Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

ELKARTEAK ELIKADURA - EAEn elikagaien sektoreko elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak 2021

[ELKARTEAK programa]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialetarakolaguntzen deialdia egitea, 2020. urtean. Laguntza horiek azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritakoak dira.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 €

Prestazio ekonomikoa

Onuradun bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko, jarraian sektoreka adieraziko diren balorazio-ehuneko metagarriak aplikatuko zaizkio onartutako gastuaren zenbatekoari, aurrez aipatutako dekretuaren 5. artikuluan finkatutako mugen barruan betiere:

a) Lurralde historikoetako zenbait elkarte batuta sortu berri den elkartea edo federazioa (gehienez ere % 10).

b) Erakunde eskatzaileak defendatzen dituen interes ekonomiko eta sozialen garrantzia (gehienez ere % 10).

c) Euskal Autonomia Erkidegoko sektore zehatz bakoitzaren barruan egiaztatzen duen ezarpen-maila (gehienez ere % 20).

d) Elkarteak jarduteko hartzen duen lurraldearen eremua (gehienez ere % 20).

e) Lanbideko azoketan izan duen parte-hartzea (gehienez ere % 10).

f) Zuzendaritza-organoetan emakumeen presentzia orekatua; presentzia orekatutzat hartuko da Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 7.5 artikuluan ezarritakoa (% 15).

g) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialen erabilera, bai elkartearen edo federazioaren barneko nahiz kanpoko komunikazioetan (gehienez ere % 15).

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-, arrantza- eta elikadura-sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta eta dagokion erregistroan inskribatuta egotea eta/edo Nekazaritza eta Elikagaigintza Politikako abenduaren 23ko 17/2008 Legearen 86. artikuluaren bidez sortutako Nekazaritzako eta Elikagaigintzako elkarte adierazgarrien erroldan erregistratuta egotea. Elikagaigintza-sektorearekin zerikusia duten erakunde asoziatiboen kasuan, arrantza-sektoreko merkataritza-enpresak izan ezik, elkartea edo federazioa osatzen duten enpresako 2/3ek inskribatuta egon behar dute Euskal Autonomia Erkidegoko Nekazaritza eta Elikagaigintza Industrien Erregistroan eta datuak eguneratuta izan.
  • Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan egotea.
  • Sozietatearen helburua nekazaritza, elikadura eta/edo arrantzako interesei edo ordezkaritzari lotua egotea edo horiekin zerikusia izatea.
  • Irabazi-asmorik ez izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  • Nekazaritza arloan jarduten duten elkarte eta federazio profesional eta enpresarialen kasuan, zuzendaritza-organoetan emakumeak izatea, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legearen 19.3 artikuluan eta bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoarn arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Elikagaien sektorerako (Jaime Feliu)

Telefonoa: 945 018251

Faxa: 945 01 99 89

E-maila: j-feliu@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1083403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk