EEE - PREE 5000 programa: Euskal autonomia erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

[PREE 5000 programa]

Deskribapena


Xedea

Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren hiriko birgaitzeko eta berroneratzeko planaren birgaitzeko eta erronka demografikoko programaren barnean hartutako Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko dirulaguntza-programa (PREE 5000) arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko urriaren 18ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea.

Laguntza-programa honen esparruan ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta bateragarriak izango dira barne-merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluko 3. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta salbuetsirik daude tratatu bereko 108. artikuluan Batzordeari jakinarazteko ezarrita dagoen betebeharretik.

         

Aurrekontuko zuzkidura

1.554.450 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka demografikoko udalerrietan dauden eraikinetarako energia-birgaitzeko Programa honetarako (PREE 5000 Programa) zuzkidura ekonomikoa 1.554.450 euro izango da, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEKO (hemendik aurrera, "EEE") aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2023ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


Programa honetan aurreikusitako laguntzen azken hartzaile izan daitezke, jarduketa subentzionagarri mota bakoitzerako jarraian zerrendatzen diren subjektu guztiak, betiere egoitza fiskala Espainian badute, eta energia-birgaitzearen eraginpeko eraikina EAEn badago:

  • a) Edozein erabileratarako diren egungo eraikinetako jabeak diren izaera pribatu edo publiko pertsona fisiko edo juridikoak.
  • b) Etxebizitza-erabilerako bizitegi-eraikinetako jabeen erkidegoak edo jabeen erkidegoen elkarteak, Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21ko 49/1960 Legearen 5. artikuluan xedatutakoaren arabera.
  • c) Elkartutako eraikinen jabe diren jabeak, Kode Zibilaren 396. artikuluan ezarritako eskakizunak biltzen dituztenak eta Jabetza Horizontalaren dagokion titulua sinatzen ez dutenak.
  • d) Enpresa ustiatzaile, errentatzaile edo emakidadunak, jabetzarekin epe luzerako indarreko kontratu bidez kondizio hori egiaztatzen dutenak, kontratu horrek ahalmen espresua emango dielarik programan barne hartu beharreko jarduketako zaharberritze-obrei ekiteko.
  • e) Energia-zerbitzuetako enpresak, edo energia-efizientziari buruzko 2012ko urriaren 25eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2012/27/EB Zuzentarauaren transposizioa egiten duen otsailaren 12ko 56/2016 Errege Dekretuan definitutako energia-zerbitzuen hornitzaileak. Zuzentarau horren arabera aldatzen dira 2009/125/EE eta 2010/30/EB Zuzentarauak, eta indargabetzen dira 2004/8/EE eta 2006/32/EE Zuzentarauak, energia-auditoriei, zerbitzu-hornitzaileen eta energia-auditoreen akreditazioari eta energia- hornikuntzaren efizientziaren sustapenari dagokienez.
  • f) Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala.
  • g) Energia berriztagarrien erkidegoak eta herritarren energia-erkidegoak, iturri berriztagarrietatik datorren energiaren erabileraren sustapenari buruzko 2018ko abenduaren 11ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2018/2001 Zuzentarauaren arabera, eta, hurrenez hurren, 2012/27/EB Zuzentaraua aldatzen duen eta elektrizitatearen barne-merkaturako arau erkideei buruzko 2019ko ekainaren 5eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/944 Zuzentarauaren arabera, baita energiaren alorrean eta susperraldi ekonomikorako beste esparru batzuetarako neurriak onartzen dituen ekainaren 23ko 23/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluaren arabera ere.

Udalek, diputazio probintzialek edo erakunde baliokideek, udalerrien mankomunitate edo elkarteek, eta administrazio publiko horiei lotutako edo haren mendeko zuzenbide publikoko erakundeek eta erakunde publikoek, laguntzan azken hartzaile izateko aukera izango dute, energia birgaitzeko jarduketak egiteko ekimena sustatu eta kudeatzeko, pertsona fisiko edo juridikoen, publiko edo pribatuen, zerbitzu-sektoreko edo, nortasun juridikorik izan gabe ere, Oinarri hauetan aurreikusitako jarduketa subentzionagarriak gauza ditzaketen eraikinetako jabeen ordezkari gisa, betiere, Dirulaguntzei buruzko Legeko 11.3 artikuluko bigarren paragrafoan aurreikusitako bete beharko delarik.

Betekizunak

  • Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

1210601

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko urtarrilaren 13an hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2024ko uztailaren 31era arte, hain zuzen ere.

Inprimakiak

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Laguntza eskatzeko betekizunak:

  • Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
  • Behar den dokumentazio guztia prestatzea
  • Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak