IKERTALENT programa 2022 - Nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreko zientzia-teknologiaren eta enpresaren alorretan doktoratu aurreko langile ikertzaileentzako eta langile teknologoentzako laguntzak
[IKERTALENT programa]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ikertzaileen eta langile teknologoen prestakuntza sustatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arlo zientifiko-teknologikoetan, merkatuetan eta enpresa-antolaketan garatu beharreko I+G+b proiektuetan sartuz eta parte hartuz.
Bi laguntza-programa ezarri dira:
a) Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa
b) Teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa
Prestakuntza-jarduera garatuko den I+G+b proiektua sail eskudunak estrategikotzat eta lehentasunezkotzat jotzen dituen proiektuetako bati buruzkoa izango da, eta urteko deialdiaren aginduaren eranskin batean jasoko dira.
Laguntza eskatzen duen pertsonak bi programetan parte hartu ahal izango du, baldin eta programa bakoitzean eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen baditu. Eskatzaile bakoitzak gehienez 3 proiektutarako aukera izango du. Proiektuak hautatzeko hurrenkera loteslea izango da.
Prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa
Programa honen helburua da doktorego-tesiak egitea sustatzea euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorerako estrategikotzat jotzen diren ikerketa-arloetan.
Prestakuntza jasotzen ari diren doktoratu aurreko ikertzaileen estatutua onartzen duen martxoaren 1eko 103/2019 Errege Dekretua eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legea programa honen onuradunei aplikatuko zaizkie.
Langile teknologoak prestatzeko laguntzen programa
Programa honen helburua da euskal nekazaritza-, arrantza- eta elikagaigintza-sektoreko arloetan espezializatutako teknikariak prestatzea, etorkizunean sektoreko jardueran sar daitezen, sektoreko enpresen eta elkarteen bidez, edo eragile zientifiko-teknologikoen jardueran.
Hautaketa-prozesua
Hautaketa-prozesua IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 17. artikulutik 20. artikulura bitartean ezarritakoaren arabera egingo da.
Aurrekontuko zuzkidura
1.814.600 €
Laguntza horiek finantzatzeko aurrekontu osoa, gehienez ere, 1.814.600,00 eurokoa izango da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretatik etorriko da. Zenbateko horretatik, 39.300 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta gainerako 1.775.300 euroak, 2023tik 2026ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.
Gehieneko aurrekontu orokor horretan, Gizarte Segurantzari atxikitzearen ondoriozko gastua dago sartuta, eta 309.600,00 euro dira; horietatik 5.800 euro 2022rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 303.800 euro, 2023tik 2026ra bitarteko ekitaldietarako konpromiso-kredituei.
Laguntzen zenbatekoa:
Laguntzen zuzkidura ekonomikoa prestakuntzan dauden langileen kostua ordaintzeko izango da, laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako aldian. Prestakuntzan dauden langileen kostutzat hartuko da urteko ordainsari ekonomiko gordina eta enpresako Gizarte Segurantzako kuotari dagokion zenbatekoa.
Gainera, onuradunek laguntza osagarri bat jaso ahal izango dute, IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuaren 12. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- URTEKO ORDAINSARI EKONOMIKO GORDINA
- Prestatzen ari diren ikertzaileak (doktoratu aurreko bekak):
Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 19.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, 20.000 eurokoa bigarren urtean, 22.000 eurokoa hirugarren urtean eta 28.000 eurokoa laugarren urtean.
- Langile teknologoak:
Laguntzaren urteko ordainsari ekonomiko gordina 14.000 eurokoa izango da lehenengo urtean, eta 14.000 eurokoa bigarren urtean.
- LAGUNTZA OSAGARRIA
- Prestakuntza jasotzen ari diren ikertzaileak: 8.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 2.000 euro.
- Langile teknologoak: 2.000 euro, prestakuntza-urte bakoitzeko 1.000 euro.
Nolanahi ere, ekitaldi batean erabili ez den laguntza osagarriaren zenbatekoa hurrengo ekitaldietan baliatu ahal izango da, baldin eta dagokion aurrekontu-programan kreditu egokia eta nahikoa badago.

Nori dago zuzenduta
IKERTALENT programa arautzen duen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen dituzten tituludunak, baldin eta interesa badute doktorego-tesia egiteko euskal nekazaritzaren, arrantzaren eta elikaduraren sektorearekin lotutako ikerketa-arloetan (prestatzen ari diren ikertzaileentzako laguntza-programa) edo arlo horietako jarduera zientifiko-teknologikoetan prestakuntza tekniko espezializatua egiteko (langile teknologoentzako prestakuntza-laguntzen programa).
Ezingo dira dekretu honetan araututako laguntzen onuradun izan honako hauetan jasotako egoeretako batean edo gehiagotan dauden pertsonak: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikulua, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikulua.
Betekizunak
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea, gutxienez deialdia argitaratzen den urteko urtarrilaren 1etik aurrera. Dena dela, onartu egingo dira, eskakizun hori bete ez arren, inoiz EAEn erroldaturik egon baina ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egin dituzten eskatzaileak.
- Europako Erkidegotik kanpoko pertsonen kasuan, dagokien egoitza-baimena eduki behar dute.
- Eusko Jaurlaritzaren barnean nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaigintzaren sektoreetan eskumena duen sailak emandako antzeko beste laguntzaren bat ez jaso izana.
- Atxikipen-zentroa Espainiatik kanpo badago, eskatzaileek nahiko ondo jakin beharko dute laguntza gauzatzeko zentroa dagoen herrialdeko hizkuntza, edo hura gauzatzeko behar den hizkuntza teknikoa. Beharrezkoa izatekotan, hizkuntzaren ezagutza egiaztatuko beharko dute, bai hizkuntzen Europako erreferentzia-esparru bateratuaren C1 mailaren ezagutza egiaztatzen duten tituluen bidez, bai kalitatearen eta elikagaien industrien sektoreko zuzendaritza eskudunak (aurrerantzean, zuzendaritza eskuduna) egin beharreko proben bidez.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean hartuta, bat etorriz Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoarekin.
- Indarrean dauden xedapenek ezartzen dituzten zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
- Dirulaguntzak itzultzeko betekizunen ordainketak egunean izatea, erregelamenduz zehazten den moduan.
-
IKERTZAILEAK PRESTATZEKO LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:
a) Doktoregoko Ikasketa Ofizialak Arautzen dituen urtarrilaren 28ko 99/2011 Errege Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako eskakizunen barnean, doktoregora sarbidea izateko honako hauetako bat:
1) Espainiako gradu-titulu ofizial bat, edo horien baliokidea den titulu bat, eta unibertsitate-masterraren titulu bat, edo horien baliokidea den titulu bat, izatea, baldin eta bi ikasketa horiek batuta, gutxienez, ETCSko 300 kreditu gainditu badira.
2) Espainiako edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan 300 ECTS kreditu gainditu izana gutxienez; horietatik, gutxienez 60 kredituk master-mailakoak izan beharko dute.
3) Espainiako gradu-titulu ofizial bat izatea, gutxienez 300 ECTS kredituko iraupena duena, Europako Erkidegoko zuzenbideko arauen arabera. Tituludun horiek arau honen 7.2 artikuluan ezarritako prestakuntza-osagarriak ikasi behar izan dituzte ezinbestean, salbu eta gradu-tituluari dagokion ikasketa-planak barne hartzen baditu ikerketa-prestakuntzako kredituak, master-ikasketetatik datozen kredituen baliokideak direnak, prestakuntza-balioari dagokionez.
4) Unibertsitate-tituludunek, baldin eta, osasun-prestakuntza espezializatuko plazetarako sarbide-proban prestakuntzan plaza lortu ondoren, ebaluazio positiboarekin gainditu badituzte Osasun Zientzietako espezialitateren bateko titulu ofiziala lortzeko programa baten bi prestakuntza-urte gutxienez.
5) Atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, unibertsitateak aldez aurretik egiaztatu badu Espainiako unibertsitate-masterreko titulu ofizialaren pareko prestakuntza-maila duela eta titulua eman duen herrialdean doktorego-ikasketak egiteko baliagarria dela. Onarpen horrek ez du inola ere ekarriko interesdunak duen aldez aurreko titulua homologatzea, ezta titulu hori aitortzea ere, doktorego-irakaskuntzetara sartzearen ondorioetarako ez bada.
6) Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.
b) Aurreko baldintzetako edozein betetzen duen gradu-titulua edo titulu baliokidea lortzeko ikasketak amaituta izatea, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko bost ikasturte osoak hartzen dituen aldian. Honako salbuespen hauek aplikatuko dira:
– Ikasketak amaitzeko epea 7 ikasturte osora luzatuko da luzapen-aldi horretan gutxienez hiru hilabetez 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
– Ikasketak amaitzeko epea 8 ikasturte osora luzatuko da Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BAME) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala badute (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
-
LANGILE TEKNOLOGOEN LAGUNTZEN BETEKIZUN ESPEZIFIKOAK:
1) Goi-teknikariaren titulua izatea, Lanbide Heziketako goi-mailako heziketa-ziklo bat gainditu delako, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.3 artikuluari jarraikiz.
2) Unibertsitate-ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan masterreko ikasketa ofizialetan sartzeko ezarritako baldintzetako bat betetzea:
2.1. Espainiako edota Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruko beste herrialde bateko goi-mailako hezkuntzako erakunde batek emandako unibertsitate-titulu ofizial bat izatea, baldin eta titulu horrek interesdunari ahalmena ematen badio master-irakaskuntzetarako sarbidea izateko.
2.2. Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Esparrutik kanpoko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulu bat izatea, homologatu beharrik gabe, unibertsitateak aldez aurretik egiaztatu badu Espainiako unibertsitate-titulu ofizialen pareko prestakuntza-maila duela eta titulua eman duen herrialdean graduondoko irakaskuntzetara sartzeko balio duela.
3) Amaituta izatea aurreko eskakizunetako edozein betetzen duen titulua lortzeko ikasketak, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurreko bost ikasturte osoak hartzen dituen aldian. Honako salbuespen hauekin:

Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Eskabidearekin batera, urteko deialdiaren aginduan ezarritako beste agiri batzuk ere aurkeztu beharko dira, hala badagokio:

Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Prestakuntza-jardueraren tramiteak
Laguntzen onuradunen eskura dauden inprimakiak.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.