Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Bikaintek 2021: Doktorego industrialak egiteko eta ikertzaile doktoreak hartzeko laguntzak arautzen dituen deialdia

[Bikaintek 2021]

Deskribapena


Xedea

Jarduketa hauetarako laguntzak deitzen dira:

  1. Doktore-titulua duten pertsonen kontratazioa, entitate onuradunek garatuko dituzten I+G proiektuetan lan egiteko.
  2. Industria-doktoregaiak prestatzea, prestakuntzan dauden ikertzaileen lan-kostuak batera finantzatuz, 2030eko ZTBParen lehentasun estrategikoekin lerratatutako industria-ikerketako proiektu batean parte har dezaten, zeina haien doktorego-tesiaren esparrua izango baita.

Aurrekontuko zuzkidura

5.670.000 €

Prestazio ekonomikoa

2021   202220232024

    Doktore-tituludunak kontratatzeko   

652.500

1.305.000

652.500

Industriako doktoregaien lerrorako

    750.000   

    780.000   

    780.000   

    750.000   

Laguntzen gehieneko zenbatekoa (20. art. eta 32. art.)

Laguntzen gehieneko intentsitatea, diruz laguntzeko moduko proiektuko kostuen ehuneko gisa, % 50ekoa izango da.

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroan, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiagokoa izango. Linea honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak honako hauek dira:
    • Ikertzaile hautagaia kontratatzeko kostuak.
    • Zeharkako kostuak.
  2. Industriako doktoregaien lerrorako, diru-laguntzaren urteko gehieneko zenbatekoa 26.000 eurokoa izango da. Lerro honetan diruz lagundu daitezkeen gastuak hauek dira:
    • Kontratuaren kostua.
    • Zeharkako kostuak.
    • Bidaialdi eta egonaldietako gastuak, gehienez 6.000 € arte.

Aplikatu beharreko araudia (4. art.)

Deialdi honen xede diren laguntzei hurrengo araudia aplikatuko zaie:

  • Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamendua (L 187 Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko ekainaren 26an), horren arabera bateragarri jotzen baitira zenbait laguntza-kategoria eta barne-merkatua, Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (aurrerantzean, Salbuespenen Erregelamendu Orokorra). Laguntzek aipatutako Erregelamenduaren I. eta II. kapituluetan ezarritakoa bete behar dute, eta erregelamendu horretako 25. artikuluan daude sartuta.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean eta horren erregelamendua onartu duen 887/2006 Errege Dekretuan jasotako oinarrizko araudia.
  • Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea
  • Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legea
  • Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren VI. titulua eta VII. tituluaren III. kapitulua.

LAGUNTZEN IZAERA ETA DIRU-LAGUNTZA EMATEKO PROZEDURA

(Aginduaren 3. artikuluan biltzen da)

Itzuli beharrik gabekoak izango dira laguntzak, eta publikotasun-, lehia- eta objektibotasun printzipioei jarraituz emango dira.

Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka izango da bi laguntza-lerroetarako; honela, eskabideei ebaluazio-irizpideak aplikatuta, lortutako puntuazioen araberako zerrenda bana egingo da, eta laguntzak hurrenkerari jarraituz esleituko dira horretara bideratutako funtsak agortu arte, betiere kontuan izanik diru-laguntza lortzeko gainditu beharko direla 22. eta 34. artikuluetan eta II. Eranskinean ezartzen diren gutxieneko puntuazioak.

DIRU-LAGUNTZEN ORDAINKETA

  1. Doktore-tituludunak kontratatzeko lerroari dagokiona: (Aginduaren 25. Artikuluan biltzen da)
  2. Industriako doktoregaien lerroari dagokiona: (Aginduaren 37. Artikuluan biltzen da)

Nori dago zuzenduta


Nori dago zuzenduta

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta dauden edo ekoizpen-instalazio bat duten enpresak, ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 1. artikuluko 2., 3. eta 4. apartatuetan baztertutako sektoreetan dihardutenak izan ezik.
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren eragileak, ikerkuntza kooperatiboko zentroen, teknologia-zentroen eta enpresetako I+G unitateen kategorietan daudenak eta eskaera egiteko unean egiaztatu direnak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Betekizunak

  • Bete beharreko baldintzak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


 

Kontaktua

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Tfno.: 945 01 82 54 / 945 01 99 85 / 945 01 82 57

E-Mail: x-dominguezlopez@euskadi.eus

 

Kontaktu Presentziala

Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritza

Donostia-San Sebastian,1
01010 Vitoria-Gasteiz

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0045416_0045417

Eskaerak eta gainerako agiriak aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko martxoaren 25ean hasi eta 2021eko maiatzaren 17an amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Dirulaguntzaren justifikazioa


ARAUBIDEA

AGINDUA, 2021eko martxoaren 8koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez arautzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan doktore-titulua dutenak kontratatuz eta industria-doktoregoak eginez I+Gko proiektuak egiteko laguntzak – Bikaintek programa. (EHAA 53. zk., 2021eko martxoaren 15a, astelehena). 

JUSTIFIKAZIOA AURKEZTEKO MODUA (24. eta 36. artikuluak)

Era telematikoan Nire Karpeta bidez

 JUSTIFIKATZEKO EPEA (24. eta 36. artikuluak)

Hilabeteko epean aurkeztu beharko da dokumentazioa, urtealdi bakoitzaren exekuzio-epea amaitzen den datatik zenbatzen hasita.

 

JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA - DOKTOREAK KONTRATATZEKO LERROA (24. artikulua)

  1. Ordainketa eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena. (Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete.)
  2. Jarduera zientifiko-teknikoaren memoria eta ikertzailearen lanordu txostena. (Inprimakian emandako ereduak deskargatu)
  3. Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.
  4. Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
  5. Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).

JUSTIFIKAZIO BAKOITZEAN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA – DOKTOREGAIAK KONTRATATZEKO LERROA (art.36)

  1. Ordainketa eskaera eta erantzukizunpeko adierazpena. (Nire karpetaren bidez, espedientera sartu eta justifikazio-inprimakia bete.)
  2. Jarduera zientifiko-teknikoaren memoria eta ikertzailearen lanordu txostena. (Inprimakian emandako ereduak deskargatu)
  3. Eskabidean adierazitako doktorego-programan urteroko matrikula egin izanaren egiaztagiria.
  4. Kontratatutako langilearen azken 10T agiria, enpresaren ordezkariak sinatuta.
  5. Kontratatutako langilearen azken bi nomina eguneratuak eta horien ordainketa-ziurtagiriak.
  6. Justifikazio aldiko Gizarte Segurantzako azken bi RNT agiriak (langileen izenen zerrenda).
  7. Aurreikusitako egonaldiak egin badira: bidaia edo/eta ostatuari dagozkien gastuen egiaztagiriak.
  8. Erakunde eskatzailea ZTBESko Teknologia Zentrua edo IKZ bada: erakunde eskatzailearen eta enpresa laguntzailearen artean sinatutako lankidetza-kontratuari dagozkion fakturak eta kobrantza-ziurtagiriak. 

Entitate onuradunak, Teknologia eta Berrikuntza Zuzendaritzaren eskariz, haren esku jarriko du beharrezkoa den dokumentazio guztia, aurkeztu dituen datuak egiazkoak direla eta diruz lagundutako jarduera egin dela egiaztatzeko.

Dokumentazioa ezarri den epean aurkeztu ezean, ez-betetzearen espedientea hasi ahalko da. Bertan, entzuteko izapidea egingo zaio entitate interesdunari, eta, hala badagokio, laguntzarako eskubidea galdu dela adieraziko du organo eskudunak, ebazpen baten bidez. Gainera, egokia bada, jaso den laguntza eta horri dagozkion legezko interesak itzultzeko betebeharra ezarriko da.