EEE - Ekonomiaren zenbait sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzearekin lotutako pizgarrien programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Deskribapena


Xedea

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko martxoaren 8ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzetarako deialdia egitea. Ebazpen horren bidez, ekonomiaren zenbait sektoretan energia berriztagarri termikoen instalazioak ezartzeko pizgarri-programaren oinarri arautzaileak onartzen eta argitaratzen dira eta horretarako deialdia egiten da, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Deialdia 2 pizgarri-programaz osatuta dago: batetik, industria-sektorean, nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, zerbitzu-sektorean edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, bizitegiena barne, energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko; eta, bestetik, sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egiteko.

Pizgarri-programa horiek Suspertze eta Erresilientzia Mekanismotik datozen funtsez finantzatuko dira, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean jasota daudelako, eta 7. osagaian (C7.I1: eraikuntzan eta produkzio-prozesuetan integratutako energia berriztagarri berritzaileen garapena) egindako inbertsioa dela-eta bertan xedatutako inbertsio-motei dagozkie.

         

Aurrekontuko zuzkidura

21.216.493,77€

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Programa honetako diru-laguntza bigarren aldiz handitu ondorez, laguntza-programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 21.216.493,77 €, da guztira, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta pizgarri-programa bakoitzerako honako zenbateko hauen arabera banatua:

  • 1. pizgarri-programa: Industria-sektorean, nekazaritza eta abeltzaintzaren sektorean, zerbitzu-sektorean edo ekonomiaren beste sektore batzuetan, bizitegiena barne, energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea: 9.571.394,61€.
  • 2. pizgarri-programa: Sektore publikoko bizitegitarako ez diren eraikin, establezimendu eta azpiegituretan energia berriztagarri termikoen instalazioak egitea:  11.645.099,16€.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira. 

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak, juridikoak, sektore publikoko edozein erakunde, taldeak, elkarteak, partzuergoak edo beste edozein lankidetza-modu, eta lurraldeko toki-erakundeak.

Betekizunak

  • Nori zuzenduta dago

  • 1) Jarduketa subentzionagarriak

  • 3) Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12142

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko azaroaren 11an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2024ko uztailaren 31era arte, hain zuzen ere.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak