dituztenek barne, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolamendurako Printzipioen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europako Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, oraindik ere bete gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Industria Sailburuordetza > Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63, e-mail-a: d-industria@euskadi.eus, clusters@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 99 49, e-mail-a: ro-murillas@euskadi.eus
SPRI- Enpresa Garapenerako Euskal Agentzia
Urquijo Zumarkalea, 36- Bizkaia Enparantza Eraikina, 4. Solairua
48011 – Bilbao
Telefonoa: 944 037 000, e-mail-a: dfernandez@spri.eus
Kodea
1012911Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak Aurkezteko Epea
Eskabideak aurkezteko epea agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da; amaitu, berriz, 2023ko otsailaren 15ean amaituko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aginduaren 10. artikuluan arautzen da.
1.– Eskatzaileek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera:
- a) Klusterraren Plan Estrategikoa: erronka komunak identifikatuko ditu eta erantzunak lankidetzatik planteatu. Plan Estrategikoa:
- Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidako jarraibideak kontuan hartuta egingo da.
- Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeak ezarritako lehentasunekiko duen jarrera eta egindako ekarpenak islatuko ditu, bai eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasuneko eta teknologiako estrategiaren ezarpena ere.
- b) Urteko Klusterraren Jarduketa Plana: aurreko puntuan deskribatutako Klusterraren Plan Estrategikotik eratorritako da eta honako hauek jasoko ditu:
- 2023ko ekitaldian egiteko aurreikusitako jarduketen zehaztapena.
- Ekintza, gastu eta finantzaketa-iturrien xehakapena jasotzen dituen aurrekontua.
- Ekintzetan parte hartzen duten langileen zerrenda.
- c) Aurreikusitako finantza-egoerak eta ikuskatutako azkenak.
- d) Parametro sozioekonomikoen ziurtagiria, Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatutako auditore batek emana, erakunde dinamizatzaile eskatzaileko enpresa elkartuek enpresa txiki eta ertain izaera betetzen dutela egiaztatzeko. Ziurtagiriak honako hauek zehaztuko ditu:
- Eskubide osoz elkartutako eta elkarte-kuota sortzen duten enpresen kopurua.
- Euskal Autonomia Erkidegokoak diren enpresen kopurua.
- Euskal Autonomia Erkidegokoak diren eta enpresa txiki eta ertainak diren enpresen kopurua, Agindu honen 2.1.c) artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Elkartze-kuotengatiko diru-sarrerak.
- Ekintza Planari egindako ekarpenengatiko diru-sarrerak.
- e) Identifikazio Fiskaleko Txartela.
- f) Eskatzailearen ordezkatze-ahalordea, izan elkarte, federazio edo talde. Taldeek ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar dute, eta nahiko ahal izan behar du taldeari onuradun gisa dagozkion obligazioak betetzeko.
- g) Eskritura edo eratze-akta eta ondorengo aldaketak, bai eta dagozkion erregistroetan inskripzioak ere.
- h) Sozietateen gaineko zergaren azken aitorpena.
- i) Eskatzailearekin elkartutako klusterreko enpresen eta kideen zerrenda, ordaindutako kuotekin eta parametro sozioekonomikoekin lotutako informazioaren zehaztapenarekin (langile kopurua, fakturazioa, esportazioen ehunekoak, I+G, eta abar).
- j) Eskatzailea federazio edo talde bat bada, Klusterraren Plan Estrategikoan sinergien aprobetxamendua justifikatu beharko da, baita kideen osagarritasuna ere urteko Klusterraren Jarduketa Plana gauzatzeko.
Era berean, taldeetan, kideek elkarteetako bat izendatuko dute antolakunde koordinatzaile gisa eta, programaren ondoreetarako, elkarte hori arduratuko da taldeak aurkeztutako proposamena gauzatzeaz, bai eta programari dagozkion kudeaketa-organoekiko harreman eta elkarrizketez ere. - k) Erakunde eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, izan elkartea, federazioa eta kideak, edo taldea eta kideak. Adierazpena indarreko zehapen-araubide administratibo eta penalaren mende geratuko da honako alderdi hauen egiazkotasunari buruzko datu-faltsutzerik gertatuz gero:
- Penalki edo administratiboki dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta izatea, edo horretarako ezgaitzen duen legezko debekuen eraginpean izatea, sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean ezarritakoarekin bat.
- Europako Batzordeak legez kanpokotzat edo merkatu erkidearekin bateraezintzat jotako laguntzarik jaso izana, edo, jaso izanez gero, laguntza itzuli izana edo itzuli ez izana.
- Krisian dauden enpresak izatea, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren epai irmo batez kondenatuak izan izana, delitu hauetakoren bat egiteagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurra eta legearen aurkako ordainarazpena edo hirigintza-delitua.
- Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatu izana, prozeduraren batean kaudimengabetzat deklaratua izan izana, konkurtsoan deklaratuta egotea –salbu eta bertan hitzarmen bat eraginkor bihurtu den–, eta esku-hartze judizialaren pean edota desgaitua egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, artean konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe izanik.
- Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmoa eragin izana, suntsiarazpen horren errudun deklaratua izanik.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.
- Dirulaguntzak jasotzeko debekua izatea. Debeku horrek zuzendaritzan dauden pertsonei edo bestelako inguruabarrei erreparatuz, eraldatze, bat-egite edo ondorengotza bitartez debekua jaso duten beste enpresa batzuen jarraipena edo ondorena direla susma daitekeen enpresei ere eragiten die.
- Merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak honako lege hauetan jasotako kasuren batean izatea: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
- Lanaldi osoko gerente bat izatea, bai eta elkartutako enpresa-kopuruarekin eta dinamizatzea proposatzen diren jarduketekin bat datorren langile kualifikatuz osatutako lantalde bat ere.
- l) Erakunde publiko edo pribatuei helburu bererako eskatutako eta/edo haiengandik jasotako laguntzen zerrenda.
2.– Eskatzailea talde bat bada, taldea osatzen duten erakundeek sinatutako akordioa ere aurkeztu beharko du. Akordioak erakunde koordinatzaile gisa nork jardungo duen eta zeintzuk diren sinatu dituzten ekintzak jaso beharko du. Eskatzailea federazio bat bada, federazioak lider gisa jardungo du eta federazio gisa egingo dituen ekintzak aurkeztuko ditu, bai eta federazioa osatzen duen elkarte bakoitzak egingo dituenak ere.
3.– Eskatzaileak edo haren partaideek baimena ukatzen badute zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak zuzenean betetzen dituztela egiaztatzeko, betebehar horiek betetzea egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera, bai eta eskatzen zaien bakoitzean ere.
4.– Eskabideak ez badira osorik betetzen, edo haiekin batera ez bada adierazitako dokumentazioa aurkezten, erakunde eskatzaileari bitarteko elektronikoen bidez hamar egun balioduneko epea emango zaio hutsegitea bitarteko berak erabiliz konpontzeko edo behar diren dokumentuak aurkezteko. Horrez gain, adieraziko zaio hori egin ezean eskabidean atzera egin duela ulertuko dela.
5.– Nolanahi ere, laguntza hauen organo kudeatzaileak (Industriaren eta Energia Trantsizioaren zuzendaria) beste edozein agiri edo informazio eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, beharrezkotzat jotzen badu haiek aurkeztutako eskabidea behar bezala ulertu, ebaluatu eta tramitatu ahal izateko. Agindu honetan berariaz aurreikusi ez diren gaietan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoa aplikatuko da.
-
Betekizunak: Informazio xehatua
Erakunde onuradunak
1.– Beren jarduera ekonomikoa Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen duten 1.2 artikuluan deskribatutako Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeak izan daitezke onuradun, betiere, ondoren aipatuko baldintza hauek betetzen badituzte:
- a) Zenbait urtetarako Klusterraren Plan Estrategiko eguneratua izatea. Plana erakunde onuradunen gobernu-organoek onartu behar dute eta www.euskadi.eus atarian argitaratutako Klusterren Plan Estrategikoak Egiteko Gidaren arabera garatu behar da.
- b) Klusterraren Jarduketa Plana izatea, urtekoa eta zehatz-mehatz jasoko dituena Klusterraren Plan Estrategikoa inplementatzeko egin beharreko ekintzak, bideratu beharreko baliabideak eta lortu nahi diren emaitzak. Egonez gero, urteko nazioartekotze-proiektua ere identifikatu beharko du.
- c) Masa kritiko nahikoa izatea:
- Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari kuota ordaintzen dioten enpresa elkartuen kopurua 30 baino handiagoa izan behar da.
- Enpresa elkartuen fakturazioen batura Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinaren % 1 baino handiagoa izan behar da.
- d) Enpresa txiki eta ertainen partaidetza izatea: gutxienez enpresa elkartuen % 60 izan behar dira enpresa txiki eta ertainak. Honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira enpresa txiki eta ertaintzat:
- 250 langile baino gutxiago izatea.
- Urteko negozio-bolumena gehienez 50 milioi euro izatea, edo, bestela, urteko balantze orokorra gehienez 43 milioi euro izatea.
- Enpresa elkartuen kasuan, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduko 4., 5. eta 6. artikuluetan xedatutakoa kontuan hartuta egingo da langileen eta mugen zenbaketa.
- e) Bere kideen artean alderdi interesdun guztien eta klusterra osatzen duten balio-kateen ordezkaritza izatea: enpresa bultzatzaileak edo integratzaileak, hornitzaile ertain eta txikiak, eragile zientifiko-teknologikoak, prestakuntza-zentroak, unibertsitateak, eta abar.
- f) Nazioartekotze-poltsan sartuz gero, nazioartekotze-batzordea, nazioartekotze-taldea edo antzeko egitura espezializatuak izatea.
- g) Jarduera-eremua, lurraldeari dagokionez, gutxienez Euskal Autonomia Erkidegoa izatea.
- h) Klusterraren Plan Estrategikoak, Klusterraren Jarduketa Planak eta lankidetzaren bidez enpresen lehiakortasuna sustatzeko egiten diren jarduketek bat egin dezatela Eusko Jaurlaritzaren Lehiakortasun, Teknologia eta Berrikuntza Estrategiarekin eta XII. Legealdiko Industria eta Nazioartekotze Planarekin, eta lagun dezatela berauen ezarpenean.
- i) Taldeen kasuan, gainera, elkartutako erakundeak ordezkatzen dituen zuzendaritza batzorde bat izan behar dute. Zuzendaritza batzordeak bere gain hartuko du proposatutako jarduerak Klusterraren Plan Estrategikoarekin bat etorriz gauzatzeko erantzukizuna.
- j) Urteko Klusterraren Jarduketa Plana koordinatzeko eta gauzatzeko erantzukizun betearazlerik handiena izango duen pertsona bat izatea. Pertsona horrek lanaldi osoko kudeatzaile gisa kontratatuta egon beharko du.
Federazioen eta taldeen kasuan, apartatu honetan aipatzen diren baldintzak betetzen diren egiaztatzeko, kide diren elkarte guztien magnitudeen batura hartuko da kontuan.
2.– Onuraduna talde bat bada, eskatzailea bertako kide den elkarteetako bat izango da. Eta bere gain hartuko du:
- Ekintzen gauzatzea koordinatzeko erantzukizuna.
- Taldearen ordezkaritza Administrazioarekin izan beharreko elkarrizketa eta harremanetan.
Taldeak ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu behar du, elkartutako Klusterrak Dinamizatzeko Erakundeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa izango duena, eta ez du Klusterrak Dinamizatzeko Erakundea desegingo Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro arte.
Onuraduna federazio bat bada, erakunde eskatzailea federazioa bera izango da, bai eta ordezkaritza eta ekintzen gauzatzea koordinatzeko erantzukizuna bere gain hartuko dituena ere.
Eskaeran berariaz jaso beharko dira federazioa edo taldea osatzen duten elkarteetako bakoitzak bere gain hartutako gauzatze-konpromisoak.
Baldin badaude, federazioak eta taldeak osatzen dituzten elkarte guztiek era solidarioan bete beharko dituzte itzultze-obligazioak, betiere Dirulaguntzei buruzko Legearen 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
3.– Agindu honetan jasotako dirulaguntzak honako hauek bakarrik eskuratu ahalko dituzte:
- Eskaerak aurkezteko epea amaitu baino lehen Ogasunarekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketak egunean dituzten erakundeak.
- Elkarteen erregistro publikoan inskribatutako erakundeak, hau da, elkarteak, federazioak edo taldeak, bai eta azken bi horietako kideak ere.
- Azaroaren 17ko 38/2003 Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duten erakundeak.
4.– Honako hauek ezingo dituzte dirulaguntzak eskuratu:
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dieten zehapen penal edo administratiboak jaso dituzten erakundeak.
- Dirulaguntza publikoak lortzeko ezgaitzen duen edozein motako legezko debekuren bat jaso duten erakundeak, berdintasuneko araudia ez betetzeagatik edo gardentasuneko eta lansari-berdintasuneko printzipioa ez betetzeagatik sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak dituztenek barne, Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolamendurako Printzipioen Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 50.5 artikuluan xedatutakoarekin bat.
- Laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu erkidearekin bateraezina dela deklaratu duen Europako Batzordearen aurretiazko erabaki baten ondoren, oraindik ere bete gabe dagoen berreskuratze-agindu baten mende dauden erakundeak.
- Krisian dauden enpresak, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan jasotako kasuren batean dauden erakundeak.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak